• Tidak ada hasil yang ditemukan

IAko eta IOko erlatiboak: ondorioak

Glosses, examples and other notational conventions

2.2 Izen osteko eta izen aurreko erlatiboak

2.2.3 IAko eta IOko erlatiboak: ondorioak

Nire lehenengo helburua izan da testu zaharretan agertzen diren IOko erla-tiboak biltzea eta deskribatzea, azterketa hori ezinbestekoa baita perpaus erlati-boen historian aurreratzeko. Testuetako datuak aurkeztu ondoren, atal honetan emaitzak interpretatzen saiatuko naiz.

Ondorio inportanteenetako bat da IOko erlatiboa ez zela oso noizbehinka eta testu gutxitan agertzen zen bitxikeria, agerpen-kopuruagatik bakarrik arreta me-rezi duen egitura baizik. Ugari dira IOko egitura lekukotzen duten testuak, eta testu askotan erlatiboen proportzio handi bat izenaren ostean doa, % 20tik gora testu hauetan: Kapanaga, Arzadun, Mogel, Leizarraga, Haraneder, Maister, Liza-rraga eta Erronkaribarko testu guztiak.

Ikusi dugun bezala, testuen artean maiztasunean aldeak nabarmenak dira (eta batzuetan denboran eta espazioan nahiko hurbil dauden testuen artean). Dirudie-nez, beraz, zenbaki hutsak ez dira oso fidagarriak, eta IOko gehien duten testuak arreta handiz begiratu behar dira garai eta leku bateko hizkeraren ezaugarriak eta egitura horren erabilera bultza zezaketen bestelako faktore batzuk ahal den neurrian bereizteko.

Kontuan hartu behar den lehenengo faktorea testu-generoa dela uste dut. Leizarragaren kasuan, nahiz eta bere testu guztiak erlijiozkoak izan, erlatiboen erabilerari dagokionez, ez dira berdinak Bibliaren itzulpenak eta beste helburu batekin eta dirudienez estilo apur bat askeago batean idatzitako ABC liburua. An-tzeko zerbait gertatzen da mende batzuk geroagoko Intxausperen itzulpenetan: Biblian askoz gehiago erabili zuen IOko erlatiboa elkarrizketetan baino. Badiru-di, beraz, IOko erlatiboak estilo jasokoak-edo zirela, idazle horientzat bederen. Nolanahi ere, gauzak gehiago korapilatzeko, kontrako adibiderik ere bada: mai-la apamai-lagoko testu askoz ere gutxiago daukagu, baina horremai-lakoetan ere aurki daitezke IOko egituraren adibide batzuk: Donostiako gutunetan edo Jean de Pe-ruskiren gutunean. Horren harira, Zuberoa-Erronkari arteko gutunak ere aipatu behar dira. Horiek, hala ere, ez dira gutun pribatuak, ofizialak baizik, eta askotan erdaraz sortzen ziren administrazio-agirien kutsua dutela dirudi.

Generoarekin lotuta, testua itzulpena denean (eta euskarazko testu zaharren artean testu orijinalak ez dira larregi), gerta daiteke itzultzaileak jatorrizko tes-tuarekiko “fidelegia” izatea eta baliabide gramatikal markatuak ohi baino gehiago erabiltzea. Horrek ez du esan nahi euskarazko IOko erlatiboak inguruko hizkun-tzek dituzten egituren kalkoak direnik. Kasu horretan beste hizkuntzarekiko uki-penaren eragina zeharkakoa da: hizkuntzan existitzen den (baina ez nahitaez oso ohikoa den) egitura baten maiztasuna igotzea dakar. Bi testuekin —Leizarragaren San Mateo eta Kapanagaren dotrina— erkatu ditut orijinala eta euskarazko itzul-pena. Kapanagaren, esaterako, IAko erlatiboak IOkoak baino ugariagoak izan arren, kasu askotan, testua jatorrizkoarekin konparatzean, ikusten da euskaraz-ko testuak gaztelaniaren hitz-hurrenkera berbera duela. Eta ez da perpaus erla-tiboengatik bakarrik, genitiboak eta -ko atzizkia duten sintagmak ere izenaren ostean jartzen baititu Kapanagak.

Bestalde, euskarazko adjektiboen inbentario murriztua dela eta, erdarazko adjektiboak IOko erlatiboen bidez euskaratzen zituzten idazleek askotan. Argi ikusten da hori testua itzulpena denean (Leizarraga, Landucci eta Kapanaga, esa-terako), baina beste kasu batzuetan ere susma daiteke erdarazko adjektiboek ba-zutela zerikusia erlatiboaren eskuineko kokapenarekin. Adibidez, askotan ager-tzen den behar dena erlatiboaren azpian necesario edo antzeko adjektiboa egon daiteke. Erlijio-hiztegian ere nabaria da: todopoderoso edo celeste motakoak esate-ko IOesate-ko erlatiboak asesate-kotan erabiltzen ziren (Aita zeruetan dena edo Aita podere guztia duena) eta, dirudienez, esamolde (erdi-)ihartu bihurtu ziren erlatibo ho-riek azkenean. Testu batzuetan (Haranederrengan, esaterako) horrelakoak ken-duz gero maiztasuna jaisten da, eta, batzuetan, asko.

Datuei beste era batera begiratuta, kasu batzuetan behintzat, IOko erlatiboa maiz agertu zaigu erromantzeak eragin inportantea zuen lekuetan, hiri handieta-ko lekuhandieta-kotasunetan (Gasteizen Landucci, Bilbon Mihandieta-koleta, Donostiahandieta-ko gutunehandieta-ko adibide bakarra, baina interesgarria) eta euskara galtzen ari zen eremu batzuetan: XIX. eta XX. mendeko Erronkaribarren eta Aiaraldean. Ez da ezinezkoa eremu horietan egoera linguistikoak hiztunak erdararekiko antzekotasun gehiago duen egitura bat erabiltzera bultzatu izana.

Diakroniara pasaturik, testuen urritasunak batetik, eta aztergai den egitura-ren izaerak bestalde —erlatiboak maiztasun gutxikoak dira berez, ez baitute de-rrigor agertu behar—, zail bihurtzen dute datuen interpretazioa. IOko erlatiboa bizirik zegoen (eta leku batzuetan bizirik dago oraindik), inolako dudarik gabe, Euskal Herriaren ipar-ekialdean. IOko erlatiboen maiztasuna nahiko koherentea da testuz testu, eta egileen arteko aldeak ez dira oso handiak. Zuberoan eta Erron-karibarren IOkoen maiztasuna altua da; Lapurdin baxuagoa, baina IOkoa siste-matikoki agertzen da testu guztietan. Nafarroako testuekin arazo gehiago daude, baina lekukotasunak ez dira falta. Gutxien erabili ziren Gipuzkoan. Araban Lan-ducciren adibide batzuk eta Lazarragaren bakarra dauzkagu bakarrik. Bizkaian egile askok erabili bazuten ere (batez ere XVII. mendean), testu batzuetan ez dira lekukotzen eta egileen arteko aldeak handi samarrak dira.

Lehen begi-kolpean, daukagun testu zaharrenetatik hasita lekukotuta dau-de IOko erlatiboak: Etxeparerengan zaharrenak, Leizarragarengan asko eta XVI. mendeko beste hainbat testutan (Araban Landucci eta Lazarraga; Nafarroan ere adibide batzuk). Mendebaldeko datuak, hala ere, arazotsuak dira. Araban Lan-ducciren lekukotasuna oso berezia da, eta harrigarria da Lazarragaren eskuizkri-buan adibide bat bakarrik egotea. Bizkaian XVII. mendearen erdialdera arte ez dira agertzen. Nabarmentzekoa da batez ere RS-n ez agertzea: horko hizkerak ez badu islatzen XVI. mendeko hizkuntza-egoera, lehenagoko bat baizik (XV. men-dekoa edo), IOko egiturarik ez egotea are esanguratsuagoa da. Pentsa daiteke, jakina, XVII. mendearen erdira arte lekukotu ez izanaren arrazoia datuen urri-tasuna dela, baina beste azalpen bat ere ezin da baztertu: garai hartan ez zirela erabiltzen, alegia.

Testu berriagoetan aurkitzen dugun egoerak ere interesa du. XVI. eta XIX. mendeen bitartean ipar-ekialdean IOkoen maiztasuna zertxobait jaisten bada ere, IOkoak mantentzen dira, nahiz eta IAko erlatiboak nagusitu. Erronkaribarren kasuan, IOkoen erabilera mantentzen da. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, IOkoen lekukotasunak gutxituz doaz. XIX. mendearen hasieran oraindik aurki daitezke, baina ez aurreko mendean bezain erraz. Oro har, beraz, ipar-ekialdeko hizkeretan

XX. mendera arte erabiltzen ziren (eta gaur egungo hizkera batzuetan ere entzun daitezke, markatuak badira ere). Mendebaldean eta erdialdean, aldiz, XVII. eta XVIII. mendeetan lortu zuten posizioa galtzen dute IOkoek. Hizkuntza idatzitik desagertzea gramatikarien gutxiespenarekin lot daiteke agian (Larramendi lehe-nengoa izan zen, gero Añibarrok eta beste batzuek iritzi bera errepikatu zuten), baina ahozko hizkuntzatik desagertzea beste era batera azaldu beharko da. Azken puntu horrek, hala ere, ikerketa gehiago merezi du: Bizkaian egindako ikerketa dialektologiko batzuetan ahozko hizkeran IOko egituraren adibide batzuk jaso baitira (Zuloaga prestatzen).

IOko erlatiboaren erabilera oso zabalduta zegoen, beraz, dialekto guztietan aurkitzen baita. Hala ere, xehetasunetan sartuta, atal honetan bildu diren adibi-deak interpretatzea ez da beti erraza: kontraesan asko daude eta maiztasunean ikusi ditugun aldeak ulertzeko azalpen posible gehiegi daude (estiloa, erroman-tzeen eragina, jatorrizko testuaren eragina...). Orokortze batzuk ematen saiatu naiz, baina agian beste metodo batzuk beharko genituzke egitura horren erabile-ra hobeto ulertzeko. Alderdi soziolinguistikoak sakonago ikertu beharko lierabile-rateke, beharbada: hemen ideia batzuk baino ez ditut gehiegi sakondu gabe aipatu: adibi-dez, badirudi hiriko hizkeretan IOko egiturak maiztasun handiagoa zuela. Testu zaharretako sintaxian itzulpenaren prozesuak izan dezakeen eraginaren azterke-ta ere egiteko dugu euskal hizkuntzalaritzan (itzulpenaren teoria kontuan har-tuz); hemen (eta tesi honen beste atal batzuetan) saiakera bat baino ez dut egin. Azkenik, gehiegi aipatu ez dudan beste alderdi bat ere badago: testuen alderdi estilistikoak. Dudarik gabe, antzekoak diren bi egituren artean egilearen hau-tuan horiek izan dezakete eragina, eragin hori zehaztea oso zaila bada ere. Tesi honetan, hala ere, alde batera utzi ditut estiloaren arazoa, gramatikaren ikerketa literaturarena baino hurbilago dudalako.

Beraz atal honen lehen ondorio nagusia da IOko erlatiboa testu zaharretan asko ageri arren, bildutako datuekin ezin dugula berretsi Martínez-Aretak (2011: 361) esandakoa: “zenbat eta atzerago goazen testu tradizioan, orduan eta sarria-go agertzen zaizkigu honelako egiturak, NG genitiboa] zein NRel [izena-erlatiboa] motakoak”. Egia da XVI. mendean gehiago direla IOko erlatiboak XIX. mendean baino, baina XVI. eta XVIII. mendeak konparatuta, irudia askoz ere konplexuagoa da. Gainera, XVI. mendeko lekukotasun garrantzitsu batzuetan ez dugu egitura aurkitzen. Zaharragoa zein den auziari irtenbide proposatzeko, be-raz, beste metodo batzuk behar dira. Horiek hurrengo kapituluaren gaietako bat izango dira.

Bigarren ondorioa hau da: ezaugarri gramatikalei begira, IOko erlatiboa ez zen IAkoaren ispilu-irudi hutsa, hainbat ezaugarritan urruntzen baitziren bi er-latibo horiek. Gainera, emaitzak aski koherenteak dira: testuen kontu estilisti-koak, egile batzuen bitxikeriak eta, oro har, testuen fidagarritasuna gorabehera, ez dirudi IOko erlatiboa idazleek asmatutako baliabide artifiziala zenik, IAko er-latiboaren pareko egitura gramatikala baizik. Horren froga testuz testu errepi-katzen diren hainbat ezaugarri gramatikal direla uste dut, ez baita posible joera horiek kasualitatea izatea. Hauek dira, zehazki, ezaugarri gramatikalen azterke-taren emaitza garrantzitsuenak:

(i) Erlatibiza daitezkeen argumentuei dagokienez, IOko eta IAko erlati-boak ez dira guztiz berdinak: (a) absolutiboa eta ergatiboa ez beste ka-suak eta postposizioak IAko egituran arruntak dira, baina IOkoan gutxi agertzen dira (eta bakarrik eremu batzuetan: Bizkaian, Nafarroan eta Erronkaribarren), (b) IOkoaren bidez subjektu iragankorra erlatibiza-tzeko joera dago.

(ii) Erlatibo gehien murrizgarriak dira bi egituretan, baina badirudi IOkoak IAkoak baino maizago direla ez-murrizgarriak.

(iii) Ardatz bizidunak IOko erlatiboan aurkitzen ditugu gehiago IAkoetan baino.

(iv) IOko erlatibo hautsiak arruntak dira Bizkaian, Nafarroan eta Erronka-ribarren, baina ez gainerako eremuetan. IAko erlatiboak oso gutxitan dira hautsiak, baina, izatekotan, aipatu diren eremu berberetan.

(v) Luzerari dagokionez, ez dago alde handirik bi egituren artean: IAkoan 3,5 hitz agertzen dira batez beste, eta IOkoan 3,7. Hala ere, IOko egitura erlatibo oso motzekin (1-2 hitz) edo oso luzeekin (9tik gora) IAkoa baino zertxobait gehiago erabiltzen da.

Hurrengo atalak erlatibo aposatuak lantzen ditu, eta ikusiko dugu IOko erlati-boek eta aposatuek antza dutela ezaugarri batzuetan. Emaitza hori garrantzitsua izango da proposatzeko bien artean lotura diakronikoa dagoela.

Dokumen terkait