• Tidak ada hasil yang ditemukan

5. Kapitulua: METODOLOGIAREN EZARPENA

5.4. Errekerimenduen eta haien irizpideen definizioa

Existitzen diren birgaitze konponbide desberdinen jasangarritasuna ebaluatzeko orduan, errekerimenduak dira ezaugarririk garrantzitsuenak. Konponbidearen jasangarritasuna errekerimendu ekonomikoaren, funtzionalarekin, sozialarekin eta ingurumen errekerimenduaren bidez neurtuko da. (Ikusi 5.7. Irudia).

5.7. Irudia: Konponbidearen jasangarritasuna neurtzeko errekerimenduak.

Errekerimendu bakoitza bat edo hainbat irizpideetan banatzen da. Irizpide bakoitza planteatu diren alternatiba desberdinak konparatzeko erabiltzen da. Halaber, irizpideak ebaluatzeko eta konparatu ahal izateko, irizpide bakoitza bat edo hainbat adierazleetan banatzen dira. Irizpideak ez dira neurgarriak diren parametroak baino hauek neurgarriak diren parametroak multzokatzen dituzte, hau da, adierazleak multzokatzen dituzte. Hortaz, adierazleak irizpide desberdinen parametro kuantifikagarriak dira eta horrela, alternatiba desberdinak konparatu daitezke jasangarritasunaren ikuspuntutik.

5.4.1. Errekerimendu ekonomikoa

Alternatiba guztietatik jasangarriena den alternatiba zein den erabakitzeko orduan, kostu ekonomikoa kontuan hartu beharko da. Izan ere, birgaitze energetikoan hasierako gastuak handiak dira eta gainera, eraikinaren bizitza-zikloan zehar dauden mantenu gastuak ere kontuan hartu behar dira. Kostu hauek jabeek ordaintze dituzte eta kontuan hartuta EAE-ko

Ekonomikoa

Funtzionala

Ingurumena

etxebizitzen %90a jabetzan daudela, errekerimendu ekonomikoak garrantzi handia izango du erabakia hartzerako orduan.

Halaber, kontuan hartu behar da hasierako kostuak errentagarri bihur daitezkeela, fatxadaren birgaitze energetikoaren ondorioz energia aurrezten delako.

Alternatiba desberdinak konparatuko dira haien artean kontuan hartuta eraikinaren bizitza-zikloko fase guztietan sortzen den kostua eta lortzen den errentagarritasuna aurrezten den energiaren ondorioz

Errekerimendu honen barruan hurrengo irizpideak zehaztu dira: kostuak eta inbertsioaren errentagarritasuna.

Kostuak: Birgaitze proiektua burutzeko beharrezkoak diren gastu-multzoa. Gastu

hauen barruan hasierako gastuak eta lehenengo 10 urteetako mantenuko urteroko gastuak kontuan hartu beharko dira.

Inbertsioaren errentagarritasuna: Egindako inbertsioa urte jakin batzuetan zehar

errentagarri egin daiteke, kontuan hartuta aukeratu den konponbidearekin aurrezten den energia. Hortaz, irizpide honek egindako inbertsioaren itzulera ebaluatzen du.

5.4.2. Ingurumen errekerimendua

Kontuan hartuko den beste errekerimendu bat ingurumen errekerimendua izango da. Errekerimendu honekin alternatiba desberdinak konparatuko dira haien artean kontuan hartuta sortu den ingurumen-inpaktua eraikinaren bizitza-ziklo osoan zehar. Era honetan, fatxaden birgaitzean bizitza-zikloko fase guztietan zehar sortzen den ingurumen-inpaktua gutxitu daiteke.

Fatxada bat birgaitzerako orduan materialak gehitzen dira hortaz, material berri horiek sortzen duten ingurumen-inpaktua kontuan hartu beharko da. Birziklagarriak diren materialak erabiltzea edo birziklatutako material bat jatorri bezala izatea ingurumen-inpaktua gutxitzea dakar.

Halaber, eraikin bat energetikoki birgaitzean energia aurrezten da eta hortaz, atmosferara isurtzen diren CO2 emisioak murrizten dira.

Errekerimendu honen barnean ondorengo irizpideak definitu dira:

Erabilitako materialak: Erabilitako materialek sortzen duten ingurumen-inpaktua

neurtzen da. Horretarako, isolatzaileen eta estaldurarako erabiliko diren materialen birziklagarritasuna kontuan hartuko da. Materialak birziklagarriak diren edo ez kontuan hartuko da eta baita ere, birziklatu den material bat erabili den edo ez haien fabrikazioan. Gainera, alternatibek ingurumenean sortzen duten inpaktua neurtzeko egikaritzean sortu diren hondakinak kontuan hartuko dira. Isolatzailearen erauzketan eta fabrikazioan zehar sortzen den ingurumen-inpaktua ere ebaluatuko da.

Emisioak: Eraikina birgaitu ondoren lortu den aurrezte energetikoaren ondorioz,

bizitza-ziklo osoan zehar isuri ez diren CO2 emisioak kontuan hartuz, ingurumenean sortzen den inpaktua ebaluatuko da.

5.4.3. Errekerimendu funtzionala

Errekerimendu honekin alternatiba desberdinek duten funtzionaltasuna kontuan hartuta konparatu nahi dira alternatibak. Horretarako, egikaritze prozesuan zehar alternatiben instalazioaren konplexutasuna kontuan hartuko da.

Material eta egitura berriak gehitzen zaizkionez birgaituko den eraikinari, birgaitze prozesu honek eraikinaren bizitza-ziklo osoan zehar eraikinak duen egonkortasunean eta/edo suaren aurkako duen segurtasunean aldaketak ekar ditzake.

Errekerimendu honen barruan ondorengo irizpideak definitu dira:

Eraikuntzako konponbideak: Alternatiben funtzionaltasuna planteatutako birgaitzearen bideragarritasuna kontuan hartuz kuantifikatzen da. Horretarako, alternatiba bakoitzaren konplexutasuna bere gauzatze ikuspuntutik ebaluatzen da.

Segurtasuna: segurtasunaren ikuspuntutik neurtzen da funtzionaltasuna, kontuan

hartuta gehitutako material berriek duten eragina eraikinak daukan suaren aurkako erreakzioan. Gainera, esku-hartzea burutzeko, jatorrizko fatxadako euskarriaren egoera egokia ez izatea gerta daiteke edo birgaitze obrak egiteko aurretik euskarria egokitu behar izatea gerta daiteke. Hortaz, eraikinaren segurtasuna kontuan hartzeko eraikinean esku-hartu baino lehen jatorrizko fatxadako euskarriaren egokitzea aintzat hartuko da.

Kondentsazioak: alternatiba desberdinen funtzionaltasuna zehazteko kondentsazioak

agertzeko arriskua kontuan hartuko da alternatibak ebaluatzeko orduan.

5.4.4. Errekerimendu soziala

Jasangarritasunaren errekerimendu soziala, birgaituko den eraikina kokatzen den ingurunearekin eta eraikinean bizi direnekin erlazionatuta dago. Hortaz, alternatiba desberdinak konparatu nahi dira kontuan hartuta alternatibak sortzen duen inpaktua eraikina kokatzen den ingurunean eta eraikinean bizi diren pertsonetan.

Ez da ahaztu behar eraikina, kasu ia gehienetan, egikaritze prozesu osoan zehar eta bere bizitza-ziklo osoan zehar beteta egongo dela. Beraz, egikaritze prozesuan zehar eraikinaren ingurunean dauden pertsonei eta maizterrei sortutako eragozpenak murriztu behar dira. Gainera, birgaitze prozesuak etxebizitzetako maizterrei eragozpenak sor ditzake esaterako, egikaritze prozesu batzuk bukatu ondoren etxebizitzaren barruan sortzen diren espazio galerak. Hortaz, honek ekartzen dituen inpaktu soziala murrizteko, alternatiba desberdinek etxebizitza barruan sortzen duten espazio galera murriztu beharko da.

Halaber, alternatiba desberdinek sortzen duten inpaktu estetikoa minimoa izan behar da, eraikinaren bizitza-ziklo osoan zehar eraikinaren ikuste-itxuran aldaketa desiraezinak ez sortzeko maizterrei. Ahaztu gabe, babestuta dauden eraikinetan ezin dela haien kanpoko itxura aldatu.

Errekerimendu honen barruan ondorengo irizpideak daude:

Sortutako eragozpenak: Alternatiba desberdinek sortzen duten inpaktu soziala

neurtzeko maizterrei eta eraikinaren inguruneari sortutako eragozpenak kontuan hartuko dira. Horretarako, kontuan hartuko da egikaritze prozesuaren iraupena,

etxebizitza uzteko beharra edo ez birgaitzearen egikaritze prozesuan zehar eta aldamioen beharra dela eta inguruneari eta oinezkoei sortutako eragozpenak.

Jabeentzako desegokitasunak: birgaitzearen egikaritze prozesuan zehar

etxebizitzetako jabeei sortutako desegokitasunak neurtzen dira.

Konfort eta osasuna: Alternatiba desberdinek birgaitzearen bizitza-ziklo osoan zehar

konfortean eta osasunean sortutako hobekuntzek maizterrengan sortzen duten onurak neurtzen da.

Ondare arkitektonikoa: babestuta dauden eraikinetan ezin da fatxada aldatu beraz,

esku-hartzea eraikinaren kanpotik egiten ez duten alternatibak aukeratu beharko dira.

Estetikoa: kanpotik egindako birgaitze baten begi-inpaktua kuantifikatzeko eta

murrizteko, eraikinaren ingurunean birgaitzeak daukan egokitzeko gradua kontuan hartzen da. Halaber, birgaitzearen ondorioz jatorrizko fatxadan sortutako hobekuntza estetikoa era kontuan hartuko da.

Dokumen terkait