• Tidak ada hasil yang ditemukan

2.1/ KONTZEPTU MULTZOA. KEZKAGARRI ARRAROAREN BILA

2.2.4/ Etxea makina bezala. Le Corbusier

I. Ábalosek, J. Tatiren etxe positibista eta Le Corbusierren etxe makinaren arteko lotura

egiten du. Esan dezakegu Le Corbusierrek bere garaian, etxe positibistaren ideia prakti-kara eraman zuela. Badirudi arkitektoaren lana, J. Tatiren Arpel familiaren etxearen “bertsio sofistikatuagoa” dela.

Etxea eta makinaren arteko harreman horretan, A. Vidlerrek nolabaiteko zirrikitua aurkitu

dio unheimlichari. Honek Le Corbusierren lana nostalgiarekin lotu du, eta etxea makina-ren ezaugarrietara gerturatzeak, arkitektura eta biztanleen arteko distantzia salbatzea duela helburu deritzo.

Kasu honetan badago atzera begirako ikuspegi bat, oinarrizko planteamenduetara itzul-tzeko nahia. Agian etxe positibistaren ideia, aurrerapenaren aldetik bakarrik begiratu

beha-105

rrean, iraganaren baitan ere ulertzen da. Etxeak makina baten modura funtzionatu behar duela defendatzen den planteamendu horretan, guk ez dugu etorkizunaren presentzia baka-rrik ikusten, iraganerako begirada bat ere badago. Etxe positibistak, praktikotasunaren ize-nean seguraski, funtsezkoak eta klasikoak ziren elementu arkitektonikoen berreskuratze bat ere proposatzen zuen. Ornamentazioaren gehiegikeriatik “askatu”, eta arkitekturaren oinarriak berreskuratzeko jarrera bultzatzen zuen.

“Los `estilos´ – porque es necesario tener algo – intervienen como el gran aporte del arquitecto en la decoración de las fachadas y de los salones: son las degeneraciones de los estilos, el

desecho de un tiempo viejo. Pero son también el saludo respetuoso y servil al pasado: modestia inquietante”148.

Aipu honetan Le Corbusier, aurretik behin baino gehiagotan aipatu dugun burgesiaren etxeek zuten itxuraz ari zen, arkitektura “degeneratuta” zegoela aipatu zuen. Honen harira, etxeek zuten dekadentzia atzeman zuen Le Corbusierrek, eta nahiz eta arkitekturaren degenerazioa aipatu, etxea bizi-espazio bezala bere orokortasunean hartuz, aurkitu zuen dekadentzia horren arrazoi nagusia. Bertan bizi zirenak zoritxarrekoak zirela uste zuen, euren osasuna eta izaera suntsitzen zituzten etxeetan bizi zirelako eta euren etxe propioak inmobilismora eramaten zituztelako. Le Corbusierrentzat etxeetako biztanleak, euren etxeetan animalia tristeak bezala bizi ziren, bere ustez gogoko ez zituzten eta desmora-lizatu egiten zituzten etxeetan bizi zirelarik. Hausnarketa hauetan, arkitektoak etxearen espazioari buruz izan zezakeen iritzi kezkagarriaren zantzuak atzematen ditugu. Le Corbusierrek etxea, bizitoki espazio bezala, mugan zegoen eremua bezala kontsideratu zuen; norbanakoarentzat gertueneko espazioa izatetik, etsaitasunezkoena izatera pasatzen denaren irakurketa egin zuelako nolabait. Bizitzeko leku desatseginean bihurtzen den eremua, etxearen ahultasunak erakusten dituen beste adibide bat litzateke.

“Pero los hombres viven en casas viejas y no han pensado aún en construirse casas. El albergue les ha importado, en todas las épocas. Tanto, que han establecido el culto sagrado de la casa. ¡Un techo!, otros dioses lares. Las religiones están asentadas sobre dogmas, y los dogmas no cambian; pero las civilizaciones cambian y las religiones se derrumban, apolilladas. Las casas

no han cambiado. La religión de las casas permanece idéntica desde hace siglos. La casa se derrumbará”149.

148. LE CORBUSIER. Hacia una arquitectura. Itzul.: Josefina Martínez Alinari. Editorial Poseidón. Buenos Aires. 1977. 72. orr.

106

Ideia hauek irakurriz, Le Corbusierrentzat etxea, eremu fisiko zein kontzeptu bezala, arazo bat zela uler dezakegu. Beretzat etxea behar-beharrezko eremua zen, baina modu desego-kian planteatzen zen forma zein erabilera aldetik; etxeak zaharrak eta dekadenteak ziren. Le Corbusierrek etxea arazo bezala ikustearekin batera, leku deseroso eta desatsegina zela atzeman zuen, eta beraz nahiz eta biztanleentzat eremurik gertukoena izan, euren bizimodua modu negatiboan baldintzatu zezakeen.

Formulazio honek etxearen izaera kezkagarrira eramaten gaitu, kontrajarriak diren ideiak

barneratzen baititu. Alde batetik etxea zaharkitua eta dekadentea da, baina bestetik behar--beharrezko eremua da. Anbibalentziaren irakurketa egiten dugu guk hemen, eta honek muga batean kokatzera eramaten gaitu. Kontrajartzen diren terminoek arrarotasunera garamatza, kasu honetan ezagunena zaigun eremua, Le Corbusierrek zioen bezala dese-goki planteatuz, kontrakoa izatera pasa daitekeelako. Ez dugu dudarik, Le Corbusierrek etxeen aspektu ilun eta dekadentea garaiko burgesiaren etxeen tipologietan aurkitu zuela, kezkagarriak ziren barrualdeetan hain zuzen. Eta arazo horri irtenbidea, etxe-makinak ematen ziola ulertu zuen. Etxe-makinaren ideiak, etxea bera makina modura ikustea, eraikitzea eta bizitzea ziren. Eraikinaren egiturari erantzuten zieten elementu arkitekto-nikoez soilik eraikita zeuden etxeak ziren, oinarrizkoak ziren formekin, praktikotasunaren baitan egituratuz guztia.

“La arquitectura es una de las necesidades más urgentes del hombre, ya que la casa ha sido siempre la indispensable y primera herramienta que se ha forjado.

Las herramientas viejas se desechan: la escopeta, la culebrina, el coche de plaza y la locomotora vieja. Ese gesto es una manifestación de salud, de salud moral, de moral también; no hay derecho a producir mal por causa de una mala herramienta; no hay derecho a malgastar

la fuerza, la salud y el valor por causa de una mala herramienta; se la desecha, se la reemplaza”150.

Honako hau litzateke etxe-makinaren izatearen arrazoi nagusia. Etxea erreminta bezala kontsideratuz, bere izatea etengabe birplantetzen duen espazioa litzateke, funtzionalita-tearen logikaren arabera eraikita dagoena. Eta bide batez, A. Videlerrek unheimlich arkitektonikoaren analisian ere aipatu duena:

“(...) dedicated to the erasure of nineteenth-century squalor in all its forms, (...)”151

“(...) modernism proposed to consing the cluttered interiors and insalubrious living conditions of centuries to oblivion”152.

150. LE CORBUSIER. Hacia una arquitectura. 5 eta 6. orr. 151. VIDLER, Anthony. The Architectural Uncanny. 63.orr. 152. Ibid.

107 Bistakoa da Le Corbusierrek etxearen kontzeptua aldatu izana, ez formari dagokionez

bakarrik, baita bizitzeko moduari dagokionez ere, etxea eta bertan bizi denaren arteko harremana beste modu batean ulertzen baitzuen. Adibidez, kalea lorategiekin ordezkatu zuen, edo ohiko leihoen ordez, irekiera horizontal zabalak ezarri zituen.

Aldaketa hauek, etxeari bestelako zentzu eta izaera bat ematea lortu zuten. Esan dezakegu,

aurreko ideiekiko apurketek, etxearen eskeletua biluzik utzi zutela eta zentzu batean aurreko guztiak utzitako “nostalgiaren” irudian/forman bilakatu zela. Egitura berri hauek, etxearen inguruan zeuden ideiak eta esanahiak aldatu zituzten, eta etxe modernoa “memo-riaren objektu” bilakatu zen nolabait. Azken batean, memoria kolektiboaren irudia litza-teke. Eta berrio ere, A. Vidlerren hitzak gogoratzen ditugu:

“(...) the house was itself an object of memory, not now of a particular individual for a once-inhabited dwelling but of a collective population for a never-experienced space: the house had

become an instrument, that is, of generalized nostalgia”153.

Le Corbusier. Maison Domino-ren egitura. 1914. Egilea: Yamana Lab.,Tokioko Zientzien Unibertsitatea, Ingeniaritza Fakultatea. Honenbestez, etxeak monumentu izaera hartzen du. Memoriaren objektu bilakatzen den heinean, kontzeptu eta izaerarik zabalenarekin identifikatzen dugu. Memoria kolektibo-aren objektu izate horren atzean, etxekolektibo-aren izaera eskultorikoa ere badagoela uste dugu, hau da, denboran “izoztuta” betirako geratu den eta memoria gorde nahi duen forma bat. Egitura hauek, unheimlicharen arkitekturatik zerbait badutela iritzi dio A. Vidlerrek, nos-talgiaren isla direlako. Kasu honetan, etxearen formak, arkitekturak, garrantzia hartzen du. Le Corbusierren etxeek ez dituzte edozein forma eta proportzio, greziar tenplu klasikoen antzera, euren formaren osotasunaren garrantzia gailentzen da.

108

Le Corbusier. Villa Savoye. Poissy, Frantzia. 1928-1931. Argazkiak: Le Corbusier Fundazioa, Paris/ Shimoda Yasunari (2007) Villa Saboye154 etxeak zelai baten erdian dagoen monumentua dirudi, baina aldi berean,

makina bat bezala funtzionatu behar duenaren planteamenduarekin bat egiten du. Etxea bere osotasunean kanpotik begiratzen baldin badugu, zelaiaren erdian altxatzen den etxe/ monumentua ikusiko dugu; formaren nagusitasuna azpimarratzen duen eraikina da. Orokorrean forma horizontala nagusitzen da, etxea hiru parte horizontalek markatzen dutelarik. Hala ere, norabide horizontal eta bertikalen arteko tentsioa azpimarratzen da. Bigarren solairuko leiho luze horizontalak eta behe solairuko zutabe bertikalak, “erritmo” konstantea markatzearekin batera, kontrajarri ere egiten dira nolabait. Bizitokia, lurretik zutabe batzuen bitartez metro batzuetara altxatzen da, eskultura edo monumentuak oinarri baten bidez nabarmentzen diren antzera. Modu honetara, memoria kolektiboa errepresen-tatzearen ideia indartzen da, eta beraz baita ere nostalgia/betikotasuna helaraztearena. Guretzat, nostalgia horretan kezkagarritasunaren bizipena ere badago, denboran “izoztuta” geratu den eraikin batena hain zuzen, G. de Chiricok aipatzen zuen aspektu metafisikoa bereganatuko balu bezala. Etxeak bere inguruan tentsioa sortzen du; harmonia egokia eratzearekin batera, muturreko apurketa bat ere eragiten baitu. Etxea distantzia apur bate-kin begiratzen badugu, tentsio hori nabarituko dugu, eta gure kasuan tentsio horrebate-kin batera kezkagarritasuna ere bai, mugan dagoen eraikina da. Kasu honetan eraikinaren esanahia eta funtzioa, mugan dauden terminoak dira. Adibidez, makinaren funtzionamen-duaren ideiatik eraikita dago, baina bestetik monumentuaren betikotasuna jasotzen du. Le

109

Corbusierren arabera, makinak etengabe eraldatu behar zuen, etengabe berrituz joan behar zuen, baina Saboye etxeak kontrakoa ere adierazten digu, etxearen esanahi unibertsala errepresentatzen du, etxearen betikotasuna islatzen du. Gure ustez, alde bikotasunaren adibidea litzateke.

Etxea zein modutara ikusiko litzateke gauez eta barrutik argiztatuta adibidez? Eta zein esanahi hartuko luke? Arkitekturari dagokionez, forma horizontalak gailenduko lirateke. Honekin batera, memoriaren ideia azpimarratuta geratuko litzateke.

Baina aipatu dugun tentsio hori ez da kanpoan bakarrik nabari, barrualdeak ere mugan dagoen zerbaiten aurrean gaudela erakusten digu. Hemen, etxea makina bat bezalakoa denaren ideia argi eta garbi agertzen da, eta formen indarra eta garbitasunaren ondorioz, etxebizitza bat den eta ez denaren arteko duda sortzen du. Muga horretan kokatzeak, ezaguna eta arraroaren arteko nahasmena eragitea lortzen du. Le Corbusierrek muturreko praktikotasuna eta arrazionalismoa bilatzen zituenez, momentu batez ahaztu egiten zaigu etxebizitza baten barrualdean gaudela, eta ondorioz beste izaera bat hartzen duen eraikina dela iruditzen zaigu. Arkitektura eta eskultura, eta arkitektura eta makinaren artean geratzen diren zirrikituekin esperimentatzen duen etxea da.

Marseillako (Frantzia) Unité d´habitation155 ere, antzeko ezaugarriekin definitu daiteke.

Nahiz eta eraikinaren ezaugarriak zein tamaina ezberdinak izan, funtzioa Villa Savoye-ren berdintsua da. Agian eraikin honetan makinaren ideiak indar handiagoa du. Hain justu, Le Corbusierrek eraikina transatlantiko baten egiturarekin parekatu zuen, honen forma Unité

d´habitationen motibo bihurtzeraino. Etxebizitza blokea izanik, makinaren egituratik

gertuago kokatzen da. Jada ez da familia bakarreko etxe bat, tamaina nabarmena hartzen duen eraikina baizik, eta etxea, makina edo lantegiaren ideiekin nahasten da. Etxebizitzez gain, Le Corbusierrek beste hainbat erabilera gauzatu ahal izateko proiektatu zuen, modu honetara, herri oso baten zerbitzuak eraikin bakar batera kontzentratu zituen.

A. Vidlerrek aipatu duen nostalgiaren zantzuak somatu ditzakegu, nahiz eta ez zaigun

iruditzen, Villa Saboye bezain garbi islatzen duenik monumentuaren ideia hori. Batetik

Uniték, tamaina tarteko, ez du osotasunaren ideia gainjartzen, ez du formaren ideia

nabarmenki borobiltzen, baizik eta honen ordez makinaren ideiari begiratzen dio. Azken ezaugarri hau gainera, nabarmenagoa da Saboyeren kasuan baino. Bestetik, kasu honetan etxebizitza bakarraren ideia ez dugu aurkitzen, eta beraz, Le Corbusierrek Villa Saboyeren bidez agertu zuen etxearen zentzu eta ideia unibertsalarekin identifikatzea zailagoa da. Gure ustez, Unité d´habitation ez da nostalgia bizitzera eramaten zaituen eraikina, ez du bestearen betikotasunaren pisu hori.

110 Peter Doig. Concrete Cabin II. 1992. Olioa mihise gainean. 200 x 275 zm.

Baina etxebizitza eraikin honek, baditu beste ezaugarri batzuk guri interesgarriak egiten zaizkigunak eta gure ikerketaren gaiaren baitan irakurketa bat egitea baimentzen digu-tenak. Kasu honetan Le Corbusierrek makinaren ideia garatzearekin batera, eraikin berean jendea modu egoki eta duin batean bizi ahal izatea planteatu zuen. Unité eraikinarekin, hiri bateko etxebizitza blokeen eredua finkatu zuen. Azken finean, kasu honetan ere badago etxebizitzaren ideia orokor eta positiboa helarazteko nahia, bizimodu “zuzenaren” errepresentazioa dena. Etxebizitzaren ideia orokor horrekin batera, alineazioaren zantzuak aurkitzen ditugu guk, eta ondorioz honek eraikinarekiko nolabaiteko egonezina eragiten duelakoan gaude. Le Corbusierrek etxebizitza, kubo/moduluen errepikapenean planteatu zuen, eraikineko bizilagun guztiak baldintza berberetan bizi zintezen. Ikuspegi ez hain objektibo batetik, baldintza berdin horiek, bertan bizi zirenen alineazioa eragin zezakeen, XIX. mende erditik aurrera hiri industrializatuek gizakiarengan eragin zuten lerrokadu-raren antzera.

Robert Venturi-k156 Le Corbusierren ideia zein lanen inguruan, bestelako irakurketa bat

111

egiten du. Iritzi hauek guretzat, Le Corbusierren arkitekturaren “ahultasun” ezberdinen erakusle dira.

R. Venturik Complejidad y contradicción en la arquitectura157 deritzon liburuan, arkitektu-raren anbiguotasuna jarri du agerian, eta nahiz eta Le Corbusierrek oinarrizko forma primarioak defendatu, hauek ere anbiguotasuna erakusten dutela adierazi du.

“La ambigüedad y la tensión están en cualquier parte en una arquitectura de la complejidad y la contradicción. La arquitectura es forma y substancia – abstracta y concreta –, y su significado procede de sus características internas y de un determinado contexto. Un elemento

arquitectónico se percibe como forma y estructura, textura y material. Esas relaciones oscilantes, complejas y contradictorias, son la fuente de la ambigüedad y tensión características

de la arquitectura. Generalmente, la conjunción `o´con una interrogación puede describir relaciones ambiguas. La Villa Savoye: ¿es una planta cuadrada o no? El tamaño de los pabellones delanteros de Vanbrugh en Grimsthorpe en relación a los pabellones traseros es ambiguo desde lejos: ¿están cerca o lejos? ¿Son grandes o pequeños? Las pilastras de Bernini en el Palazzo de la Propaganda Fide: ¿son pilastras positivas o divisiones negativas? La franja ornamental del Casino Pío V en el Vaticano es confusa: ¿es más bien una pared o una bóveda? La curvatura central en la fachada de Lutyens en Nashdom facilita la iluminación natural; ¿está

resuelta la dualidad resultante o no? Los apartamentos de Luigi Moretti en la vía Parioli de Roma; ¿son un edificio con una hendidura o dos edificios juntos?”158

Anbiguotasunak tentsioa eragiten du, eta honekin batera noski, kezkagarritasuna. R. Venturik Saboye etxearen anbiguotasuna, formaren inguruan kokatu du, eta honen formaren garbitasun zein purutasuna zalantzan jarri ditu. Bestetik, etxearen kanpoaldea eta barrualdearen arteko kontraesana, kontrastea, nabarmendu ditu. Kanpoaldetik xumea den bezala, barrualdetik erabat konplexua dela iritzi dio.

Adibide hau, eraikinaren ahultasun bat izan daiteke, baina ez zerbait negatiboa bezala, baizik eta alde biko aspektuaren baitan ulertzen dena. Formaren indarra, zalantzan jartzen da eta tentsioak sortzen dira. R. Venturik kontrajartze-maila aipatzen du, arkitekturaren bata zein bestea.

“Una arquitectura que incluye diversos niveles de significado crea ambigüedad y tensión. Los ejemplos que son buenos y malos al mismo tiempo, quizás expliquen en parte la

observación enigmática de Kahn: `La arquitectura debe tener tanto espacios malos como buenos´”159.

157. VENTURI, Robert. Complejidad y contradicción en la arquitectura. Itzul.: Antón Aguirregoitia Arecha-valeta, Eduardo de Felipe Alonso eta Esteve Riambau i Saurí. Editorial Gustavo Gili. Bartzelona. 1999. 158. Ibid. 34, 35 eta 36. orr.

112

Arkitekturaren alde bikotasunari begiratu dio R. Venturik, eta eraikinen analisia, Le Corbusierrena barne, aspektu honetatik abiatu du. Guretzat alde bikotasunak, tentsioak sortzeaz gain, kezkagarri arraroa ere islatzen du.

“Los elementos de doble-función de Le Corbusier y Kahn pueden resultar extraños en nuestra arquitectura. Los brise-soleils de la Unité d´Habitation de Marsella son estructura y porches así

como pantallas. (¿Son segmentos de un muro, pilares o columnas?)”160

Kasu honetan, zalantzazko forma arkitektonikoetaz ariko ginateke. Batetik funtzio bikoi-tza duten formak dira, baina bestetik bere zentzua zein den galdetzen dugu, horrela forma-ren izaera dudan jarriz.

Iritzi eta uste hauek, Le Corbusierren egituren, eta honenbestez baita ere hausnarketen,

“trinkotasuna” eta “oreka” apurtzen dute, eta anbiguotasunaren eremuan kokatzen dira. Ezaguna eta ezezagunaren, edo hobeto esanda, forma eta forma ezaren artean kokatzen gara beraz.

“El arquitecto, por lo tanto, mediante la organización de las partes, crea un contexto que les da significado dentro del conjunto. A través de la organización no convencional de las partes convencionales es capaz de crear significados nuevos dentro del conjunto. Si usa la convención

de una manera no convencional y organiza cosas familiares de una forma poco familiar está cambiando el contexto con lo que puede usar incluso el clisé para conseguir un efecto nuevo.

Las cosas familiares vistas en un contexto poco familiar llegan a ser perceptivamente tanto nuevas como antiguas”161.

R. Venturik honenbestez, kontrajartze eta gainjartzearen bitartez sortzen den superkonti-guitate kontzeptuari buruz hitz egin du. Ideia honek kontrakoak diren elementuak batzen ditu, eta bere arabera esanahi-maila ugari har ditzake bere baitan. Horietako bat adibidez, familiakoak zaizkigun gauzak, momentu batean arraro, ezezagun, ikustea. R. Venturik bere liburuan, eskala ezberdineko elementuen uztartzeak aipatu ditu, eta adibideetako bat Le Corbusierren Stein etxea dela dio.

Eta arrazoia du. Stein etxeko aurrealdea ikustean, izugarrizko tentsioa atzematen dugu,

simetriaren ideia jarraitzen duen aurrealdea delako hain justu. R. Venturik arreta, sarrerako ateen inguruan jartzea proposatzen du. Stein etxean bi ate ikusi ditzakegu, bata ate nagusia eta bestea zerbitzukoa, eta bien artean tentsio nabarmena nabari dezakegu; baina ez elkarren ondoan daudelako, baizik eta aurrealde simetriko horren baitan, bakoitzak bestearekiko baliokidea den lekua okupatzen duelako. Bi ateen artean eskala

ezberdin-160. VENTURI, Robert. Complejidad y contradicción en la arquitectura. 55. orr. 161. Ibid. 68. orr.

113

tasuna dago, eta bien arteko tamainaren aldea arraroa da guztiz. Baina arrarotasun hau, simetriaren ideiaren baitan ematen da, edo behintzat indartu egiten da.

Le Corbusier. Villa Stein. Garches, Frantzia. 1927. Argazkia: Cemal Emden. R. Venturirentzat honako hau, ezaguna eta familiakoa dena kontrakoa izatera pasatzen den kasuetako bat litzateke, eta beraz baita kezkagarri arraroaren zantzuen errepresentazioa ere. Gure iritziz deigarria da, tentsio hauen azaleratzea simetria bezalako baliabideen baitan ematea, hau da, simetriarekin “normalean” lotzen ez diren emaitzak lortzea; arra-rotasuna helarazten duten tentsioak esaterako. Kontrajartze honek berriro ere, anbibalen-tziaren irakurketara garamatza, azken finean R. Venturiren superkontiguitate kontzeptuak, aspektu bikoitzaren asimilazioa ulertzea du helburu.

Superkontiguitatea Le Corbusierren Stein etxearen aurrealdean emateaz gain, hirien

anto-laketetan ere badagoela frogatu du R. Venturik, Filadelfian esaterako. Hiri honetan karratu formako kaleen antolaketa, eskala handiago bati erantzuten dioten zeharkako etorbideei gainjartzen zaio. Ondorioz, gainjarketa hauek triangulu formako orubeak sortu dituzte, hauek nolabait hiria tentsionatzen dutelarik. Modu batean esan daiteke, antolaketa “uniforme” hori apurtu egiten dela, simetrikoa den egitura batean bestelako espazioei lekua eginez.

Ezaugarri hauek kezkagarri arraroarekin lotzen ditugu guk, azken batean ezegonkorta-sunak eta tentsioak eragiten dituztelako. Azken lerro hauetan, R. Venturik hiriari eginiko

114

erreferentzia aipatu dugu, etxe baten egiturak sortzen duen sentsazioa hiri baten antolake-tan ere badagoela arrazoituz.

Hiriari eginiko erreferentzia labur honek, hurrengo puntura igarotzea ahalbidetzen digu.

Etxetik, hiriaren eremua aztertzea da gure asmoa. Honenbestez R. Venturik Filadefiaren kasuarekin egin bezala, tipologia ezberdinetako hirien ezaugarrien baitan, kezkagarri

arraroa identifikatu ahal izatea da gure egitekoa.

2.3/ HIRIA (Kezkagarri arraroaren leku posiblea II)

Hiriak eta bere ingurune guztiak osatzen duten eremua ere ezin dugu ahaztu. Ikerketa-lan honetan, etxea edo etxebizitza aztertze-eremu den momentutik, interesgarria deritzogu hiriari ere aipamena egitea. Hiria eta etxearen, etxea eta hiriaren, arteko harremana saihes-tezina dela nabarmena da, azken finean hiria bera “etxe erraldoi” bat bezala kontsideratu daiteke.

Hiriaren analisiari dagokionez, bi arrazoi nagusi nabarmenduko genituzke: Batetik, hiriak bere bizitzeko modu propioak sortzen ditu, hau da, bere aurrean oinezkoa jarrera konkretu bat hartzera behartzen du, are gehiago, eraikinak ere fenomeno horretara baldintzatuta daude erabat. Eta bestetik, gure ikerketa gaia, kezkagarri arraroaren fenomenoa, zinema-ren lengoaiarekin estuki lotuta dagoela uste dugunez, beharrezkoa ikusten dugu zinemazinema-ren bitartez hiriari erreferentzia egitea. Badirudi, hiria eta zinemaren arteko harremana oso estua dela; esan daiteke zinemak beti izan duela jomugan hiria eta bere bizimodua errepre-sentatzeko nahia.

“El cine y las ciudades han crecido juntos y se han hecho adultos juntos. (...) El cine es el mejor espejo para las ciudades del siglo XX y para las

personas que viven en ellas”162.

Wim Wenders163 zinema zuzendariak, parez-pare jarri ditu hiriaren eta zinemaren garapenak. Esan daiteke gaur egun ezagutzen dugun hiria, hau da, hiri garaikidea, zinemarekin batera hasi dela. Honenbestez, zinemak aukera paregabea izan du, eta izaten jarraitzen du, hiria pantailan errepresentatzeko. Ondorengo lerroetan ikusiko dugun bezala, tesian aztertzen ari garen aspektu kezkagarri arraroa, hiriaren bitartez erakutsi dute hainbat pelikulek.

Baina hiria eta zinemaren arteko harreman honetan, denboran atzera egitea beharrezkoa

dela iruditzen zaigu, hau da, zinemaren hastapenetara eta honekin batera hiriek bizi izan

162. WENDERS, Wim. El acto de ver. Itzul.: Héctor Piquer. Paidós. Bartzelona. 2005. 115. orr. 163. Wim Wenders, (Düsseldorf, 1945) zinema zuzendari alemaniarra.

115

zuten industrializazio-hazkundeen urteetara jotzea.

W. Benjaminek, zinemagintzari jarri zion hiria ikusteko modu berriaren ahalmena; bere

ustez zinemagintzak ordura arte ikusi ez ziren hiriaren ezkutuko zokorik ilunenak erakutsi

Dokumen terkait