• Tidak ada hasil yang ditemukan

Errakuntzak H1 hiztun nagusiaren hizketa espontaneoanespontaneoan

Euskal aditz jokatuan

3.4. Etorri-etenenak

3.5.1. Errakuntzak H1 hiztun nagusiaren hizketa espontaneoanespontaneoan

Erroreen gertaldiak ikertzeak H1ean zailtasun handia du, jabekuntzako aroa gaindituta, oso urriak dira. Zenbait ikerketek erakutsi dutenez, H1eko hizketa espontaneoak errore gutxi ditu, etenak ugariak izanaga-tik ere. Irratsaioetako analisia eginda, ikusi zuten bertara deitu zutenen hizketa bost segundoan behin eteten zutela, baina etenaldi guzti horien

% 3 baino ez zela izan berba-erroreak zuzentzeko (Blackmer eta

Mit-ton,1991). Oso urriak dira berba espontaneoko hutsak; denera, errore

sintaktikoak mila esaldiko bost izaten dira (Deese,1984; Heeschen,

1993); errore lexikoak, mila berbako bat edo gutxiago (Bock eta Levelt,

1994); eta fonologikoak, mila berbatik lau baino gutxiago (Deese,1984;

Garnham, Shillcock, Brown, Mill, eta Cutler,1981).

Esaldiaren ekoizpenaren eredu bat aurkeztekoDell-ek (1986)

hizkun-tza erroreen sailkapen bat egin zuen, beste helburu batzuetarako ere erabilgarria dena. Hark beste zenbait lanetako erroreak sailkatu zituen (Dell eta Reich,1980;Fromkin,1971;Garrett,1975;Shattuck-Hufnagel,

1979;Stemberger,1985) hiru ardatzetan banatutako sailkapen bat egite-ko; erroretzat hartzen diren gertaldi horiek xede ekoizpenetik egindako desbideratzeak dira. Batetik, azaldu zuen erroreak izan daitezkeela:

• Soinu erroreak • Morfema erroreak • Berba erroreak

Hau da, erroreak aurki ditzakegu soinuan, morfeman ala berba osoan. Erroreen bigarren azalpen-dimentsioa litzateke ea euren testuinguruak azal ditzakeen ala ez, kasu horietan antolaketa arazo batez aritzen gara, eta beste errore batzuen azalpena ezin da testuinguruan aurkitu.

Aurrez azaldutako hiru errore-gune horietan aurkitu daitezkeen errore motak zerrendatu zituen, konbinazio batzuk aurkitu ez bazituen ere:

• Ordezkatzea

Hiru eratara ager daitezke ordezkatze errakuntza joerak: aldake-tan (elementu bik batak bestearen tokia hartzea), aurrerapenean (elementuren bat aurrerapenez sartzea) eta iraupenean (aurreko elementu bat tokiz kanpo berriro sartzea).

• Nahasketa • Gehiketa

Ordezkatzearen antzerako portaera da berau ere, gero sartzekoa den elementua aurrerago ere sartzea (aurreratze gehiketa litzate-ke) edo iragandako elementua atzera sartzea (iraupen gehiketa litzateke).

• Aldaketa • Ezabaketa

Bazter utzi zituen Dellek azalpen afektibo edo psikologikoak behar lituzkeen huts egindako ekintzak; horiek hizketaren ekoizpenetik eta bere helburuetatik haraindi daude-eta.

3.5.2. Errorea H2n

Bigarren hizkuntzaren inguruko ikerkuntzak erroreen aurrean jarrera desberdinak izan ditu; ekidin beharreko portaera hartzetik ikaskuntza-ko ezaugarritzat hartzera igaro da.

Nagusien H1eko erroreez deskribatu dugun portaeretatik urrun daude H2ko erroreen bilduma asko eta asko. H2an komunikatzen hasten den hiztun nagusia hizkuntzaren jabe da, H1ean. H2an hitz egitea zer izan daitekeen eta zelan garatzen den aztertzeko ikuskera bat baino gehiago egon da.

Erroretzat hartzen ziren ekoizpenen jatorria ulertu nahirik, Biga-rren Hizkuntzaren Jabekuntza , erroreen lehenengo azalpen ahaleginak Analisi Kontrastiboaren bitartez egin ziren. Ikuskera horretatik, irakas-kuntzarako materialik baliotsuenak hizkuntzaren azalpen zientifiko eta zehatza izan behar du, ikaslearen H1eko azalpen paralelo zehatza (Fries, s. d. in Larsen-Freeman eta Long, 1991). Ekoizpen arazoak, ideia horretatik abiatuta, ulertzen ziren , eta horiek, hainbat material pedagogiko egin zen. Teoria horrek suposatzen zuen H2ko ikaslearen erroreak H1 eta H2ren arteko aldeaz esplikagarri zirela, ikaslearentzat Xede Hizkuntzako (XH) edozein elementu sinplea izango da bere H1

antzekoa bada, eta ezaugarri desberdinak zailak (Lado,1957inEsnal,

1988).

Beste ikuskera bat etorri zen, Analisi Kontrastiboaren Hipotesiak planteatzen zuen irakurketatik aldendu zena: Erroreen Analisia.

Corder-rek (1967) H2ko ikasleen erroreen izaeraz pentsatzeko bestelako marku

bat aurkeztu zuen. Hark nabarmendu zuen, ikaskuntza garatzeko, Xede Hizkuntzako gramatikaren arauetatik aldentzen diren errore-ekoizpen horiek nahitaezko bidea direla ikaskuntzarako eta H2ren ikaskuntza prozesua ezagutzeko ikertu beharrekoak, horiek aztertuaz ikaskuntza prozesuko estrategia eta prozesuen berri har baitaiteke. Erroreak prozesu sortzaileko nahitaezko pausuak direla argitu zuen Corderrek bere markoan.

huts egiteak eta lapsusak desberdinak direla esan zuenetik bere teorie-tan oinarritu diren hurrengo ikuskerek ere ontzat hartu dute.

Errorea: Gaitasun-errore ere izendatzen ditu, desbideratze

sistemati-koa, zerbait ondo ikasi ez duen seinaletzat hartzen da, ikastunak ezagutza faltsuren bat duen seinaletzat. Bere kabuz ekoizpen oker hori ezin egokitu lezake, XHn behar besteko hizkuntza-gaitasunik ez baitu.

Huts egitea: Errendimendu-errore ere izendatzen ditu, desbideratze

aldakorra da berori. Ez dute loturarik XHko hizkuntza-gaitasunarekin.

Lapsus: Hizkuntzatik haraindi dagoen zerbaitek eragindako

desbide-ratzea da; oroimena, nekea, egoera psikologikoa eta abar dira eragile posibletako batzuk.

Huts egite eta lapsusak H1ean ere maiz entzuten dira eta ez dira gure

ezagutzaren isla (Corder,1981:10). Errore izendatu dugun elementu

hori aztertuta, ikastunaren trantsizio gaitasuna ere behagarria litzateke. Errore horien azterketak lantzeko zantzuak eman ahal dizkio ikasten ikasi nahi duen H2ko ikastunari, H2 ikaslearen irakasleari ikaslearen gaitasun linguistikokoa eta ikerlariari ikastunen garapen mailakoa.

Erroreak analizatzeko pausuak aurkeztu zituen Corderrek (1971),

algoritmo formatuan. Corderrek zioen H2ko ikasleak ekoizpena, bere idiosinkrasiatik ekoizten duenez gero, berori idiosinkratikotzat hartu behar dela. XHra begira dagoen dialekto idiosinkratikoa litzateke hori eta hortik abiatu behar luke analisiak.

1. Identifikazioa testuinguruan. Aztertu ea XHren arabera ondo ekoitzia den. Formalki ondo ekoitzia izanez gero, ea esanahia ere XHn legokiokeena den. Ezaugarri idiosinkratikoak identifikatzen diren kasuetan, XHn legokiokeen forma formulatu.

2. Deskripzioa eta sailkapena. Idiosinkrasia identifikatuz gero, des-kribatu.

3. Errorearen azalpena. Helburu bi ditu azken pausu honek: zer eta zelan ikasten duen argitzea (helburu psikolinguistikoa) eta, bere idiosinkrasia-dialektoaren ezagutzan oinarrituta, XHren ikaskun-tzan laguntzea (helburu pedagogikoa).

Deskripzioa egiteko orduan Corderrek dio gutxienez maila bi erabil

daitezkeela (Corder,1972). Azaleko maila da lehenengoa, ikastunak

lortzen da. Era horretako azalpen deskriptiboak erroreak lau mota nagusitan sailkatzen ditu:

Eza: Behar lukeen elementua ez dago, falta da Gehitzea: Behar ez lukeen elementua erantsia da

Alegiazko hautua: Behar lukeen elementua aukeratu beharrean beste

bat da aukeratua.

Lekutze okerra: Elementuen ordena ez da XHn legokiekeena

Bigarren azalpen mailak ekoitzitako elementuak sistema linguistikoan aztertzen ditu:

• Grafologiko edo fonologikoa • Gramatikala

• Lexiko-semantikoa

Sailkapenotatik aldendu zen Corder, azalekoago edo sakonago

des-kribatu arren, ezaugarrien izaera adierazten ez zutelakoan (Corder,

1981:37). Azalpenerako prozesuak alderatu behar ditu XHko

ekoizpe-na eta dialekto idiosinkratiko horretan ikastuekoizpe-nak egindakoa, Aekoizpe-nalisi Kontrastiboak egiten zuen antzera.

Erroreen beste sailkapen bat aurkeztu zuten Dulay eta bestek (Dulay,

Burt, eta Krashen,1982:164). H1aren jabekuntzan eta H2ren ikaskun-tzan ekoizpen bertsuak egiten direla kontuan izanda, aurkeztu zuten lau errore moten taxonomia:

3.13. irudia: Lau Errore Moten taxonomia konparatzailea

H2ko ikastunak egiten dituen errore gehienak ez dira H1etik azal-tzekoak, Dulay-k eta lagunek (1982) esaten zutenaren arabera; ho-rrela, haiek identifikatzen zituzten errore batzuk garapen erroretzat, batzuk tarteko hizkuntzakoak eta beste batzuk. Garapenezko erro-reak H1aren jabekuntzan ere egiten diren erroerro-reak dira (beharrezko gramatika-morfemak ez ahoskatzea, markatze bikoitza erabiltzea, gain erregularizatzea, forma batzuen ausazko erabilera txandakatua eta elementuak gaizki antolatzea.

Dokumen terkait