• Tidak ada hasil yang ditemukan

Eskolaren oinarri teorikoa 3.1.2.3

3. ESKOLA ALTERNATIBOAK

3.1.2. Colegio del sol 3.1.2

3.1.2.3. Eskolaren oinarri teorikoa 3.1.2.3

Arestian ikusi dugun bezala, eskola hau Howard Gardner-en inteligentzia anitzetan oinarritzen da beren hezkuntza proposamena egiterako garaian. Ikuspegi integratua du, bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien garatu ahal izateko.

Eskola berriak izatetik, proiektu berriztatzaileak aurrera eramateraino // Alaitz Jauregi Iturriotz

Gabriela Fernandez-ek (http://www.colegiodelsol.org/quienes_somos1.php)

adierazten du, Gardnerren inteligentzia anitzek, ikaskuntza estilo desberdinak hobe ezagutzen laguntzen digutela, honela ezagutzarako bidea erraztuz.

Gardnerren esanetan, teoriaren esentzia, jendearen artean dauden desberdintasunak errespetatzean, ikasteko modu desberdinetan, ebaluatzeko modu desberdinetan eta hauek munduan utzi dezaketen modu desberdinetako aztarna zenbatezinetan datzala, beraz hau da eskola honetan kontuan hartu eta baloratzen dutena. Ikaslearen ezaugarri desberdinak, hauen ikasteko modu desberdinak errespetatzen dituzte, ondoren modu desberdinetara baloratzen dituztelarik.

Ikastetxeak Gardnerren inteligentzia anitzak hartzen ditu beren eguneroko ariketen oinarri, hau dela uste dutelako ikasleak beren garapen integrala lortzeko modurik egokiena. Honetarako ikaskuntza pertsonalizatua eskaintzen dute inteligentzia anitzetan oinarritua. Honetaz gaiz baloreen garapenerako eta jokaera positiboetarako proiektuak ere garatu dituzte.

Garrantzi handia ematen die, momenturo ikasleak jakitea zer ari diren lantzen eta zertarako balio dien, honela ikasleentzat zentzua izan dezan, gainera eskolan planteatzen diren "arazoak" eguneroko bizitzarekin antzekotasuna izaten saiatzen dira, ikasleentzat esanguratsua izan dadin.

3.1.2.4. Metodologia 3.1.2.4

Ikastetxe honetan gai desberdinak modu independentean lantzen dituzte

(http://www.colegiodelsol.org/proyecto_educativo1.php). Hona hemen lantzen

dituzten gai batzuen azterketa:

 Irakurketa: liburutegi bat dute ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko eta honela irakurle onak bihurtu daitezen, eguneroko errutina bihurtuz eta irakurketaz gozatuz. Astean behin liburutegira joaten dira irakurtzera eta ondoren bakoitzak irakurritakoari buruzko iritzia ematen du.

Eskola berriak izatetik, proiektu berriztatzaileak aurrera eramateraino // Alaitz Jauregi Iturriotz

Hilean behin irakurketaren festa egiten dute. Bertan eskola orduetatik kanpo ikasleak burkoa eta manta eramaten dituzte eta amona batek kontatutako ipuinak entzuten egoten dira.

Honetaz gain, urtero ikasleek ipuinak egiten dituzte, ondoren beren hirian hauek "exposicion de libros de autores infantiles" izeneko erakusketan erakusteko.

 Artea: Roxana, plastikako irakasleak adierazten duen bezala, ikasleak plastikarako teknika desberdinak erabiltzen dituzte beren garapen psikomotrizaren arabera. Marrazkiak, pinturak, collageak, modelatua eta hiru dimentsiotako obrak egiten dituzte. Hauek egiteko materiak desberdinak erabiltzen dituzte, tenperak, akuarelak, arkatzak, buztina, plastilina, tinta... Beren lanez gain, urtean zehar artista desberdinen mota desberdinetako obrak ere ikertzen dituzte.

Arteko klase hauetan, musika entzuteko aukera dute eta ikasleek egindako idatziak erabili ditzakete, lantzen ari diren proiektuarekin bat etortzen direnean.

Klase hauetan ikasleak praktikan jartzen dituzte gaitasun eta jokaera desberdinak, ikasleen garapen integralean laguntzen dutenak.

Urtero 1995. urtetik hasita, ikasleek gabonetako txartelak egiten dituzte ondoren hauek saltzeko. Bertan biltzen duten dirua, ikasleek aukeratutako on publikoko entitate bati ematen die. Ariketa honek helburu komunitarioa du eta gabonetako sentimendua berreskuratzeko helburua du, lan solidario honi esker.

 Informatika: Hector Massa, informatikako irakasleak adierazten du, informatika gizartea hartzen ari den garrantzia dela eta, garrantzi handia duela gai honek eskolan. Informatikaz hitz egitea, gai liluragarri batez aritzea dela uste dute, etorkizunean amestea eragiten digulako eta garapen indibidualerako ematen dituen aukerengatik eskolako ikaskuntzaren bidez. Informatikaz hitz egitea, hezkuntzaz hitz egitea dela esaten du. Heztea "egiteko" modu bat dela, oraina eta etorkizuna.

Informatikarekin lortu nahi duten helburua ordenagailua eskolan erabiltzea da, xede pedagogikoarekin, "jakiteari" eta "egiten jakiteari" orientatua eta

Eskola berriak izatetik, proiektu berriztatzaileak aurrera eramateraino // Alaitz Jauregi Iturriotz

hezkuntzaren hobekuntza lortzeko asmoarekin. Hezkuntzak utzi behar diolako norbanakoari teknologia berriak erabiliz, inguratzen duen mundua ulertzen eta gizartera egokitzen.

Orregatik, informatika ez da erabiltzen ezagutza espezifiko bezala, baizik eta ikasleei ikuspuntu desberdin bat emateko.

 Bizitza naturan: gai hau ingelesez lantzen dute eta bertan irakasten dena da, naturaz gozatzea, gizakiaren arrastorik utzi gabe. Mendira irteerak egiten dituzte, eta bertan lehendik zeuden bideak erabiltzen dituzte, ez dute zaborrik uzten, ez dute ezer eramaten. Kanpaldiak egiten dituztenean, lekurik aproposenak erabiltzen dituzte eta ahalik eta gutxien zikintzen saiatzen dira. Guzti hau lehenengo gelan lantzen dute eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzeko mendira joaten dira. Gainera stickers eta posterrak egiten dituzte eta ondoren hauek mendiko aterpetxeetan jartzen dituzte. Ondoren enpresa eta mendiko gien laguntzarekin mendiko ibilaldiaren inguruko aurkezpena egiten dute diapositibez lagundua.

 Ingelesa: astean 15 ordu eskaintzen dizkie ingelesari. 12:30tatik 16:30tara eskolan ingelesez hitz egiten dute HH-ko ikasleetatik hasita. Ikasleek hizkuntza modu globalean bizitu behar dute, komunikazioaren lau gaitasunak praktikan jarri beharko dituztelarik: hitz egin, entzun, idatzi eta irakurri. Trebetasun hauen gauzatzeko ariketa mota desberdinak egiten dituzte, irakurketarenak, pelikulak ikusi... ondoren hauen zatiak aztertuko dituztelarik. Erabiltzen dituzten baliabideak ere anitzak dira: jolas didaktikoak, aldizkariak, liburuxkak, egunerokoak, soft hezitzaileak, ordenagailuak...

Hasieran ikasleak James Ashen-en teorian oinarritutako (TPR) Total Physical Response izeneko metodologian oinarritzen dira. Honek esaten du, ikasleak orden berbalei erantzuteko gai direla hitz egiten hasi aurretik. Honela ikasleak motibazioa sentitzen du eta honek ikaslearengan ulermen hobea eta gaitasun berbal hobea izatea ekartzen du, metodo tradizionalarekin konparatuz. Lehenengo etapa honetan, garrantzi handia ematen zaio ahozko ekoizpenari, hizkuntzaren barneratze egokiena lortzeko. Bigarren etapan berriz, ikasitakoa sendotzeko baliabideak ematen zaizkie. Hizkuntza ikasteko baliabide bezala erabiltzen dute eta zientziak, historia, geografia... ikasteko erabiltzen dute.

Eskola berriak izatetik, proiektu berriztatzaileak aurrera eramateraino // Alaitz Jauregi Iturriotz

Honetaz gain, beste hainbat ekintza ere egiten dira hizkuntza honetan, eskia, kanpamentuak, antzerkia, artea... egiten dituzte. Honela hizkuntzaren erabilera eskolako eremutik kanpo ere erabiliz.

Geletan tailer desberdinak dituzte, esaterako puppetry, games, video, drama, literature, story telling... guztietan ideia konkretuak garatuz irakasleen laguntzarekin.

Zailtasunak dituzte ikasleentzat, neurrira eginiko programaketak ere badituzte. Beste ikasleen mailara heldu eta hauekin txertatzeko, betiere jarraipen berezi bat izango dutelarik.

Ingelesa lantzeko ezaugarri nagusiena da, jolasen bidez ikasten dutela, dinamika dibertigarri eta zirraratsuan. Enfasia komunikazioari ezartzen zaio modu natural eta kooperatiboan. Gaztelera lantzen duten bezala, hemen ere gaitasun anitzeko zentroekin elkarlanean aritzen dira, ikastetxe honentzat pertsonaren garapena oinarri delarik.

 Hauetaz gain, baloreak, autoestima, bakea... garatzeko hainbat proiektu

garatzen dituzte inteligentzia anitzetan oinarrituak. Honetarako ikasleen arteko lotura positiboak sustatzen dituzte, lan kooperatiboan laguntzen dute eta graduen artean proiektu komunak egiten dituzte.

Ikastetxe honetako adituek adierazten dute baloreak aukera duten oro landu behar direla, kartelak egitea, sarreran bandera jartzea, hausnarketa positiboekin ikuskizunak egitea, eskolako ekintza desberdinak planifikatzea ikasleen ikuspuntutik...

Espiritu kritikoa lantzeko beste alderdi bat errendimendu akademikoaren eta norbere jokaeraren inguruko autoebaluazioa egitea da. Ikasleek momentu hau asko baloratzen dute, beren iritziak kontutan hartzen direlako.

Bestetik, ikasleek baloreei buruzko hausnarketa egiteko txokoa izaten dute. Ikaskuntza prozesu guztian ez dira metodo behartuak edo isekarik erabiliko, Susan Kovalik esaten duenez, ikaskuntza isekarik gabeko ingurunean gauzatzen omen da eta.

Baloreen inguruko lan hau solidatzeko, inteligentzia emozionalaren inguruko hausnarketa egiten dute aldioro. Norbere ezagutzatik eta emozioetatik hasi behar da, hausnarketak, gauzei aurre hartu eta maneiatu ahal izateko, jokatu

Eskola berriak izatetik, proiektu berriztatzaileak aurrera eramateraino // Alaitz Jauregi Iturriotz

eta erlazionatzeko mundu guztian zehar. Beren emozioen kontrola izango dute, besteenak ezagutu, honek erlazio interperetsonalak maneiatzeko bidea emango dielarik.

3.1.2.5. Ebaluazioa 3.1.2.5

Ikasgai bakoitzak bere ebaluazioa du eta beraz bere irizpideak. Hona hemen adibide moduan ingelesaren ebaluazioaren azalpena:

 Ingelesa: Laugarren mailatik aurrera azterketa internazionalak egiten hasten dira. Hauen helburu nagusia azterketak egiteko esperientzia garatzea da. Azterketa mota desberdinak aukeratzen dituzte ikaslearen ezaugarri eta beharren arabera. Hala ere azterketa hauek hautazkoak izango dira eta ados dauden gurasoen seme alabak bakarrik aurkeztuko dira.

Urtearen amaieran, ikasle guztiek azterketa idatzi eta ahozko bat egin beharko dute. Azterketa idatziek hauen adierazpen eta ulermenerako konpetentziak neurtuko dituzte. Ahozko azterketak dramatizazio eta role playak izango dira eta hauetan ahoz komunikatzeko gaitasuna neurtuko da.

Kurtsoan osoan zehar autoebaluazio asko egiten dituzte, bakoitzak bere garapena eta beharrak identifikatu ditzan. Honela ikasleak bere ezagutzen inguruko hausnarketa egiteko aukera izango du, bere ikaskuntza prozesuaren bilakaera ikusi ahal izango duelarik.

Bestetik, nahiz eta azterketa gutxi batzuk egon, ebaluatzeko gelako ariketa desberdinak ere egongo dira, honek ikaslearen garapen prozesua zehatzago adieraziko duelarik.

Dokumen terkait