• Tidak ada hasil yang ditemukan

Eraldaketa ekonomikoa: Ekonomia industrialaren egonkortzea

LANGILE KLASEAREN ERAKETA BERE TESTUINGURUAN KOKATZEN

1.2 ERALDAKETA SOZIEKONOMIKO HANDIEN ALDIA

1.2.1 Eraldaketa ekonomikoa: Ekonomia industrialaren egonkortzea

Aurreko atalaren amaieran ikusi dugun 50. hamarkadaren hasierako egoera ekonomiko eta sozial zailak, premiazkoa egin zuen berehalako hazkunde ekonomikoa erdiestea. Honen oinarrien ipintze lanek ordea, hamarkada osoa hartu zuten, garapen ekonomikoa 60. hamarkadara arte orokortuko ez zelarik. Baina ordutik aurrera, espainiar ekonomia oso azkar eta asko hazi egin zen. Halako hazkunde ekonomikoa azaltzen duten faktoreen artean, aldaketa, elementu komun bezala nabarmentzen da. Alde batetik, mendebaldeko ekonomia garatuek bizi zuten hazkunde ekonomiko globalaren uholdea hartzearren espainiar ekonomia nazioartera zabaltzea ezinbestekoa zen heinean, erregimenaren politika ekonomikoaren norabidearen behin-betiko aldaketa gauzatzea beharrezkoa zen. Ez zen erraza izango, horrek, estatu berriaren printzipio bezala aldarrikatu zen autarkia alboratzea eskatzen baitzuen. Bestetik, zaharkitutako egitura ekonomikoa bera ere aldatu beharra zegoen, hau da, nekazal oinarriko egitura tradizionala, industrian eta zerbitzuen hedapenean oinarritutako egitura ekonomiko moderno batekin ordezkatu eta espainiarra azkenik, ekonomia industriala eta kapitalizatua bihurtu.

Politika ekonomikoaren norabide aldaketa

Estatu frankistaren ezartze prozesuan autarkia ez zen bakarrik herrialdearen ekonomia antolatzeko eta kudeatzeko modelo bat izan. Autarkia berez, frankismoaren proiektua elikatzen zuten oinarrietariko bat izan zen eta honengatik, nolabaiteko adiera ideologikoa azaltzen zuen. Hori dela eta, autarkiaren emaitza ekonomikoak onak izan ez ziren arren, bereziki zaila izan zen politika ekonomikoaren norabide aldaketa sustatzea; gaia 50. hamarkadaren hasierara arte, hots, krisi ekonomikoak erregimenaren biziraupen politikoa bera arriskuan jarri zuen arte, mahaigaineratu izan ez zelarik.

83 “Iraultza soziala” deitu zion Eric Hobsbawmek bigarren mundu gerraren ostean abiatu zen gizartearen eraldaketa garaiari. Eric Hobsbawm, Historia del siglo XX, Crítica, Bartzelona 2011. Hobsbawmek eraldaketa prozesu hau iraultza sozial globaltzat ulertzen du.

Ekonomiaren kudeaketari dagokionean, autarkia egiazko porrota izan zen. Hasteko, mende hasieran abiatutako modernizazio ekonomiko, sozial eta profesionalarekiko mozketa eraginez, berekin espainiar ekonomiaren nolabaiteko atzerapena ekarri zuen. Honekin batera, estatu interbentzionismo gogor baten bitartez, espainiar kapitalismoaren egitura zurruna eta joera protekzionista indartu zituen, espainiarra nazioarteko ekonomiaren zirkuitutik at utzi zuen eta guzti honen ondorioz, jarduera ekonomikoaren geldialdi kronikoa eragin zuen. Eta azkenik, krisi ekonomiko larria sortu zuen: nekazaritza gainbeheran zegoen, industria jardueraren ahulezia agerikoa zen eta merkatu beltza, merkatu ofizialaren gainetik hazi egiten zen 84; errentak ez zuen gerra aurreko maila berreskuratzen, nekazal eta industria produkzioaren gelditasuna erabatekoa zen, oinarrizko hornikuntzen eskasia larria zen eta bizitzaren mailaren atzerapena etengabekoa zen.

Guzti honengatik, autarkiarenak, oso urte latzak izan ziren, bai ekonomiarentzat eta baita ere populazioarentzat, bereziki landa munduko eta hiriko sektore herrikoientzat. 50. hamarkadaren hasieran oraindik, adierazle ekonomikoek negatiboak izaten jarraitzen zuten eta miseria eta gosea nabariak ziren. Ekonomiari dagokionean, inbertsio eta produkzioaren ahuleziak, inflazioaren jarraipen gorakorrak eta estatuaren aurrekontu hala nola ordainketa balantzaren defizitak jarduera ekonomiko guztia itotzeko arriskuan jartzen zuten bitartean, politika ekonomiko autarkikoak ez zuen ekonomiaren joera ezkor hau zuzentzeko baliabiderik aurreikusten. Populazioaren ongizateari dagokionean, Espainia, Europako herrietan pobreenetariko eta azpigaratuenetariko bat zen, haren ongizate eta kontsumo publikoaren maila, Hego Amerikako herri hainbatenaren azpitik ere zegoelarik85. Krisi sozioekonomiko honek sortzen zuen ezinegonaren adierazle bezala, 1951ko grebek, politika ekonomikoaren aldaketa ezinbestekoa zela ikusarazi zuten.

1951n bertan izendatutako gobernu berriak, politika ekonomikoaren norabidea aldatzeko ardura beregain hartu zuen. Ordutik aurrera eta hamarkada osoan zehar politika ekonomikoari egin zitzaizkion aldaketek, frankismoaren pean ekonomiak bizi izan zuen bilakaeraren bi muturrak uztartzen dituzte: 40. hamarkadako krisi ekonomikoa eta 60. hamarkadako hazkunde ikusgarria. 50. hamarkadako lehen aldaketa hauek, bien erdian kokatzen dira, derrigorrezko inflexio puntu bat izango balira bezala. Espainiar ekonomia autarkia alboratzeko bidean jarri zuten 1951ko lehenbiziko neurrietatik hasita eta 1959ko Egonkortze Planak abiatutako liberalizazio erabakigarrira iritsi arte, mailaz-maila, eraldaketa eta hazkundea ahalbidetuko zuten baldintzak urte hauetan ipiniak izango dira. Orduan hasiko ziren eredu autarkikoa ordezkatzeko eta estatu interbentzionismoaren kontrolak lasaitzeko saiakerak; orduan hartu ziren, nazioarteko ekonomiarekiko elkartrukeak sustatzearren, ekonomia liberalizatzeko lehen neurriak; eta orduan aldatu zen eredu ekonomikoari buruzko erretorika, industrian oinarritutako hazkunde ekonomiko azkarraren modeloa onetsiz.

Politika ekonomiko frankistaren norabide aldaketa hau ordea, ez zen tentsiorik edo gorabeherarik gabeko prozesua izan. Ekonomiaren liberalizazioak, ezinbestean, tirabirak sortu behar zituen erregimenaren baitan, autarkia proiektu bezala alboratzeak, 84 Ikusi datu adierazgarri batzuk Enrique Moradiellosen sintesi lanean, La España de Franco

(1939-1975), Síntesis, Madril, 2000, 82 orr.

85 Ibid., 114 orr. Politika ekonomiko autarkikoak izan zituen ondorioez gehiago, José Luis García Delgado, “Estancamiento industrial e intervencionismo económico durante el primer franquismo”, Josep Fontana (ed.), España bajo el franquismo, Editorial Crítica, Barcelona, 1986, 170-191 orr. eta Carlos Barciela López (koord.), La autarquía y el mercado negro: el

fracaso económico del primer franquismo 1939-1959, Crítica, Bartzelona, 2003 eta Carlos

Barciela, “Autarquía y mercado negro”, Ángel Viñas Martín (ed.), En el combate por la historia.

politika ekonomikoan aldaketak egitea baino zeozer gehiago suposatzen baitzuen: gerra zibilaren ostean ezarritako estatu modelo frankista berari ere aldaketak egitea86. Erregimenaren indarren baitan, hartara, politika ekonomikoaren inguruan, autarkiaren aldekoen eta liberalizazio ekonomikoaren aldekoen arteko eztabaida sutsua piztu zen. Norgehiagoka honetan, politika ekonomikoaren aldaketa defendatzen zutenek, argudio erabakigarria bat izan zuten euren alde, Europako ekonomia kapitalisten hazkunde orokortua. Nazioarteko testuinguruak gainera argudio hura indartzen zuen, gerra hotzaren markoan AEBengana gerturatzeak eta gutxika nazioartean onartua izateak, hazkundea bultzatzeko laguntza ekonomiko garrantzitsua ekartzen ahal zuten hitzarmenak sinatzeko aukera ematen baitzuten87. Eta aukera ezin zen pasatzen utzi. Mundu gerraren ostean Europan abiatutako berreraikuntza programei eta liberalizazio ekonomikoari esker, bertako herrialdeek, inoiz ezagutu izandako zabalkunde ekonomikoa bizi zuten: hazkunde ekonomikoa jarraitua zen eta hari esker, gerra arteko aldian kapitalismoak bizi izan zituen arazoa larrienak erabatean desagertzeko bidean zeuden88. Espainiar ekonomiaren hazkundea, nazioarteko goranzko joera honi probetxu ateraz bultzatzen ahal zen, baina horretarako, liberalizazio ekonomikoari ekitea nahitaezkoa zen.

Espainiar ekonomiaren liberalizazioa ordea, ez zen erraza izan eta hura martxan jartzeko lehenbiziko erabaki garrantzitsuak 1951n hartu baziren ere, hamarkadaren amaieran gobernu berri batek beharrezkoak ziren behin betiko neurriak hartu zituen arte, ez zen egiazki gauzatzen hasiko. Prozesua graduala eta geldoa izan zen. 1951n hartu ziren lehenbiziko neurriak adibidez, oraindik partzialak eta urriak izan ziren, ondorioz mekanismo interbentzionista askok funtzionatzen jarraitu zuelarik. Hala ere, politika ekonomikoaren nolabaiteko lehenbiziko norabide aldaketa honek emaitza positiboak lortu zituen eta hazkunde nabarmena jazo zen, bai jarduera eta produkzio ekonomikoari dagokionean (nekazaritzan, baina batez ere industrian) eta baita populazioaren ongizate mailari dagokionean ere (per capita errenta handitu egin zen). 1957rako ordea, joera gorakor honek agorpen zantzuak agertu zituen. Azken finean, hazkunde jarraitu bat sostengatzeko, eredu autarkikoaren arrasto interbentzionistak oztopo ziren eta horretaz gain, ekonomiaren itotze berri bat eragiten ahal zuten. Hala gertatu zen eta 1957an, egoera ekonomikoa berriz ere larriagotu egin zen: inflazioak, balantza komertzialaren defizitak, dibisen eskasiak eta erreserben agorpenak, krisi berri bat adierazi eta hazkunde ekonomikoaren dinamika ezerezean geratzen ahal zelako arriskua erreala zela iragarri zuten. Politika ekonomikoaren norabidea 86 Hala izan zen eta aipatu 1951ko gobernu aldaketak, proiektu falangistaren porrota erakutsi zuen, Francok, erreparu askorekin, proiektu teknokratikoaren eta desarrollistaren alde egin behar izan zuelarik.

87 50. hamarkadan zehar erregimenak onespena lortu zuen nazioartean. 1951n AEBekiko harremanak berrezarri ziren (gerra hotzaren kontestuak lagunduta hein handi batean) eta 1953an Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen. Urte horretan bertan, hitzarmen garrantzitsuak sinatu ziren AEBkin, zeintzuen arabera hauek espainiar lurraldean base militar garrantzitsuak ezarriko zituzten eta Espainiak laguntza ekonomikoa (maileguak ematea barne) jasoko zuen. Hala ere, Espainiak AEBengandik jasoko zuen laguntza hau ez zen inoiz Marshall planaren herrialdeek jaso zutenaren hainakoa izan.

88 “Langabezia ugaria? Hari buruz hitz egiten ahal da mendebaldeko herrietan, 60. hamarkadan, Europak % 1,5eko eta Japoniak %1,3ko bataz besteko langabezia mailak agertzen zituztenean? (…) Pobrezia? Noski, gizadiaren gehiengoak pobrea izaten jarraitzen zuen, baina langile erdigune industrial zaharretan, zer zentzu zuten orain Internazionalaren

zutik lurrean kondenatu [zaren langile tristea] hitzek euren kotxe propioa zuten eta oporrak

Espainiako hondartzetan igarotzen zituzten langileen artean? Gauzak okertzen bazitzaizkien, ez al zien geroz eskuzabalagoa zen ongizate estatuak gaixotasun, zorigaitz edota zahartzaroaren aurrean lehen pentsaezina zen babesa emango? Langileen diru sarrerak urtero kasik automatikoki hazi egiten ziren (…) [eta] produkzio sistemak eskaintzen zuen ondasun eta zerbitzu sorta eskuragarria zitzaien heinean, lehen luxuzkoak ziren produktuak orain eguneroko kontsumokoak bilakatzen ziren (…)” Eric Hobsbawm, Historia del siglo… Op. Cit. 270 orr.

zuzentzea ezinbestekoa zen beste behin ere eta orain bai, inolako mugarik gabe, ekonomiaren erabateko liberalizazioari ekin behar zitazion.

1957an agerikoa zen krisi egoera horren aurrean, Francok, gobernu berri bat izendatu zuen. Gobernu hartan “teknokrata” deitutako ministroek presentzia handia izan zuten, 1951tik Gobernu Lehendakaritzaren Idazkariorde ministroa zen Luis Carrero Blanco almirantearekin batera, Alberto Ullastres (Komertzio Ministroa), Mariano Navarro (Hazienda Ministroa) edota Laureano López Rodó (Presidentziaren Idazkari Teknikoa), Opus Deiaren ingurukoak guztiak, erregimenaren figura indartsu izatera igaro zirelarik. Hauekin, aldi berri bat hasi zen frankismoaren bilakaeran, Espainia moderno eta garatuarena. Teknokratek, hazkunde azkar eta jarraitu bat sustatu ahal izateko aurrena egoera egonkortzea zela, hau da, autarkiaren aztarna oro garbitu behar zela, erabateko liberalizazio ekonomikoa burutu behar zela eta egitura ekonomiko zurrun eta zaharkituak modernizatu behar zirela argi izan zuten. Horretarako, 1959an Egonkortze Plana abian jarri zuten. Honek emaitza ekonomiko positiboak izan zituen eta porrot finantzarioa saihestea, dibisen erreserba berreskuratzea eta inbertsioaren bolumena igotzea lortu zen. Orduan, aurrekaririk gabeko garapen, hazkunde eta eraldaketa aldia hasi zen espainiar ekonomiarentzat.

Hazkundea eta eraldaketa

60. hamarkadaren bitartean espainiar estatuan biziko zen aro ekonomikoak bi elementu hauek izan zituen ardatz. Lehenbizikoa, hazkundea, benetan ikusgarria izan zen, bai jarduera ekonomikoaren bolumenari dagokionean eta baita populazioaren errenta mailari dagokionean ere. Bigarrenak, eraldaketak, egitura ekonomikoan eraginez, espainiar ekonomiaren modernizazioa eta kapitalizazioa ekarri zituen berekin.

Hazkundeari dagokionean, hura azalduko luketen faktoreen artean, lehen aipatutako nazioarteko ekonomien hazkunde orokortuaren dinamika hartzeko aukera izan zen funtsezkoenetariko bat. Zentzu honetan, Espainiar hazkunde ekonomikoaren gakoa, hein handi batean barne potentziala kanpo pizgarrien bitartez bizkortzean egon zela esan daiteke. Pizgarri hauek, emigrazioa, turismoa eta kanpo inbertsioa izan ziren bereziki. Suitza eta Alemania bezalako herrialde europarretarako emigrazioarekin, espainiar lan merkatuaren gaineko presioa erlaxatzeaz beste, dibisa kopuru garrantzitsua sartu zen espainiar estatura emigranteek bidalita. Mendebaldeko turista europarren aurrezkiei esker, diru sarrera iturri oso emankorra lortu zen. Europar hazkunde ekonomikoak ahalbidetutako kapital metaketak gainera, merkatu espainiarrean inbertsioak egiteko aktibo berriak sortu zituen eta hauek berekin, atzerriko kapitalaz beste, industriarako teknologia eta lanaren antolaketarako modu berriak ekarri zituzten. Hiru elementu hauek, espainiar ekonomiak agertzen zuen hutsune kezkagarriena betetzen lagundu zuten: likideziaren falta.

Haren jarduera oztopatzen zuten trabak (kapital urritasuna, likideziaren falta, teknologia eta ekipamendu zaharkitua) gaindituta, industria, hazkunde ekonomikoaren fundamentu nagusiena izan zen. Sektore industriala lehenesten zuen garapen eredu bat ezarri zen, egitura ekonomikoaren pisua honen gain utzi eta hazkunderako ahalegin handienak harengana bideratu zirelarik. Sektorearen barne modernizazio eta eraldaketa sakon bat sustatu zen ere: alor industrial berriak garatu ziren eta jarduera industriala bera berritu egin zen, bai industriak lehengai eta makineria edo teknologia berriekin hornituz eta baita produkziorako modu modernoak saiatuz ere.

Bereziki bi faktorek azaltzen dute 60. hamarkadako espainiar industriaren garapen azkarra, arlo industrial berrien hazkundea eta espainiar industrien produktibitatearen handitzea. Lehenengoari dagokionez, adar jakin batzuek hazkunde

prozesuan izan zuten protagonismo nabarmenak, alor berri eta dinamikoagoen mesedetan, industria egituraren eraldaketa argia gertatu zela agerian uzten du. Inbertsioen bolumenaren gehiengoa, berehalako errentagarritasuneko proiektu industrialetara zuzendu zen, alor industrial ezberdinen pisu ekonomikoaren birbanaketa eraginez: ehungintza edota elikagaiena bezalako industria alor tradizionalek adibidez, indarra galdu zuten industria astunaren aurrean. 60. hamarkadaren bitartean beraz, garraio materialetan, siderurgian, produktu metalikoetan, industria kimikoan eta meatzaritzan oinarritutako industria eredua nagusitu zen erabatean. Hala ere, eraikuntzaren adarrarena bezalako kasu bereziak egon ziren, honek ere hazkunde ikaragarria ezagutu baitzuen garai honetan. Ez da harritzekoa, turismoaren boomak eta hiritartze prozesuak 60. hamarkadaren bitartean goiena jo zutela kontutan hartzen badugu.

Industriaren hazkunde ikusgarria azaltzen duen aipatu bigarren faktoreari dagokionez, espainiar industrien produktibitatearen handitzea, egiazki aparta izan zen. Orduan espainiar fabriketan, hainbat berezitasunekin, orokortzen hasi zen produkzio modu fordista89, handitze hau azaltzen duen elementu nagusiena da, zalantzarik gabe. Langile kopuru handi bat fabriketan kontzentratzearekin eta lanesku guzti hori lanaren antolaketarako metodo zientifiko berrien pean lanean jartzearekin (makina, katea, denborak, kronometrajeak), prozesu produktiboa razionalizatzea lortu zen. Izan ere, Espainian ordaintzen ziren soldata baxuei90 razionalizazio prozesu hau gehitzerakoan, aldi berean produkzio kostuak murriztea eta produkzio tasak areagotzea lortu zen, jarduera industrialaren produktibitatea eta mozkin-marjina nabarmenki areagotuz.

Azaldu dugun “Espainiar mirariak” ordea, bestelako aurpegi bat izan zuen91 eta garapen eta hazkunde ekonomikoaz beste, desoreka handiak ekarri zituen berekin. Enpresariak, garai honetan aberastasuna eta boterea euren eskuetan kontzentratzea lortu zutenez, prozesu honen onuradun nagusiak izan ziren. Langilegoak ez zuen horrenbesteko onurarik jaso eta urte hauetan bere ongizate maila orokorrean hobetu zen arren, “mirariaren” alderik txarrena bizitzea tokatu zitzaion: lantokietako segurtasun eta higiene falta kezkagarria zen, produktibitatearen helburuek euren lanarengain etengabeko presioa eragiten zuten, kaleratzeen aurrean babes falta sumatzen zuten, oinarrizko beharrak asetzeko oraindik ahalegin eta sakrifizio handiak egin behar zituzten, zerbitzu sozialen gabezia pairatzen zuten eta hiri esparruetan bizi zuten pilaketa larria zen. Fenomeno guzti hauek garapen prozesuarekin batera etorritako langile esperientziak izan ziren eta aurrerago, 60. hamarkadatik aurrera piztu ziren gatazka sozialekin lotura izan zutela ikusiko dugu

Dokumen terkait