• Tidak ada hasil yang ditemukan

3. Kapitulua: EKT-A INDARREAN SARTU BAINO LEHEN ERAIKITAKO ETA EAE KOKATUTA

3.3. Eraikuntza tipologia

Eraikinen fatxadek aurreko atalean komentatutako eraikuntza garaietan zehar eboluzionatu dute.

EAE-aren kasuan, eraikinen inguratzaileek neurri handi batean, bere jatorria dute herri-arkitekturan, hau da, baserrietan, dorretxetan eta euskal herriko jauregietan (99). Baserrien itxitura batez ere argamasaz eta egurrezko emokadura zuen harri-harlangaitz-hormetakoak ziren, leku bakoitzeko materialen eta kanpoko giroaren arabera. Eraikuntza tipologia honen adibide bat Bilboko ensantsean (100) ikus daiteke eta alde zaharreko eraikinetan, harri-hormazkoak eta barneko egitura egurrezkoa duten harlanduzkoa fatxadak dira.

XIX. Mendearen amaieran frantziarren eraginez hormigoi armatua eraikinetan erabiltzen hasi ziren. Bilbon hormigoi armatuarekin eraiki zen lehen eraikin publikoa “La fábrica de Ceres” izan zen 1899 eta 1900 urteetan zehar (101). Eraikin hau oraindik zutik dago eta etxebizitzetako eraikin bihurtu da.

Hormigoi armatuaren erabilera fatxaden eraikitzean aldaketak ekarri zituen izan ere, honela inguratzaileak ez ditu forjatuak eta estalkia eutsi behar. Hau dela eta, fatxadak jada ez du egitura funtzioa bete behar eraikinetan beraz, orri bakarreko eta material pisutsuko fatxadak eraikitzetik barnean aire-ganbera duten orri bikoitzeko fatxadak eraikitzera pasatzen da. Orri bikoitzeko fatxadak transformazio garrantzitsu bat izan zen eta desarrollismo garaian (1960-1980) burutu zen, parte handi batean fatxada eraikinaren sostengu-funtziotik askatu zelako. Fatxada eratzen duten bi orriak banatzen dituen aire-ganberak fatxadaren erresistentzia termikoa hobetzen du, orri bakarreko fatxadekin alderatuta. Hasiera baten aire-ganbera eraiki

0,00 500,00 1.000,00 1.500,00 2.000,00 2.500,00 3.000,00 3.500,00

CAE Araba/ Álava Bizkaia Gipuzkoa EAE

zen barrualdean ur-iragazteak ekiditeko baino hasieran estankoa zenez, honek kondentsazioak sortzen zituen.

Hala ere, eraikinetan isolamendu termikoa ez da erabiltzen hirurogei urteen amaieratara arte, petrolioaren munduko krisiaren ondorioz Eraikingintzako Oinarrizko Araua, CT-79, indarrean sartu zenean. Hau dela eta, arau hau indarrean sartuz geroztik eraikinen aire-ganberan isolamendu termikoa sartzen hasi zen.

EAE-an existitzen diren eraikinen eraikuntza tipologia ezartzeko Eusko Jaurlaritzak 2014ko uztailan eratu zuen birgaitze energetikoko katalogoa (102) erabiliko da erreferentzi bezala. Izan ere, katalogo honetan dauden itxiturak EAE-an kokatutako eraikin errealetako erreprodukzioak dira.

Aipatutako katalogoan EAE-an dauden itxituren eraikuntza tipologiak fitxa tekniko desberdinetan adierazten dira. Tipologiak sailkatzeko orduan orri kopurua, aire-ganbera mota eta estaldura mota kontuan hartu da. Fitxa teknikoetan agertzen diren itxiduren ezaugarri teknikoak Eusko Jaurlaritzak daukan Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategian egindako saiakuntzan lortutako datuen bidez eratu dira.

Jarraian, eraikuntza tipologien azterketa bat egingo da.

3.3.1. Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxada existenteak. 1,5

oindun adreilu huts bikoitza.

Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxada, Bilboko Otxarkoaga auzoan kokatutako eraikin batean. Eraikina desarrollismo garaian eraiki zen (1960-1980).

Fatxada hau 1,5 oindun adreilu huts bikoitzeko orri bakar batez osatuta dago gainera, kanpoko estaldura zementuzko morteroz eginda dago eta barneko estaldura zarpiatuta eta luzituta dago.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

 Itxituraren lodiera: 14 cm

 Erresistentzia termikoa: 0,24 m2K/W

 Transmitantzia termikoa: 2,43 W/m2K

3.3. Irudia: Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxadaren eraikuntza-sekzioa (1,5 oindun

adreilu huts bikoitza). Eusko Jaurlaritzako birgaitze energetikoko

katalogoa

3.4. Irudia: Otxarkoaga auzoan kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

3.3.2. Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxada existenteak. 1,5

oindun adreilu zulatua.

Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxada, Bilboko Solokoetxe auzoan kokatutako eraikin batean. Eraikina 1936 urtea baino lehen eraiki zen.

Fatxada hau 1,5 oindun adreilu zulatuko orri bakar batez osatuta dago gainera, kanpoko estaldura zementuzko morteroz eginda dago eta barneko estaldura zarpiatuta eta luzituta dago.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

 Itxituraren lodiera: 43 cm

 Erresistentzia termikoa: 0,49 m2K/W

 Transmitantzia termikoa: 1,52 W/m2K

3.5. Irudia: Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxadaren

eraikuntza-sekzioa (1,5 oindun adreilu zulatua). Eusko Jaurlaritzako birgaitze

energetikoko katalogoa

3.6. Irudia: Solokoetxe auzoan kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

3.3.3. Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxada existenteak.

Hormigoi-blokea.

Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxada. Eraikina 1980-2006 garaikoa da, NBE_CT_79 araua indarrean sartu zeneko garaikoa.

Fatxada hau hormigoi-blokeko orri bakar batez osatuta dago. Zementuzko morteroko emokadura dauka kanpoan eta barneko estaldura zarpiatuta eta luzituta dago.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

Itxituraren lodiera: 18 cm

 Erresistentzia termikoa: 0,25 m2K/W

 Transmitantzia termikoa: 2,39 W/m2K

Gaitasun termikoa: 0,19 MJ/m2

3.7. Irudia: Bi aldeetan estaldutako orri bakarreko fatxadaren eraikuntza-sekzioa

(Hormigoi-blokea). Eusko Jaurlaritzako birgaitze energetikoko katalogoa

3.8. Irudia: Rekalde (Bilbo) auzoan kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

3.3.4. Kanpoko estaldura bistakoa, aire-ganbera estankoa eta barneko

estaldura duten bi orritako fatxada existenteak.

Kanpoko estaldura bistakoa, aire-ganbera estankoa eta barneko estaldura duten bi orritako fatxadak. Eraikina Bilboko J. Gayarre etorbidean kokatuta dago. Eraikina desarrollista garaian (1960-1980) eraiki zen.

Eraikinak 5 cm-ko aireztatu gabeko bitarteko ganbera duen bi orritako fatxada du. Barneko orria 9 cm-ko adreilu huts bikoitzeko trenkada bat da eta barnetik zarpiatuta eta luzituta dago. Kanpoko orria bistako adreilu zulatuzkoa da.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

Itxituraren lodiera: 31 cm Erresistentzia termikoa: 0,56 m2 K/W  Transmitantzia termikoa: 1,36 W/m2K  Gaitasun termikoa: 0,20 MJ/m2 K

3.9. Irudia: Kanpoko estaldura bistakoa, aire-ganbera estankoa eta barneko estaldura duten bi orritako fatxadaren eraikuntza-sekzioa. Eusko

Jaurlaritzako birgaitze energetikoko katalogoa

3.10. Irudia: J. Gayarren kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

3.3.5. Bi aldeetan estaldura eta aire-ganbera estankoa duten bi orritako

fatxada existenteak.

Bi aldeetan estaldura eta aire-ganbera estankoa duen bi orritako fatxada duen eraikina Bilboko Otxarkoaga auzoan kokatuta dago. Eraikina desarrollista garaian (1960-1980) eraiki zen

Eraikinak 5 cm-ko aireztatu gabeko bitarteko aire-ganbera duen bi orritako fatxada du. Barneko orria adreilu huts bakuneko trenkada bat da eta barnetik zementuzko edo karezko morteroz zapituta dago eta luzituta. Kanpoko orria adreilu huts bikoitzarekin estalduta dago eta fatxadak kanpotik zementuzko morterozko emokadura du.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

 Itxituraren lodiera: 23 cm

 Erresistentzia termikoa: 0,54 m2K/W

 Transmitantzia termikoa: 1,42 W/m2K

3.11. Irudia: Bi aldeetan estaldura eta aire-ganbera estankoa duten bi

orritako fatxadaren eraikuntza-sekzioa. Eusko Jaurlaritzako birgaitze energetikoko katalogoa

3.12. Irudia: Otxarkoaga auzoan kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

3.3.6. Bi aldeetan estaldura eta aire-ganbera estankoa duen bi orritako

fatxada existenteak.

Bi aldeetan estaldura eta aire-ganbera estankoa duen bi orritako fatxada duen eraikina Bilboko Belostikale kalean kokatuta dago. Eraikina desarrollista garaian (1960-1980) eraiki zen

Eraikina 5 cm-ko aireztatu gabeko bitarteko aire-ganbera duen bi orritako fatxada batez osatuta dago. Barneko orria adreilu huts bakuneko trenkada bat da eta barnetik zementuzko edo karezko morteroz zapituta dago eta luzituta. Kanpoko orria adreilu huts hirukoitzarekin estalduta dago eta fatxadak kanpotik zementuzko morterozko emokadura du.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

 Itxituraren lodiera: 26 cm

 Erresistentzia termikoa: 0,58 m2K/W

 Transmitantzia termikoa: 1,33 W/m2K

3.13. Irudia: Bi aldeetan estaldura eta aire-ganbera estankoa duen bi orritako fatxadaren

eraikuntza-sekzioa. Eusko Jaurlaritzako birgaitze energetikoko katalogoa

3.14. Irudia: Belostikale kalean kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

3.3.7. Bistako estaldura eta aireztatutako aire-ganbera duen bi orritako

fatxada existenteak.

Bistako estaldura eta aireztatutako aire-ganbera duen bi orritako fatxada. Eraikina desarrollista garaian (1960-1980) eraiki zen.

Eraikinak 5 cm-ko arinki aireztatutako bitarteko aire-ganbera duen bi orritako fatxada bat du. Barneko orria 7,5 cm-ko adreilu huts bikoitzeko trenkada bat da eta barnetik zapituta eta luzituta dago. Kanpoko orria bistako adreilu trinkozkoa da.

Fatxadaren ezaugarriak ondorengoak dira:

 Itxituraren lodiera: 24,5 cm

 Erresistentzia termikoa: 0,58 m2K/W

 Transmitantzia termikoa: 1,34 W/m2K

3.15. Irudia: Bistako estaldura eta aireztatutako aire-ganbera duen bi orritako fatxadaren eraikuntza-sekzioa. Eusko Jaurlaritzako birgaitze energetikoko

katalogoa

3.16. Irudia: Bilbon kokatuta eta eraikuntza tipologia horri dagokion eraikina

Dokumen terkait