• Tidak ada hasil yang ditemukan

FROGAPENA, ESKOLAN DUEN ERAGINA

Dalam dokumen Musikaren soinuaz sormena eskolan garatu (Halaman 86-91)

4.1. Lagina

Proiektuan planteatutako helburu eta galderak zein puntutaraino errealak diren ikusteko zenbait ariketa burutzeko asmoa genuen. Baina aukerarik izan ez dugunez, gu aukeratutako 2. mailan irakasle den bati galdetegi bat egin diogu, sormenarekin erlazionatuta egiten dituzten ariketak eta hauen emaitzetaz galdetuz.

Alde batetik, hezkuntzak sormena eta musika zein puntutaraino blokeatzen dituzten ikusi ahalko dugu, irakasleen formakuntza eza eta horri eskainitako baliabideei dagokionez; eta bestetik, bi hauek zelako momentuko onurak ekartzen dituzten ere behatu ahal izango dugu.

Hasteko beraz, ariketak aurrera eraman diren gelaren testuingurua azalduko dugu. Hautatutako gela Jauntsaras-en dago, Nafarroan dagoen Basaburuako bailaran. Basaburua, Iruñeako merindadearen iparraldean dago kokatua. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin. Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute baliara.

Jauntsaras-eko eskola, “Oihanzabal IP” da, publikoa beraz.

Landa eremuko eskola honek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapak ditu. Eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera Larraintzarrera doaz, Obispo Irurita ikastetxera.

Basaburuako herri ezberdinetako haurrak joaten dira eskola honetara, hala nola, Beruetekoak, Udabekoak, Aizarotzekoak, Arraratsekoak, etab. Autobusez joaten dira denak Jauntsaras-eraino eta jantokian bazkaltzen dute denak batera.

Oihanzabal eskolan, soilik, D ereduan ikasten da eta ordutegia asteazkenean 9.30etatik 13.30tara eta asteko gainontzeko egunetan 9.30tatik arratsaldeko 16.30tara dute. Osotara 52 ikasle dira Lehen Hezkuntzan. Irakasleak, berriz, 14 dira. Hinbat espezialista daude, baina denak dira itineranteak ingelerakoa izan ezik, bakarra dagoela. Beraz,

Jone Alastuey Garcia

Gorputz Heziketako irakaslea, musikakoa, erlijiokoa, Pedagogia Terapeutikokoa, orientatzailea eta logopeda itineranteak dira eta Larraintzarreko eskolan ere aritzen dira. Hauetaz gain, 2 tutore Haur Hezkuntzan eta beste 5 Lehen Hezkuntzan ditugu. Ikus dezakegunez, ez da haur asko eskola honetara joaten, eta horregatik, adibidez, 2. zikloak gela bat osatzen du. Hau da, Haur Hezkuntza dena batera dago bi irakaslerekin, eta Lehen Hezkuntzan, 1. maila, 2. maila (hauek hainbat arlotarako elkartzen dira), 2. zikloa, 5. maila eta 6. maila ditugu.

Erreferentzia egingo diogun arloari dagokionez, hau da, musikari dagokionez, Espainiar estatuko edozein eskola publikoen moduan eskola honetan ere astean 50 minutuko saio bakarra ematen da. Lagin bezala erabilitako gelari ostegunetan tokatzen zaio musika.

Erabilitako gelaren testuingurua azaldu baino lehenago, eskolak musikarekiko nolakoa den aztertu beharra dago. Eskola honetan, ez dago musika lantzeko material nahikorik, ez dago libururik adibidez. Honetaz gain, musikarako gela berezirik ere ez dago eta instrumentuak ez daude egoki zainduak. Beraz, irakaslea da musikari dagokionean dena antolatu eta lotu behar duena.

2. mailako gela honetan, 10 ikasle dira, 2 neska eta 8 mutil. Behar bereziak dituen mutil bat dago, hiperaktiboa dena.

Musika arloari dagokionez, entzunaldien bitartez, inprobisazioaren bitartez, marrazkiak edo irudiak landuz, dantza librea edo gidatua eginez, partiturak aztertuz eta jokoak eginez garatzen da.

Edukiak lau multzotan banatuta dituzte: alde batetik, erritmoa eta hizkuntza musikala deitutako multzoa dugu, bestetik, adierazpen instrumentala (txirula lantzen dute), hirugarrenik, ahozko adierazpena eta kantua, eta bukatzeko, jarrera (nola portatzen diren ebaluatzen edo behatzen da).

Ikus dezakegunez sormenak ez du multzo berezirik, baina multzo guztietan lantzeko prestatua dago, berez. Gainera elkarrizketatutako irakasleak sormenaren garrantziarekiko kontzientzia handia du eta horregatik honen inguruan egiten dituen hainbat ariketen inguruan mintzatu da.

Musika klaseak garatu ahal izateko, irakasleak zenbait material ditu, hala nola, pentagramadun eta normala diren arbelak eta instrumentuak. Azkeneko hauei dagokionez, zehazki, perkusio txikiko hainbat gauza daude: pandero handi bat, hiru triangelu, bi pandereta, bi pandero txiki, bi klabe pare, kutxa txinatar bat eta marakak.

4. Figura. Panderoa. 5. Figura. Klabeak.

Esan beharra dugu erabilera anitzak dituen gela batetan daudela instrumentu hauek guztiak gordeta eta bertan musika klaseak ematen dituztela, beste arlo batzuetaz gain. Gure haurren testuingurua guztiz zehazteko, 2. maila honetan jada barneratuak dituzten kontzeptu edo ezagutzak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da. Hau jakin behar dugu, ariketa bat edo beste bideratzeko eta emaitzak ikustean eta ondorioak ateratzerakoan, aurrekari hauek ere kontutan izateko.

Erritmoari dagokionez, beltza, zuria, borobila, bi kortxeak eta beltzaren isilunea dira ezagutzen dituzten nota-irudiak. Honetaz gain, 2/4, 3/4 eta 4/4ko konpasak ezagutzen dituzte.

Sol klabea ezagutzen dute. Do Maiorreko eskala ere bertan nola kokatu eta noten izenak ezagutzen dituzte.

Musika mota ezberdinak ezagutzen dituzte egin dituzten entzunaldiekin eta hauek emozioak edo irudimen ezberdinak transmititu ahal dietela ere konprobatuta dute. Bukatzeko, perkusio txikiko hainbat instrumentu ezagutzen dituzte eta badakite hauek nola jo.

Jone Alastuey Garcia

Hau horrela izanda, musika batez ere modu praktikoan landuko dugu, ez baitzaigu teoria interesatzen, baizik eta sortzea.

4.2. Metodología eta materialak

Esan dugunez, helburuak betetzeko eta galderak frogatzeko proposatutako ariketak, batez ere, praktikoak izango dira. Teoriari dagokionez soilik notak, hiru konpas horiek eta ezagutzen dituzten erritmoak erabiliko dira. Hortaz, ez da ez musika libururik ez fitxarik erabiliko, azken finean sormena inprobisazio hutsa da eta beraz, ez ditugu horrelako materialak beharko.

Pentagramadun arbela eta koaderno edo orriak erabiliko dira. Honetaz gain, eskolan dauden perkusio txikiko instrumentuak, margoak, egunkari eta aldizkariak, plastilina, objektu ezberdinak (uztailak, sokak, baloiak, etab.), irratia, eta nola ez norberaren irudimena erabiliko dira.

Egungo hezkuntza sistemako edozein klasetara sartu eta marrazki librea egiteko aukera emanda, gelako gehienak marrazki antzekoak egingo dituzte haien artean eta bestela beti egiten duten irudi bera edo sinbolo berarekin egingo dute. Nabaria da beraz, haur gehienengan nola izan duen eragin negatiboa eskolak eta hezkuntzak beren irudimenarekiko.

Sormena, musikaren bidez sustatu dezakegula ikusi dugu teorian, eta oraingoan, deskribatutako Oihantzabal ikastola publikoko 2. mailako haurrei musikaren bidez sormena eta irudimena garatzeko proposatutako hainbat ariketa ikusiko ditugu. Beti ere dituzten ezagutzak kontutan hartuta.

Hemen ditugu beraz, elkarrizketatutako musika irakasleak sormena lantzeko gelan proposatzen dituen ariketetako batzuk:

Jone Alastuey Garcia

4.2.1. Egindako ariketak, lortutako emaitzak eta ondorioak

1. ariketa

Gorputz perkusioaren bidez inprobisatzea.

Gela osoa korro batean jarriko da aulkien gainean eserita edo zutik, gorputz perkusioa errazago egiteko, bai korroan gaudelako eta denok ikusten diogulako elkarri eta baita posturarengatik, lurrean eserita asko mugatuko baitzen mugimendua. Irakasleak erritmo sinple bat jarriko die; adibidez, bi kortxea izterretan eta beltz bat txaloka eta honen errepikapena. Erritmo hau oinarria izango da eta ikusi dugun bezala, 4/4ko konpasa izango da adin honetan barneratzeko errazenetarikoa baita. Gela guztiak batera egingo du erritmo hau denak ongi harrapatu arte.

Hau entsaiatuta, irakasleak azalduko die nola oinarrizko erritmoa behin eginda gero, ordenan ikasle bakoitzak konpas bati dagokiona inprobisatu beharko duela.

Hasiera batean eta ariketan egin beharrekoa argi geratzeko, irakasleak adibide bat jarriko du arbelean: lehenengo konpasa oinarria, bigarrena berez inprobisatutako zerbait ikasle baten izenarekin, gero berriro oinarria, ondoren berez inprobisatutako beste konpas bat ikaslearen izenarekin, berriro oinarria, etab. Hau da, beraz, korroan egingo dutena, denek oinarria jo eta gelditzean ikasleak banan-banan inprobisatzen joango dira konpas batean erritmo bat sartuz.

Dalam dokumen Musikaren soinuaz sormena eskolan garatu (Halaman 86-91)

Dokumen terkait