• Tidak ada hasil yang ditemukan

Jatorria. Nafar langileria bat

IRUÑERRIKO LANGILERIA BERRIA

2.1 LANGILE BERRIAK, EZAUGARRI BERRIAK

2.1.1 Jatorria. Nafar langileria bat

Aurreko atalean azaldutako iruñar populazioaren osaerari buruzko edota Nafarroatik-Nafarroarako, hau da, landatik-hiribururako barne emigrazio mugimenduei buruzko datuak,burututako elkarrizketen azterketatik ateratako ondorioekin osatzen dira gurea, nafar jatorriko langile klase bat izan zela esateko. Landutako ahozko iturriek, zalantzarik gabe, nagusiki nafarra zen langileria bat begietaratu digute. Klasearen jatorriaren inguruko azalpenarekin hasi baino lehen ordea, ahozko iturrien hautaketari eta honek ezaugarri honi buruzko emaitzetan izan duen eraginari buruzko pare bat ohar egitea ezinbestekoa da. Lehena, azterketa honen helburu nagusiena klasea sortu zen zirkuituaren baitan jardun zuten elementuak identifikatzea izateagatik, protagonistengana iristeko erabili izan dugun modua kontaktu sare bat osatzearena izan dela. Euren profilengatik edota gertutasunarengatik gakotzat jo izan diren hainbat protagonistekin zuzeneko kontaktua egin ondoren, iturri hauen bitartez, lehenbizikoen sareetan kokatzen ziren bestelako iturriekiko kontaktua lortu da, iturriek osatu duten kontaktu sarea, nolabait, azaleratu gura dugun zirkuitua berregin duelarik. Bigarrena, iturriek berek sortutako sare hori bera izan dela gure protagonistak nagusiki nafar bezala bereizi egin dituena. Oso gutxitan agertu zaizkigu, sare honen baitan, estatuko beste probintzietatik etorritako langileak. Honek ez du esan nahi estatuko beste probintziatatik etorritako langile horiek iruñar langileriaren parte izan ez zirenik edota orduko borroka eta ekimenetan esku hartu izan ez zutenik, baizik eta orokorrean, salbuespen nabarmenak kenduta, ez direla aztertuko dugun zirkuituren baitan jardungo duten protagonista nabarmenduenen artean egongo. Zentzu honetan esaten dugu protagonistak, zirkuituan baitan aurkituko ditugunak, nafarrak direla bereziki.

Nafar langileen artean, bi profil nagusi bereizten ahal ditugu: Iruñean bertan jaiotakoena eta landa mundutik etorritako emigranteena. Iruñarrena da profil errepikatuena, are gehiago jatorria Iruñerriko udalerri ezberdinetan, Atarrabian edo Huarten esaterako, jatorria duten langileak “iruñar” bezala sailkatu ditugunean197. Hauen ezaugarri nabarmenetako bat gaztetasuna da, iturrien gehiengoa, Iruñerrian jaiotako belaunaldi gazte eta berri bateko kidea baita. Hala ere, aurreko belaunaldiko langileen presentzia oso kontutan hartzekoa da ere, hauek izan baitziren aurrenak 197 Horrela egin dugu, hein handi batean, gure ikerketaren markoa Iruñerria osoa delako, baina baita ere, Iruñerria osoa, continuum bat bezala ulertzen dugulako, hau da, hirigunean ematen diren prozesuak, aldi berean eta modu berean, inguruneko udalerrietan emango zirelako.

Iruñeko lehenbiziko fabrika garrantzitsuetan eta langile esparruetan kokatzen. Iruñarren artean beraz, soslai bi desberdin nagusi topatzen ditugu: alde batetik, 50. hamarkadaren bigarren erdialdean eta 60. hamarkadaren hasieran zirkuituaren oinarriak jartzen hasi ziren langileek osatzen dutena (lehenengo belaunaldia); bestetik, 60. hamarkadaren erdialdetik aurrera zirkuitu hori gorpuztu zuten gazteria autoktonoak osatzen zuena (bigarren belaunaldia).

Ahozko iturri nafarrek iruñarren nagusitasuna azaltzen duten arren, hauen artean nafar landa mundutik etorritako emigranteak aurkitzen ditugu ere, nafar nekazal munduko herri desberdinetan sorterria duten langileen presentzia oso kontutan hartzekoa delarik. Aurreko kapituluan ikusi ditugun migrazio mugimenduei buruzko bi aspektu kontutan hartu behar ditugu emigrante nafarrek Iruñerriko langileriaren osaeran izan zuten pisuaz aritzerakoan. Lehenbizikoa, 50 eta 60. hamarkadetan Iruñeak jaso zuen emigrazioa, estatuko beste probintzietatik etorritakoa izugarri hazi egin zen arren, nagusiki nafarra izan zela: 1975ean oraindik Iruñeko biztanleriak barne hartzen zituen “kanpotarren” artean, nekazal munduko nafarrek gehiengoa izaten jarraitzen zuten198. Bigarrena, emigrazio horrek klase izaera izan zuela. Nafar emigranteak jatorrian sektore sozial umilekoak, nekazariak -jornalariak eta maizter txikiak noski, baina baita maizter ertainak eta lurjabe txikiak ere- eta artisauak ziren eta hirian, lantegi handietako soldatapeko lanesku arrunt bihurtzen ziren, sektore umilekoak izaten jarraituz.

Kontutan hartzekoa da ere 50 eta 60. hamarkadetako nafar emigrazio honek, aurreko landatik hiribururako mugimendu tradizionalekin alderatuta, ibilbideak berritu egin zituela. Ordura arte, Iruñera mugitzen zen nekazal munduko emigranteen gehiengoak jatorria, hiriaren eta haren inguru hurbilaren arteko harremanetik eratortzen ziren mugimendu naturalen ondorioz, hiri ingurunean eta arro aurre-piriniarretan bazuen, ordutik aurrera aldaketa esanguratsuak eman ziren zentzu honetan. Dolores López eta Carolina Montorok biltzen dituzten 1945-1975 bitarteko iruñar populazioari buruzko datu demografikoetan, urte hauetan nafar eskualde guztietatik etorritako emigranteen presentzia modu orekatuago batean banatzen zela eta sorterrien eta hiriburuaren arteko distantziak handitzen dituzten ibilbide berriak egin zirela ikusten ahal da. Honela, 1945eko eta 1975eko datuak alderatzen baditugu, bitarte horretan emigranteen sorterri bezala gehien hazi ziren bailarak Nafarroako Ertain Zonaldea (batez ere mendebaldekoa) eta Erribera izan zirela ikusten dugu199. 1975ean hiri inguruneko herrietan edo arro aurre-piriniarretan jaiotako biztanleen presentziak altua izaten jarraitzen du, baina hogeita hamar urte hauetan, nafar emigrazioaren gune igorle bezala bizi duen atzerakada oso agerikoa da; hein handi batean urte hauetan Iruñeaz beste gehien hazi zen zonaldea, hau bera izan zelako (bereziki hiri ingurunea: Burlata, Atarrabia, Huarte edota Antsoain bezalako Iruñerriko herriak). Mendialdeko datuak egonkor mantentzen dira. 1975ean iruñar populazioaren baitan mendialdean jatorria dutenen hazkunde nabari bat ez emateak, zonalde hauetan populazio lekualdaketak Iruñera baino, gehien bat Gipuzkoara edota Frantziara bideratu zirelarekin zerikusirik izaten ahal du.

198 “Kanpotarren” artean nafarrak %30,3a ziren eta beste probintzietatik etorritakoak, %21,8a. Dolores López eta Carolina Montoro, “Cambios en la…” Op. Cit., 2. Taula: “Población de Pamplona según su origen 1945 y 1975”, 278 orr. Bertan ere ikusten ahal denez, nahiz eta 1945eko datuekiko nafarren murrizpena, estatuko beste probintzietakoen mesedetan, agerikoa izan, datua oraindik adierazgarria da mugimendu hauen garrantzia erakusteko. Ildo berean, aurreko kapituluan ikusten genuen bestelako datu bat gogoratu behar dugu: 1970eko Foessa txostenak, Nafarroatik-Nafarroarako populazio mugimenduak, 1962-1969 bitarteko estatuko hamar mugimendu garrantzitsuenen artean kokatzen zuen.

199 Ikusi datuak, Dolores López eta Carolina Montoro, “Cambios en la…” Op. Cit., 7. Grafikoa: “Inmigrantes navarros según comarcas de origen 1945 y 1975”, 281 orr. eta 3. Taula: “Inmigrantes navarros según comarca de origen 1945 y 1975”, 283 orr.

Ahozko iturriek joera aldaketa hau baieztatu dute. Iruñetik kanpo jaiotako nafar langileen artean, Nafarroako Ertain Zonaldeko herri ezberdinetan jaiotakoak dira nagusi, Erriberan jaiotakoek presentzia inportantea dute, arro aurre-piriniarretatik datozenen pisua, aurrekoekin alderatuta, nabarmenki murritzagoa da (gure iturrietan ez dute apenas presentziarik) eta Mendialdekoak berez, gutxi dira. Jatorriaren arabera, iturrien esperientzietan, emigranteek burutu zituzten migrazio ibilbide desberdinak ere bereizten ahal dira nolabait. Adibidez, Ertain Zonaldetik eta Erriberatik egiten diren populazio lekualdaketa gehienek, faktore ekonomikoekin eta, bereziki, nekazaritza tradizionala uztearekin dute zerikusirik; eta arro aurre-piriniarretatik burutzen direnek, motibazio ekonomikoa badute ere, ez dute nekazaritza jarduera uztearekiko horren lotura zuzena (bertan jatorria duten gure iturriek, adibidez, nekazaritza ez eta ofizioa utzi zuten atzean). Mendialdeko lekualdaketei dagokienean, iturrietan azaldu den ibilbidea berezitua izan da eta joera baino, kasu partikular bat delakoan gaude. Izan ere, mugimendua ez da berez Iruñerakoa, Bartzelonarakoa baizik eta Iruñean egiten den behin-betiko asentatzea, jada esperientzia desberdinak (ikasketak, lana, militantzia) bizi direla burutzen da.

Halako migrazio ibilbideak azaleratzea, emigranteek lekualdatzearen esperientzia nola bizi zuten eta euren bizitzetan zer suposatzen zuten aztertzeko baliagarria izan daiteke. Horregatik, iturriak aztertuta, ibilbide eredu desberdinak osatu ditugu emigranteek, lekualdaketa, nola eta zergatik egin zuten kontutan hartuz. Arestian jada migrazio ibilbide nagusiena aipatu dugun arren -faktore ekonomikoek eraginda, nekazaritza tradizionala edota ofizioa utziz burutzen dena-, iturrien esperientzia ezberdinek, halako ibilbideak askoz ere konplexuagoak izan zirela eta ondorioz, aldaerak izan zituztela agerian utzi dute. Jarraian, iturriek azaleratu dituzten eredu edo aldaera nagusienak azalduko ditugu.

Lehenbiziko ereduan, lekualdaketa umetan edo gaztetan, familia osoarekin, burutzen da eta arrazoi ekonomikoak dira mugimendua bultzatzen duten faktore nagusiak (beharraz ihes egitea eta bizitza hobeago bat lortzeko jomuga izaten dira ematen diren arrazoi errepikatuenak). Halakoak familia osoaren mugimenduak izaten ziren arren, oso ohikoa zen familia buruak (aitak), lehenbiziko fase batean, Iruñean asentatzea egitea eta ondoren, bigarren fase batean, familia osoa mugitzea. Honela jasotzen da, iturrien esperientzietan, ibilbide honen funtsa:

Herriko mutikoa naiz ni eta gurasoak, 50 eta 60. hamarkadetan ohikoa izan zen fenomenoari jarraiki, Iruñera etorri ziren […] batez ere guregatik, seme-alabengatik, guk ikasteko aukera izateko… [aitak] ez zuenez… nekazaria zen, ez zuen ezer... eta Iruñera etorri ziren. [J.S.M. Eneriz]

[…] bizitzak okerrera egiten zuelako. Nire aita gaixo zegoen eta ezin zuen [lurretan] lanik egin, beraz, bertan [herrian] lortzerik zegoen eskasia jaten genuen… orduan hona etortzea erabaki genuen, bueno, haiek erabaki zuten ni umea nintzelako. [P.M.. Olite]

Nire aita, bizibiderik ez zuen, haurtzarotik lan egin behar izan zuen gizona zen eta berrogei urte zituela bost seme-alaba aurrera atera behar zituela ikusi zuenean, gehien maite zuena, bere bizitza, ingurua, bizipenak… atzean utzi eta emigratu behar izan zuen, baina tokian-tokiko emigrazio bat izan zen, Iruñerakoa. [M.S.S.. Eslava]

Kasu hauetan, esan bezala, lekualdaketak umetan edota gaztetan burutu ziren eta horrek, eredu honetan sailkatzen diren emigranteek berezko esperientzia bat bizi izatea eragin zuen: euren jardunbide profesionala eta gizarteratzea, erabatean, Iruñean bizi zuten, adinarengatik iruñarren bigarren belaunaldikotzat jotzen ahal ditugun heinean, aipatu “Iruñeko gazteriaren” profiletatik gertu kokatzen direlarik.

Bigarren ereduan migrazioa helduaroan burutzen da eta iturria bera da Iruñerako lekualdaketa erabakitzen duena. Berez mugimendu hauek aurreko eredukoen dinamika berbera jarraitzen dute eta faktore ekonomikoek eraginda, bizimodu hobeago baten bila, abiatzen diren familia emigrazioak dira; baina aurrekoekin alderatuta, hauetan protagonistaren ikuspuntua beste bat da. Izan ere, oraingoan iturria familia burua da eta berak sortutako familiarekin burutzen du lekualdatzea, emigrazioaren esperientzia berarentzat zeharo desberdina izango delarik. Esate baterako, familia buru hauek, euren jatorrizko herrietan aldez aurreko bizibide bat bazuten, nekazariak ziren, ofizio bat zuten edota enplegatu soilak ziren; horregatik haientzat, emigrazioak, euren seme-alabentzat ez bezala, euren lanbidearen bapateko aldaketa zuzena suposatu zuen. Eredu honetan sailkatzen ahal ditugun iturriak herrian euren ofizioa (maisu) eta enplegua (okindegiko laguntzaile) duten langileak dira eta momentu batean, arrazoi ekonomikoengatik, hauek bertan behera utzi eta hirira zein fabrikara alde egiten dute aukera berrien bila. Iturrien artean, zuzenean, nekazariak topatu ez ditugun arren, aurreko ereduko iturrien gurasoen kasuen bitartez, euren presentzia azaleratzeko aukera izan dugu.Emigrazioak berekin ekarri zuen bapateko lanbide aldaketari dagokionean, iturriek esperientzia berbera bizi izan zutela ikusten dugu: nekazariak, ofiziodunak edota enplegatuak izan, iturriak zuzenean edota euren gurasoak zeharka, eraikuntza arloan peoi edota fabrika handi batean kualifikatu gabeko lanesku izatera igaro ziren. Maisua, adibidez, sektore kimikoaren fabrika ertain batean hasi zen lanean; okindegiko laguntzailea, metalaren sektoreko fabrika handi batean. Bataren eta bestearen esperientziak jasotzen dira ondorengo testigantzetan:

Ni... lan injustizia handi bat pairatu ondoren etorri nintzen […] Iruñera lanpostu berri baten bila. Hona etorri eta segituan Torfinasan hasi nintzen lanean […] Oraindik emaztea ez zen iritsi eta osaba-izeba batzuen etxean bizi izan nintzen ostatu hartuta […] hilabete bat gutxi gora behera, emaztea etorri zen arte. [E. A.. Urroz]

Maisu bezala lan egin nuen hamar urtez […] bost herri desberdinetan, behin-behineko maisua nintzenez, alde batetik bestera ibiltzen nintzen […] Azkenean ezkondu nintzen eta Etxaurira joan nintzen bizitzera […] Etxaurin nengoelarik, hilean 525 pezeta jasotzen nituen... eta Penibérican lan egiten zuen lagun batekin hizketan, esan zidan: “¿No quieres venir a Penibérica?” eta nik esaten diot “Pues no, estoy muy agusto aqui...” […] Alaba bat nuen jada […] eta orduan soldata, seme-alaba kopuruaren araberako osagarri batekin ordaintzen zuten, “puntuak” ... eta alaba izateagatik bakarrik, soldataz beste, 1.500 pezeta ordaintzen zizkidaten “puntutan”... eta nik Etxaurin osotara 525 pezeta jasotzen nituen... eta sekula goserik pasa ez nuen arren […] hori esan zidanean, horren aurrean ez dago bokaziorik, beharrizanaren aurrean … eta Penibéricara joan nintzen. [J.M.V.. Garraldan jaioa eta Etxauritik

emigratuta]

Beste bi ibilbide eredu azaleratu dira nafar emigrante diren iturrietan, bereziki bigarren belaunaldiko etorkin gazteen artean. Bietatik lehenbizikoa oso ohikoa da: gaztaroan, oraindik familia buru izan gabe, egiten den mugimendua. Langilea herritik hirira bakarrik lekualdatzen da, gurasoak sorterrian utzita, Iruñean kokatzen ari diren industria berrietan lana topatzeko edota zuzenean senide, lagun edo ezagun baten bitartez, fabrika jakin batean lanean hasteko:

Ahizpa etxe batean ari zen zerbitzatzen jada[…] [eta] bere senargaiak, hemen senargaia egin zuelako, fabrikan langileak behar zituztela esan zidan eta ea… eta nik ez nuen nahi, noski, ni oso gustura bizi nintzen herrian, ongi sentitzen nintzen bertan, hau da, ni hiriburura… […] Baina aitak, zirikatzeagatik, esan zidan: “tú lo que pasa es que eres un cobarde ” […] orduan horrekin piztu egin nintzen eta “pues vale, pues ya iré”. Orduan horrela gertatu ziren gauzak, horrela ateratzen naiz ni herritik… nire borondatearen aurka, hein handi batean. [R.M.. Cabanillas]

Ni, Iruñera etorri nintzenean hogeita hiru edo hogeita lau urte izango nituen […] lau anai-arreba ginen, ni hirugarrena naiz, [baina] ni bakarrik etorri nintzen, ni bakarrik […] Bakarrik etorri nintzen eta nire emaztea izango zena ezagutu nuen eta orduan hemen geratu nintzen […] Etorri nintzenean […] berehala hasi nintzen fabrika batean lanean baina laster kontuak eskatu, alde egin eta hortik ibili nintzen bueltaka, Authin sartu nintzen arte. [JA.C. Gares]

Ibilbide hauetan, landatik hirirako lekualdaketaren bultzatzaile bezala, beharrizan ekonomikoaz aparteko osagarri berri bat agertzen zaigu: hiriburuak eskaintzen zuen bizimodu ezberdinak eta “hobeagoak” gazteengan sorrarazten zuen erakarpena. 60. hamarkadaren bitartean, nekazal munduak gazteriari etorkizunerako aukerarik eskaintzen ez ziolako sentipena zabaldu zen herrietako gazteen artean eta hauek, bizibide berrien bila, sorterria utzi eta Iruñera edota Europako herrialdetara lekualdatzen hasi ziren. Mugimendu bizi eta bizkorrak izan ziren, urte gutxiren buruan gazteak herrietatik desagerrarazi zituztenak200. Ibilbide hauekin, emigrantearen figura berri bat errotu zen hirian: lehenbiziko momentuetan ugazabandre etxeetan edota langileentzako egoitzetan ostatu hartzen zuen mutil gazte eta ezkongabearena201.

Emigrante gazteen bi ibilbideetatik bigarrena, aurrekoa bezain orokortua ez izan arren, oso eredu esanguratsua da. Hemen sailkatzen ditugun iturrien kasuan, etorkin gazteak, ikasketak euren sorterrietatik kanpo burutu ondoren, Iruñean finkatu ziren. Hau da, Iruñean egin diren ikasketak amaitutakoan, bertan geratzen dira bizibide bila, gehienetan hura hiriburuko fabrika berri eta handietan topatuko dutelarik. Aldagai interesgarri bat atzematen da ibilbide honetan, izan ere, Iruñean egiten diren finkatze hauek, militantzia politikoarekiko zuzeneko lotura agertu izan dute hainbatetan. Lekualdaketa burutu aurretik jada erakunde politikoren batean militatzen zuten iturrien kasua da, hirian finkatzea eta lantegi handietan lanean hastea, militantzia hori gauzatzeko modu bezala ulertzen direlarik. Era berean, oraindik talde politiko jakin batean sartuta egon gabe, hiriburura, hain zuzen, militantzia politikoa hasteko 200 Gazteen emigrazioak benetako alarma sortu zuen Nafarroan 60. hamarkadaren bitartean, bereziki lehenbiziko urteetan. Diario de Navarrak, hamarkadaren hasieran, nafar herriei buruzko erreportaje multzo batean, gazteriaren artean orokortutako fenomeno honen gaineko kezka larria azaltzen zuen benetan. Zenbait kasu adierazgarri aipatzen ahal ditugu. Adibidez, Petilla de Aragón, non Mary Carmen gaztearen egoera, nafar herrietako gazteriaren egoeratzat hartzen zen: “Triste, eder eta bakarrik. Mary Carmenek lagunarte beharra du. Berrogeita hamar familia eta berrehun eta berrogei bizilagun baino zertxobait gehiago. […] Hogei mutiko ezkongabe inguru eta hogei urteko neska bakarra hamalau urteko neskatoen eta berrogei urteko emakumeen artean. […] Gizonak lana galtzen hasi ziren. Batzuek alde egin zuten. Neskatoen exodoa duela hiru urte hasi zen gutxi gora behera. Haietariko bat Zaragozara joan zen neskame [bezala lan egitera] familia laguntzeko. Lagunei idatzi zien hori [hiria] amets bat bezala zela esanez. Bata bestearen atzetik […] Mary Carmenen lagunek Petilla utzi zuten […] Mary Carmenen bakardadea sinbolo bat baino askoz gehiago da […] Gaztarora iristear diren Petillako neskatoek euren familia hemen ez sortzeko ideiarekin bailaratik beherako bidea hartzen badute, Petilla ez da [inoiz] bere onera itzuliko”, “Diario de Navarra en Petilla de Aragón”, DN 1963-02-08, 3 orr. San Martin de Unxen kasuan, gazteria eta bizimodu berriak azaltzen dira emigrazio orokortuaren fenomenoa azaltzeko faktore nagusi bezala: “Bihozmina eragiten du gure nekazariek, hiriko argiek erakarrita, jaiotzen ikusi zituen lurra uzten dutela ikusteak. Emigrazioa konponbide zaileko arazoa da […] Azken hogei urteotan, populazioa %40 batean murriztu egin da. Gazteek Frantziara edo Suitzara, Espainiako erdigune industrialetara eta lanak bizitzeko haina ematen duen edozein tokitara alde egiten dute. Gazteria mugiarazten duena soldata, dirua da soilik? […] konponbide zailagoa duten bestelako erakarpenak daude [hirian]. Konplexuagoak dira. Hiriko bizitza, bere erosotasun eta aurrerapen guztiekin, herrietara sartu da. […] Zergatik uzten du ba nekazari gazte batek herria, non bizitzeko ehun eta berrogeita hamar edo berrehun pezetako solda irabazten du, Gipuzkoan, Bizkaian edota Iruñean, etxegintzako langile edo peoi bezala laurogei, ehun edota, askoz jota, berrehun pezeta irabazteko?", “Diario de Navarra en San Martin de Unx”, DN 11-10-1963, 6 orr.

201 Hau izan zen, adibidez, R.M. elkarrizketatuaren kasua. R.M.-i egindako elkarrizketa. Iruñea, 2013-05-07.

asmoarekin burutzen diren lekualdaketak ere hemen sailkatzen ahal ditugu. Hiru iturriren kasua da: herrian bertan erakunde politiko batekin harremanetan jarri eta, behin antolatuta, politikoki eta sindikalki aktiboa izateko gogoarekin hiriburura etortzen dena; Iruñeko seminarioan ikasketak burutu, atzerrian goi mailako ikasketak egiten hasi, ikasketa garai hauetan egindako harreman sarearen bitartez erakunde politiko batean militatzen hasi eta militantzia hori gauzatzearren, fabrikako langilearen eta militantzia sindikalaren esperientzian parte hartzeko hiriburuan finkatzen dena; eta azkenik, seminarioko ikasketak amaitu eta atzerrian hainbat bizi esperientzia aberasgarri ezagutu ondoren, mundu sindikal eta politikoan aritu asmoz, erakunderen batean parte hartzeko Iruñera etortzen dena. Hiru testigantza hauek aipatu hiru kasuak azaltzen dizkigute:

[…] herrian nago eta hemen bertan jaioak baina Iruñean bizi diren erakunde politiko bateko hainbat kiderekin harremanetan hasten naiz; honekin nire bizitza erabatean aldatzen da eta Iruñera nator zuzenean ezkerreko erakunde politiko hartan aritzeko. Orduan… hemendik aurrera, lanpostu eske ibiltzen naiz eta bereziki enpresa handietan sartzen saiatzen naiz […] eta Potasasen sartzeko elkarrizketa egiten didate. Eta Potasasen hasten naiz 74ko azaroaren 2an, hogeita zazpi urterekin.[V.D.. Viana]

Nik seminarioan hartu nuen hezibidea, bederatzi urtez izan nintzen bertan. Ondoren […] Lovainako unibertsitatera joan nintzen eta hiru urte eman nituen han. Hirugarren urtean […] ikasketak utzi eta hona etorri nintzen […] Iruñera; […] soldaduzka egin ondoren hasi nitzen lanean, 74ean, Iruñeko industria gerrikoko fabrikatxoren batean[…] ni hona nator eta lanean hasten naiz, hau da, ikasketak uzten ditut, ezkerreko erakunde politiko batean sartzen naizelako eta beno, orduan buruan genuen iraultzaren subjektua langile klasea zelako teoriaren arabera, guzti horretan nahasi behar ginen eta langile bilakatu beharra genuen eta orduan beno, hori izan zen motibazioa… eta lanean hasi nintzen lehenbiziko momentutik ideia hori da, ezta? Orduko mugimendu sindikalean parte hartzea. [M.B.. Villafranca]

[...] etorri nintzen ideia batekin, hemen militatu egin behar nuela talde ezkertiarretan gizarteari erabat... bueno, bertze printzipio batzutan oinarritzeko eta bertze gizarte bat antolatzeko […] [eta] orduan, militatu nahi bazenuen, lehenbiziko helburua edo lehenbiziko bidea zen lantegietara joan.[P.U.. Amaiur]

Iturri nafarren artean, beraz, iruñarrak eta nekazal munduko etorkinak ditugu. Iruñarren artean, langile klasearen esparruak zabaldu zituen belaunaldiko kideak eta gune horiek gorpuztu zituen “Iruñeko gazteriaren” belaunaldiko kideak bereizten ahal dira. Eta nekazal munduko etorkinen artean, txikitan familia osoarekin lekualdatu zirenak, hirira eurak bakarrik bizibide berri baten bila edota zuzenean erakunde politikoetan eta sindikaletan militatzera gaztetan etorri zirenak eta familia buru izanda, ofizioa galdu edo utzi ondoren, familia mantentzeko lanpostu eta soldata hobeagoen bila hiriko fabriketan lan egiteko emigratu zutenak ageri dira.

Nafarroan jaiotakoen gehiengoaren aurrean, estatuko beste probintzietatik etorritako langileen presentzia urria da iturrietan202. Subjektuen jatorriaz aritzeko ahozko iturrietan oinarritzeak beste probintzietako emigranteek hauen artean izan zuten presentzia mugatzera eramaten ahal gaituela egia bada ere, guk berregin nahi izango dugun zirkuituari begira, iturri horiekin egin dugun subjektuen jatorriari buruzko azterketaren emaitzak aski esanguratsuak direlakoan gaude. Izan ere, iturrien hautaketa subjektuen eskutik, kontaktu sare bat osatuz, egin dugunez, sare horren bitartez iturriak mugitu ziren zirkuitua berrosatzeko aukera izan dugu, beste probintziatatik etorritako langileak sare horretatik, hots, zirkuitu horretatik kanpo zeudela atzeman ahal izan dugularik. Zentzu honetan, argi utzi nahi dugu estatuko beste probintzietatik etorritako emigranteak ez direla zirkuitu horren baitan jardungo 202 Soilik lau dira profil honetakoak: bat Aragoikoa (Huesca) eta hiru Andaluziakoak (Granada eta Jaén)

duten subjektu nagusiak, baina horrek ez duela esan nahi iruñar langileriaren baitan presentzia izan ez zutenik. Are gehiago, aurreko kapituluan ikusi dugunez estatuko beste probintzietako emigranteen presentzia agerikoa izan zenez, hipotesi moduan, emigrante hauek euren berezko sare eta zirkuituak sortu zituztela eta berauetan jardun zutela planteatzen ahal da. Nafarroako alderdi komunistaren antolakuntzan Andaluziako emigranteen sareek izan zuten paperak, hala izan zitekeela iradokitzen du. Sare hauek ordea, ez ziren izan Iruñerriko langile klasea sortu zen zirkuituaren baitako gune nabarmenduak. Ezta Nafarroako alderdi komunista bera ere203.

60. hamarkadan zehar estatuko beste probintzietatik zetorren emigrazioaren hazkunde handieneko aldia bizi ondoren, 1975ean, iruñar populazioaren %19a probintziatik kanpo jaiotakoa zen. Ez da portzentaje baztergarria inolaz ere, baina

Dokumen terkait