• Tidak ada hasil yang ditemukan

Aukera eta eskubide berdintasunaren bide luzea

Antolaketa eta egitura formala

1. MARKO TEORIKOA

1.2. Aukera eta eskubide berdintasunaren bide luzea

Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak beti egon dira nahiz eta izendapen horrekin berandu ezagutu Carrasco-k (2007:74) azpimarratzen duen bezala. Mugimendu feministaren bi etapa bereiztu ohi dira, lehenengoa, XIX. mendean hasi eta XX. mendeko lehenengo bi hamarkadetan garatuko da, eta, bigarrena, hirurogeiko hamarkadaren azken urteetatik gaur arte.

Nazio Batuen Erakundea 1945ean sortu zenean 51 Estatuk osatzen zuten, eta haietatik, 30ek bakarrik aitortzen zieten emakumeei botoa emateko edo/eta kargu publikoak betetzeko eskubidea. Hala ere, Nazio Batuen Gutuna idatzi zutenek “gizon eta emakumeen eskubide berdintasuna” aipatu zuten. Ordurarteko dokumentu juridikoetan ez zen aipatzen sexua diskriminaziorako gai bezala. Une horretatik aurrera, argi geratu zen emakumeen eskubideak bermatzea erakunde honen egin beharreko lan garrantzitsua izango zela.

Nazio Batuen lehenengo hiru hamarkadetan, emakumearen eskubide juridiko eta zibilen kodifikazioa eta mundu osoko emakumeen egoera soziala eta juridikoa ezagutzeko datuen bilketa egin ziren. Berehala geratu zen agerian Legeek, berez, ez zutela bermatzen emakumearen eskubide berdintasuna. Ordutik hona egindako lana etapa desberdinetatik pasa da. Hasieran emakumea soilik bere garapen beharraren arabera ikusten bazen ere,

gaur egun, garapen prozesu osoan izan dituen berezko ekarpenak onartuak dira eta bere papera eta giza-jardueraren maila guztietan parte hartzeko duen eskubidea sustatzera bideratzen dira ahaleginak.

Lehenago aipatu den bezala, 70eko hamarkadatik aurrera aldaketa sakonak eman dira gizartean eta bere isla izan dute eskolan. Horien erakusgarri dira beherago aztertuko diren emakumeari buruzko Mundu Mailako lau konferentziak.

1.2.1. Emakumeari buruzko Mundu Mailako lau Konferentziak, 1975-1995

Hirurogei eta hamarreko hamarkadatik aurrera emakumeen egoera, integrazioa eta garapenaren ikuspuntutik aztertzen hasi zen. Honetarako oso lagungarriak izan ziren Nazio Batuek antolatutako lau mundu mailako konferentziak.

Lehenengo hiru konferentziak (Mexiko Hiria, 1975; Kopenhage, 1980; Nairobi, 1985) oso lagungarriak izan ziren emakumeen kezkei buruz nazioarteko kontzientzia areagotzeko. Aldi berean, nazioarteko mugimendu feministen arteko harreman eta lotura estua sortu zuten. Konferentzia hauetan emakumeen aurrerapenaren aldeko ekintzak sustatu dira leku guztietan eta bizitza publiko zein pribatuaren esparru guztietan.

Lehenengo jo muga, 1975ean aurkitzen dugu Nazio Batuek deitutako Emakumearen nazioarteko Urtearen ospakizunarekin, eta horrekin batera, Mexiko Hirian antolatu zen lehenengo Konferentziarekin. Konferentzia hori emakumeen egoera juridiko eta sozialaren ingurukoa izan zen eta bertan, mundu mailan eragiteko ekintza batzuk onartzeaz gain, 1980rako lortu beharreko xede batzuk ezarri ziren, hala nola, emakumeen eskubideak bermatzea hezkuntza, lana, parte-hartze politikoa, osasun zerbitzuak, etxebizitza, elikadura eta familia planifikazioa bezalako baliabideak eskuratzeko orduan. Konferentzia horretan azpimarragarria izan zen emakumeek eztabaidetan jokatu zuten papera. Han bildu ziren 133 Estatuen ordezkarien artean, 113etan emakumezkoak izan ziren.

Gobernuak genero dimentsioa barneratzen hasi ziren beren politiketan baina oraindik ere desberdintasunak ez dira gainditu. Are gehiago, desberdintasuna esklusio egoeretan eta pobreziaren feminizazioan areagotzen da Carrasco-k (2007) esaten duen bezala.

Kopenhageneko Konferentzian 145 Estatu bildu ziren 1980an, 1975eko Konferentzian adostutako Jardun-plana aztertu eta ebaluatzeko asmoarekin. Urte bat lehenago, 1979an, Estatu Batuen Asanblada Orokorrak emakumearen berdintasunaren aldeko tresna indartsua

onartu zuen: emakumearen diskriminazioaren aurkako “Konbentzioa” eta 165 Estatuk sinatu zuten. Hori dela eta, Konbentzio honi “emakumezkoen giza-eskubideen gutuna” deitu ohi zaio.

Aurrerapenak egonik ere, Kopenhageneko Konferentziak, onartu zuen ezberdintasun nabariak zeudela bermatutako eskubideen eta emakumezkoek eskubide horiek aurrera eramateko zuten gaitasunaren artean.

Nairobiko Konferentzia deitu zenean 1985ean, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko mugimenduak mundu mailako errekonozimendua zeukan.

Konferentzia honetan aurreko hamarkadan lortutako aurrerapenak aztertu ziren. Aurkeztu ziren txostenek erakusten zuten hamarkadarako jarritako helburuak ez zirela bete.

Egoera honek beste fokapen bat hartzeko beharra ezarri zuen. Oraingoan, emakume eta gizonen berdintasuna bizitzako esparru guztiak ukitu behar zituela onartu zen lehenengo aldiz. Hori dela eta, Nazio Batuek hamarkadarako ezarritako helburu eta xedeak lortzeko emakumezkoen ikuspuntua eta parte-hartze eraginkorra gai guztietan presente egotea ezinbestekotzat jo zen.

Hortik aurrera Foro eta Konferentzia asko burutu dira, baina hemen bi azpimarratu behar ditugu: Mundu Mailako IV. Konferentzia edo Beijingo Gailurra, 1995ean eta Hezkuntzari buruzko Mundu mailako Foroa (Dakar, 2000. urtean).

1.2.2. Beijingo gailurraren eta Dakarreko Foroaren ondoren lege-mailan

egindako aurrerapenak

Esan daiteke, Beijingo Konferentzia honekin leiho berri bat irekitzen dela genero berdintasunaren aldeko borrokan. Konferentziak egindako Adierazpenean neska eta emakumeekiko diskriminazioak izan ditzakeen moduak aztertzen dira, besteak beste, hezkuntza eta prestakuntzaren arloetan. Era berean, nazioarteko komunitatearentzat funtsezkoak diren helburu batzuk ezartzen dira: emakumeek hezkuntza eskuratu ahal izateko berdintasuna bermatzea; emakumezkoaren analfabetismoa erabat ezabatzea; lanbide hezkuntza, irakaskuntza zientifikoa eta teknologikoa eta hezkuntza iraunkorra emakumezkoentzat eskuragarriago egotea.

genero kontzeptura eramatea, jendartearen egitura eta egitura horren barruko gizon eta emakumeen arteko harremanak berrikusi eta berraztertu behar direla onartuz. Era horretan bakarrik bermatuko da emakumeak bizitzaren esparru guztietan dagokion lekua beteko duela gizonarekin berdintasunean. Aldaketa honek emakumearen eskubideak giza-eskubideak direla berresten zuen eta genero berdintasuna guztiontzako interesgarria eta onuragarria dela.

Beijingo Foroan genero berdintasuna estrategia moduan ikusi zen bere Jardunbidean (Marco de Acción). Jardunbide hori onartzerakoan gobernuek beren erakunde, politika, plangintza eta hartzen ziren erabaki guztietan genero ikuspuntua sartzeko konpromisoa hartzen zuten. Horren arabera, erabakiak hartu aurretik edo planak ezarri aurretik, gizon eta emakumeengan eta beraien beharretan izango zuten eraginaren azterketa egin beharko zela. Horrek eskatuko zuen, dagoen hezkuntza sistema emakumearentzat zabaldu eta egokitu beharrean, genero ikuspuntua txertatzeak emakume zein gizonen beharretara erantzuteko pentsatutako hezkuntza sistema eraikitzea. Hezkuntzari dagokionez, jarrerak, baloreak eta praktikak aldatzeko beharrean oinarritutako estrategia bateratuak aplikatzeko konpromisoa aitortu zen generoen arteko berdintasuna lortzeko bidean.

2000. urteko Hezkuntzari buruzko Mundu Mailako Dakarreko Foroan, “Guztiontzako Hezkuntza” aldarrikatzen da (Peppler Barry, 2000). Foro honetan, genero berdintasuna berresten da. Lehen eta Bigarren mailako Hezkuntzan generoen arteko ezberdintasunekin amaitzea oinarrizko helburutzat hartzen da 2005-2015 aldirako. Bereziki neskei kalitatezko oinarrizko hezkuntzarako sarbide osoa eta bidezkoa bermatu nahi zaie. Hezkuntzaren aldeko apustua egiten da aldaketarako estrategia garrantzitsuena moduan. Berdintasun hau, gizon eta emakumeen arteko berdintasun bezala ulertzen da eta ez gizonarekiko berdintasun moduan (Carrasco Macías, 2007).

Laburbilduz, 1995eko Beijingo IV Mundu Mailako Konferentzia honetan, gizon eta emakumeen aukera eta eskubide berdintasuna lortzeko arreta berezia eskaintzen zaio hezkuntzari. Horren erakusgarri da, Europar Batzordeak, 1985ean, onartu zuen lehenengo “Berdintasuna Hezkuntzan” (Flecha, 2009) izeneko programa, non besteak beste, estereotipo sexistarik gabeko testuliburu eta material curricularrak, eta irakasleen hasierako eta etengabeko formazioa berdintasunari buruzko plangintza bereziak ezartzea eskatzen den.

Konferentzia honen ondoren hainbat lege, Plan eta akordio garatu dituzte Gobernu eta Erankunde desberdinek. Gure ingurune hurbilean, azken urteetan, hezkuntzari, eta,

zuzenean irakasleen formazioari dagozkionak 1.3. atalean jaso ditugu.

Dokumen terkait