• Tidak ada hasil yang ditemukan

Aposatuak noiz erabiltzen diren

Glosses, examples and other notational conventions

2.3 Erlatibo aposatuak

2.3.3 Aposatuak noiz erabiltzen diren

Corpusetik ateratako adibideak aztertuta, argi ikusten da erlatibo aposatua askotan egitura (erdi-)finko batzuetan erabiltzen dela. Esan daiteke egitura ho-rren ezaugarri berezia dela: IAko erlatiboak ez-markatuak dira, eta edozein tes-tuingurutan dira egokiak, baina aposatuak agertzen diren testuinguruak murri-tzagoak dira. Badirudi diskurtsoaren antolaketarekin lotu behar dela erlatibo ho-rien erabilera, eta lotura horiek deskribatzen ahaleginduko naiz. Hala ere, gaiak ikerketa sakonagoa behar lukeelakoan nago: ahozko hizkuntza kontuan hartzea beharrezkoa iruditzen zait eta, bestalde, euskarazko diskurtsoaren antolaketa edo informazio-jarioa ere ez dago behar bezala aztertuta (batez ere ikuspuntu diakro-nikotik).

Cid Abasoloren (1987) ikerketa aipatzekoa iruditzen zait hemen, erlatibo apo-satuak (bere terminologian “pseudo-extraposizioa”) egitura batzuetan oso ohi-koak direla ohartu baitzen, gehienbat izan edo egon duten perpaus existentziale-tan. Testuinguru hauek aipatzen ditu:

— Zenbat, nor eta antzeko galdetzaileak dituzten galderak: adibidez, Etxepa-reren Nor da guiçon modorroa harçaz orhit eztena?.

— Beste zehaztugabeekin (bat, asko, zenbait, zenbakiak...): Gorbeian artzain bat bizi zen Fernando zeritzana.

— Ezezko existentzialetan: Ez dago gizonik egia dionik, Ez dago inor egia dio-nik edo Ez dago egia diodio-nik.

Erlatibo horien erabilera ez da perpaus existentzialetara mugatzen, hala ere. Cid Abasolok (1987: 625) dioenez: “Baina oker geundeke pseudo-extraposizioa perpaus existentzialetara mugatzen dela pentsatuko bagenu. Perpaus horiekin askoz maizago erabiltzen da, hori bai, baina aditz nagusia edozein dela egin de-zakegu pseudoextraposizioa”. Halere, aposatuak eta perpaus erlatibo arruntak guztiz berdinak ez direlako susmoa adierazten du Cid Abasolok, semantika no-labait aldatzen delako. Azterketa sakonagoa beharrezkoa dela esanez amaitzen du, baina bien arteko alde bat murrizgarritasuna izan daitekeela iradokitzen du, aposatuak ez-murrizgarriak izaten baitira.

Jarraian, nire corpusetik ateratako adibideen artean askotan errepikatzen di-ren egitura-mota batzuk deskribatzen saiatuko naiz. Cid Abasolok (1987) aipatu-tako existentzialez gain, beste perpaus-mota batzuk ere bereiziko ditut.

Hasteko, erakusleak edo horra motako adberbioak dituzten perpaus presen-tazionalak ditugu, gehienetan [horra x, ... dena] edo [hori da x, ... dena] motakoak (136). Nahiz eta bi perpausez —perpaus nagusiaz, “aurkezleaz”, eta erlatiboaz— osatuak izan, proposizio bat adierazten da normalean. (136-b)-n, esa-terako, esaten dena hau da funtsean: “Sakrifikatzaile eternalak bakezko sakrifi-zioa Kalbarioko mendian oferendatu derautzu”. Egitura horren funtsakrifi-zioa diskur-tsoan erreferente berria sartzea dela dirudi (perpaus nagusiaren bidez), eta horren ezaugarri bat ematea (erlatiboan).

(136) a. Haur da bentura ona, [ethorkizuneko bentura gaixtotik eta periletik begiratzen gaituena] (Ax)

b. Haur da sacrificatçaille eternala, [baquezco sacrificioa Calvarioco mendian oferendatu derautçuna] (Mat)

c. huna hek eta bertze bortz [irabazi izan ditudanak] (Harand)

d. Hoiek dütüzüla zelia eta lürra [gizonaren zerbütxüko kreatü dütüzü-nak], prest beitaude, eta egün oroz egiten beitie, zük manü emaiten deiezüna (Mst)

e. Haur nüzüla zure zerbütxaria, [orotara prest nizana, nihauren bizi-tzerik zuretako baizik] (Mst)

f. Eta orra [konsiderazio gai bat], [beti gogoan erabilli bear deguna]: lau puntu oek iñoiz ere aztu bage (Gerriko)

Bigarren mota perpaus existentzialak dira (137). Eskematikoki honela adieraz daitezke: [bada / bazen x, ... dena / denik]. Gehienak izan aditzarekin eraikitzen dira. Ohikoa da ardatzean kuantifikatzaile eta zenbatzaile bat agertzea.

(137) a. Othe lizateke nehor ere, [heken artean, bizitze luzearen esperantza luenik]? (Ax)

b. Ceren baitaquit iende añhitz dela Euscal Herrian [itsasoan dabilanic] (Mat)

c. Báda beste tinta gorrí bat [oráno ederrágo déna] (Intxpe)

d. Danen kasta galdubari ezarri eutsan Jaungoikuak maldezinoia: su-giak legez edo sierpiak legez pausu egiteko ta ibilteko. Bada, mun-duban bada giza kastarik [sugia legez dabilenik]: dantzaarijak dira (frBart)

Ingelesezko perpaus existentzialen (There is a dog in the garden) funtzioari dago-kionez, “From a discourse point of view, the primary function of such clauses is apparently to introduce into the discourse a participant that is new to the hearer” (Dryer 2007: 241). Perpaus existentzialari perpaus erlatiboa gehitzen zaionean, mendeko perpausaren zeregina da diskurtsoan sartzen den erreferente berri hori lehenago esandakoarekin lotzea (Fox & Thompson 1990: 309).

Euskaraz antzeko zerbait dugula esan daiteke. (137-c) harturik, perpaus na-gusian erreferente berri bat ezartzen da (beste tinta gorri bat). Beharrezkoa da, halere, aurretik esandakoarekin lotura egitea, eta funtzio hori, hain zuzen, du mendeko perpausak (oráno ederrágo déna, hau da, lehenago beste tinta eder bat aipatu da eta harekin konparatzeko esaten zaio hartzaileari). (137-d) adibidean antzekoa gertatzen da: erlatibo aposatuak zubia egiten du aipatutakoarekin.

Mota horren aldaera ezezko perpaus existentzialak dira (138). [ez da x-ik, ... denik] eskema duten perpaus horietan ez da erreferente berri bat sartzen, erre-ferente (klase) baten existentzia eza adierazi baizik.

(138) a. Ehon ere gaitzik ezta [zuk khen eztirozunik] (Etxep) b. Ezta gachic / [aldiac ez daroeanic] (RS)

c. Ezta maliziarik eta ez pensu gaixtorik, [presuna alferrean ediren ezti-tekeienik] (Ax)

d. Norekin duzu egiteko esta merkataririk [hiri honetan nik ongi ezahu-tzen estudenik] (Volt)

e. hanbatetarano non ezpaitzen populurik ez rejionerik [on irudi zaiona-ren araura Iainko berririk egiten etzuenik] (LeizTest)

Hurrengo perpaus-motari “definitzailea” dei dakioke. Horren eskema askotan da [x bat, ... dena]. Ardatzak artikulu zehaztugabea darama eta erlatiboaren bidez ardatzaren erreferentea ezaugarritzen da. Definizioak ematean erabiltzen dira askotan, baina beste testuinguru batzuetan ere ager daitezke antzekoak.

Definizioen kasuan (139), (139-c) hartzen badugu, erreferente zaharraren kontzeptua (“aingeruak”) azaltzen da berri baten bidez (“espiritu zeruko batzuk”). Erlatiboak informazio inportantea ematen du, perpaus nagusian agertu den ele-mentuari ezaugarri batzuk ematen baitizkio.23

(139) a. Amore bat nahi nuque [liadutanic eguia] (Etxep)

b. Cer da comuniñoa? Iaateco espiritualbat [sustenteetandabena arimea, eta emaiten deussana seculaco viziçea] (Kap)

c. Ze gauza dira Angeruac? Espiritu zeruco baçuc [dagoçanac beti Iaun-goico omnipotenteen alabanzaan] (Kap)

d. Zer uste düzü dela Ama Birjina? Kreatüra dohatsü bat, [merexi hanits diana], graziaz eta berthütez bethia, eta Jesüs Kristen ama (Belap) e. Zer da Komekazioa? Jateko espirituale bat, [arima sustentazen, eta

bizi eternoa ematen duena] (Elizalde)

f. Komulgazeko zaudenean, begiratuko duzu ongi, edo pensatuko, zer-tara zoazen, ta nor gana, edo nor datorren zu gana. Zu gana dator Jesus maitea, Jainko, ta Gizon egiazkoa, (...) Jaun bat [guzia dakiena, ondasunez betea, bazterrik bageko anditasuna duena] (Mikel) g. Jokua da olgeeta bat, berez, [inok bere kondeneetan ez dabena]

(fr-Bart)

(140)-ko adibideak, (139)-koak ez bezala, diskurtso narratiboaren adibideak dira. Perpaus nagusian —gramatikalki objektu edo subjektu iragangaitz bezala— sartzen den erreferente berriaren funtzioa istorioa aurreratzea dela esan daite-ke. Hemen ere mendeko perpausak ezaugarri bat ematen du, eta adierazten den informazioa berria da. Normalean hor esaten dena istorioa aurrera joan ahala inportante bihurtzen da, (140-c)-n bezala (erlatiboak ematen duen informazioa-rekin lotutako zatiak azpimarratu dira).

(140) a. Eta handik iragaiten zela Iesusek ikus zezan gizon bat peaje lekuan iarria [Mattheu deitzen zenik] (LeizTest)

b. Eta orduan bazuten presoner notable bat, [Barabbas deitzen zenik] (LeizTest)

c. Eta huna, zen han gizon bat [eskua eihar zuenik]: eta interroga ze-zaten, ziotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur zioiten, hura akusa lezatenzat. (...) Orduan diotso gizon hari, Heda ezak eure eskua. Eta heda zezan, eta berzea bezain senda zedin. (LeizTest)

23Fox & Thompson (1990: 301) lanak perpaus erlatiboen bi funtzio nagusi aipatzen ditu: (1) karakterizazioa: erlatiboak erreferente berri bat ezaugarritzen du (There’s a woman in my class [who’s a nurse]), eta (2) identifikazioa: erlatiboak erreferente ezaguna identifikatzen laguntzen du. Perpaus definitzaileen kasuan argi dago karakterizazioa dugula.

Era horretako perpausak oso arruntak dira ipuin bati hasiera emateko: Bazen behin.... Gauza bera beste hainbat eratara adieraz daiteke (141), baina Cid Abaso-loren (1987: 623) arabera, (b) da naturalena eta erabiliena:

(141) a. Fernando zeritzan artzain bat bizi zen Gorbeian. b. Gorbeian artzain bat bizi zen Fernando zeritzana. c. Artzain bat, Fernando zeritzana, bizi zen Gorbeian.

Azkenik, bokatiboak ditugu, edo deia egitean izen propioei eransten zaizkien erlatiboak. Testuetan gehien agertzen dena otoitzeko aita gurea zeruetan zau-dena formula ezaguna da, (142-d)-n bezala. Oro har, erlijio-testuetan behintzat, ohikoenak dira otoitzetan. Testuinguru markatuak badira ere, informazioaren jarioarekin lot daiteke horien erabilera: erlatibo aposatuari esker ardatza lehen posizioan dator, eta, dirudienez, hori da posiziorik nabarmenena. Erlatiboak, be-rriro ere, ezaugarri batzuk ematen ditu; hala ere, kasu horretan esan daiteke ez duela oso informazio inportantea adierazten, gehienetan ezaguna baita.

(142) a. Aingueru saindua, [ene presunaren beguiratceco cargua Iaincoaren pietatez hartu duçuna] (Mat)

b. O Birjina Maria [guziz urrikari gaitutzun]a, zeruetako erregina bade-rauzkitzut othoiz hauk (Haranb)

c. O Jesüs [krüzifikatü izan dena], gure bihotziala jin baledi (Mst) d. Pater noster, aita gurea [çeruetan zagoçana] (Kap)

Aipatu diren lau perpaus-mota nahiko antzekoak dira diskurtsoaren antola-ketari dagokionez. Bokatiboak apur bat bereziak dira, nahiko markatuak baitira: erregistro jasoarekin eta testu-genero bereziekin (erlijio-testuekin) lotzen dira gehienbat, eta eguneroko hizkeran ez dirudite oso ohikoak. Gainerakoak, nahiz eta hemen idatzizko testuetan bakarrik ikertu, arruntagoak direla pentsa daite-ke. Guztien funtzioa da diskurtsoan erreferente berri bat sartzea, batez ere pre-sentazionaletan eta existentzialetan. Perpaus erlatiboaren bidez erreferente hori ezaugarritzen da. Karakterizazio-funtzioa du erlatiboak eta ez identifikazioarena; horregatik ez-murrizgarriak dira aposatuak askotan (Cid Abasolo 1987 ohartu bezala). Perpaus erlatiboak zeregin batzuk izan ditzake: aurreko diskurtsoarekin lot dezake erlatiboak erreferente berria, baina beste batzuetan informazio berria ematen du.

Deskribatu diren perpaus-motak eta aurreko atalean aztertutako kasu-komunztaduraren gaineko datuak lotuta daude. Esan bezala, ardatzak eta erla-tiboak gehienetan absolutiboaren marka daramate. Horren arrazoia hau da: per-paus klase horietan aditz iragangaitza dugu askotan (izan edo egon), eta ardatza

eta erlatiboa horren argumentu bezala azaleratzen dira; beste batzuetan, objektu zuzen bezala agertzen dira (*edun aditzarekin, baina ez horrekin bakarrik).

Azkenik, aipatzekoa iruditzen zait batzuetan IOko erlatiboak eta aposatuak antzeko testuinguruetan agertzen direla, honako adibide hauetan bezala:

(143) a. Bigarren intenzio [Kristo gure Iaunak eramo zuena] (BerM) b. Bigarren intenzioa [eramo bear dena] (BerM)

(144) a. Che cey ceurico choriec nola ez dein eritan, ez ere eguitatan, ez gra-neroric ere ecuten, eta nola mantenatan tion ssen Aitac [ceurian da-gonac] (Hualde)

b. Guarda ztei onqui eguitiaz ssen obra onac guizonen antzinian ecus dazaicein finarequin, berce guisaz etzei errecibiten ssen Aita [ceurie-tan dagonaren] ganic bere premiua (Hualde)

(145) a. Bertceren bekatuac bertceren direlaric [gu ere uquitcen gaituztenac] dira bederatci (Mat)

b. Bertceren bekatu [uquitcen gaituztenac] (Mat)

Mota horretako adibideak, hala ere, ez dira aurkitzen errazak. Horretan, IOko erlatiboak IAkoaren antza du: ez da testuinguru jakin batzuekin bakarrik lotzen, aposatuek egiten duten moduan.

2.3.4 Maiztasuna

Oro har, erlatibo aposatua nahiko arrunta da, eta aztertutako testu guztietan ageri da. Nire corpusean aposatuen eta IOkoen adibideen kopurua oso antzekoa da, eta, IOko erlatiboekin bezala, testuen arteko aldeak daude: batzuetan, oso ohikoa da; beste batzuetan, adibide bakan batzuk baino ez dira agertzen.

2.17. eta 2.18. tauletan hiru egituren —IAko, IOko eta aposatuen— maiztasu-na konparatzen da. 2.17.-ean datuak eman dira eremuka: aposatu gutxien dugu Erronkaribarren, Gipuzkoan eta Araban (azken horretan Lazarragaren Artzain liburua baino ez dut kontuan hartu). Gehien, aldiz, Nafarroako eta Lapurdiko testuetatik atera ditut. Erronkaribarko testuen kasua interesgarria da: IOko erla-tiboen maiztasuna oso handia bada ere, nahiko aposatu gutxi ageri dira testuetan. Gainerako eremuetan, nahiz eta korrelazioa oso sendoa ez izan, esan daiteke bi egituren agerraldien kopuruak antzekoak direla: adibidez, Gipuzkoan eta Araban bien lekukotasun gutxi ditugu, eta Nafarroan biak asko erabili ziren. Bi egituren arteko erlazio hori testuz testu aztertu behar da, hala ere: datuak eremuka begira-tzea orokorbegira-tzeak formulatzeko lagungarria izan daiteke, baina ondorio okerrak ateratzeko arriskua ere badakar.

2.17. taula. Hiru erlatibo-moten maiztasuna: IOkoak, IAkoak eta aposatuak (ehunekotan), eremuen arabera banatuta.

Eremua Guztira IA IO AP err 152 32,2 61,2 6,6 naf 600 65,0 13,3 21,7 zub 785 74,6 16,7 8,7 lap 1137 75,4 10,9 13,7 biz 494 77,5 13,2 9,3 gip 600 91,2 2,2 6,7 arab 57 98,2 0,0 1,8

Testu bakoitzeko aposatuen maiztasuna 2.18. taulak erakusten du. Testuak IAko erlatiboaren proportzioaren arabera ordenatu dira: goian IAkoak ia baka-rrik dituzten testuak ditugu, eta behean IAko gutxien dutenak. Aposatuen % 10 baino gehiago dutenak letra beltzez markatu dira. Aposatu gehien (IA/IOko erla-tiboen maiztasunarekin konparatuta) testu hauetan aurkitzen ditugu, beraz: Li-zarraga (% 42), Haraneder (% 24), Kapanaga (% 20), Materra (% 20), Beriain (% 18), Intxauspe (% 17), Viva Jesus (% 15), Elizalde (% 15), Arzadun (% 13), Axular (% 13), Otxoa Arin (% 12) eta Leizarraga (% 12). Lizarraga kenduta, beraz,24% 10 eta % 20 artean geratzen da erlatibo aposatuaren maiztasuna testu horietan. Aurkako mu-turrean oso aposatu gutxi duten testuak ditugu (% 5 baino gutxiago): Lazarraga, Olaetxea, Ubillos eta Mikelestorena. Gainerako testuek % 5 eta % 10 artean dute: frai Bartolome, Gerriko, Tartas, Duhalde, Haranburu (ia % 10), Belaipeire, Olo-roeko katixima, Mogel, Maister, erronkarierazko dotrina eta Hualde Mayo.

Taulan goiko partean dauden egile asko Larramendiren ondokoak dira eta bere eraginpean idatzi zutenenak: Mikelestorena, Ubillos, Olaetxea, frai Bartolo-me eta Gerriko. Horiek kenduta, aposatuen erabilera zabaldua da. Salbuespenak Erronkaribarko testuak dira, eta, neurri txikiagoan, Zuberoakoak (Intxauspe, az-tertu den testu berriena, kenduta): IOkoek maiztasun handiagoa dute aposatuek baino. Horiaz gain, Lazarraga ere salbuespenen artean sartu behar da, ez dituela-ko asdituela-ko erabiltzen ez IOdituela-koak, ez aposatuak (hala ere, gero ikusidituela-ko dugun bezala, zein erlatiboen maiztasun oso handiarekin “konpentsatzen” du aposatuen falta).

24IOko erlatiboen erabileran ere Lizarraga berezia zela esan dut (2.2.1.6. atalean): garaiko beste testu batzuetan baino gehiago erabiltzen zituen IOko egitura. Hemen ez dut testu gehiagorekin konparatu, beharbada komenigarria litzateke berriro ere Nafarroako testuen azterketan lekuko-tasun gehiago kontuan hartzea, aposatuen erabilera hobeto ulertzeko eta Lizarragaren maizlekuko-tasun hori konparatu ahal izateko.

2.18. taula.Hiru erlatibo-moten maiztasuna: IOkoak, IAkoak eta aposatuak, tes-tuz testu (ehunekotan). Testuak IAko erlatiboaren proportzioaren arabera orde-natu dira. Aposatuen % 10 baino gehiago duten testuak letra beltzez markatu dira. Testua Guzt. IA IO AP Lazarraga 57 98,2 0,0 1,8 Mikelestorena 153 96,1 1,3 2,6 Ubillos 231 95,7 2,2 2,2 Olaetxea 78 94,9 3,8 1,3 Frai Bartolome 179 93,9 0,0 6,1 Gerriko 152 92,8 0,7 6,6 Tartas 126 91,3 3,2 5,6 Duhalde 250 86,8 5,2 8,0 Otxoa Arin 217 85,3 3,2 11,5 Axular 186 83,3 3,2 13,4 Haranburu 134 82,1 8,2 9,7 Elizalde 20 80,0 5,0 15,0 Belapeire 145 78,6 15,2 6,2 Intxauspe 164 74,4 9,1 16,5 Oloroeko kat. 146 74,0 17,1 8,9 Materra 208 73,1 6,7 20,2 VJ 20 70,0 15,0 15,0 Beriain 232 68,5 13,8 17,7 Mogel 99 66,7 24,2 9,1 Leizarraga 240 64,6 23,8 11,7 Maister 204 62,3 31,9 5,9 Haraneder 120 56,7 19,2 24,2 Kapanaga 94 53,2 26,6 20,2 Arzadun 24 45,8 41,7 12,5 DoktrErr 20 35,0 60,0 5,0 Lizarraga 195 34,9 23,1 42,1 Hualde Mayo 132 31,8 61,4 6,8

Dokumen terkait