• Tidak ada hasil yang ditemukan

Errepikapena, zalantza ala zuzenketa?

Euskal aditz jokatuan

3.4. Etorri-etenenak

3.4.3. Errepikapena, zalantza ala zuzenketa?

Ikusi berri dugunez, Dörnyeiren eta Kormosen (1998) lanean

errepi-kapena denbora-presioa gainditzeko mekanismotzat hartzen da;

Post-maren eta Kolken (1993) lanak, berriz, errepikapenetan desberdinki

aztertzen ditu sintagma oso baten errepikapena eta berba bakar batena,

baina kasu bietan errore baten zuzenketa dela diote. Shribergen (1994)

azterketa morfologikoari begiratzen badiogu, hor ere zuzenketatzat hartzen dela ikusiko dugu, morfologikoki errepikatzen den elementua ezabatuta hartzen baitu zentzua adieraziak.

Berba zatiak eta errepikapenak ikertzeko Henryk eta Pallaud-ek

(2003) aurkeztu zuten ikerketan hitz zatiak eta errepikapenak ageriko

zuzenketatzat hartu beharrean, ekoizpen prozesuko ezaugarrien bitar-tez azaldu zituzten. Frantseseko bat-bateko hizketaren corpus handi baten analisi automatikoa egin zuten, eta aurkitu zuten osotasunera iritsi gabeko berbak eta berba errepikatuak korrelazioa zutela, hizlaria ez zela askotan jabetzen egiten ari zenaz, solaskideak ia inoiz ez zuela aipamen metalinguistikorik egiten eta askotan ez zela ohartu ere egiten hiztunaren errepikapenekin.

Zalantzatzat hartzen dute Clarkek eta Wasowek ere errepikapen

ingelesezko hiztunak joera izaten dutela osagarri baten lehenengo berba errepikatzeko; baliteke hiztunak berba ekoizpena abiaraztea eten egin beharko duela jakinik, azaldu zutenez; horrela, etenaldiaren luzera zenbat eta handiagoa izan errepikatzeko aukera handiagoa aurkitu zuten.

3.10. irudia: Errepikapena

Irudian ikusten da lehenengo egiten horren bigarren e soinuan fonazioa luzatu egiten dela, gero eten isila dator eta amaieran egiten dut sintagma, lehenengo hitzaren errepikapenarekin hasten dena.

3.4.4. Zuzenketak

Autozuzenketa edo ageriko zuzenketa ere esaten zaie. Horiek, monito-rearen teoriatik ulertuta, kanpoko hautemate begiztan antzemandako erroreetako zuzenketak dira; agerian dute erroretzat hartzen den ele-mentua, reparanduma, eta agerian dago nola zuzentzen duen hiztunak.

Bigarren hizkuntzaren gaitasunen garapenaren inguruan,O’Connor

-ek (1988) aurkitu zuen funtzioan eta izaeran desberdinak zirela gaitasun

handi eta baxuko frantses H2 ikastunen zuzenketak; hasiera mailako ikastunen konponketak, gehienbat, zuzentzeko ziren eta maila altuago-koen kasuan konponketak ahoskatu aurrekoak ziren.

Hitz zatiak ahoskatzea,Hitz zatiakirudian , normalean zuzenketatzat

hartu izan da (Fox Tree,1995;Kempen eta Hoenkamp,1987;Levelt,

Hizketaren ekoizpena inkrementala dela esana dugu, monitorea-ren bitartez hiztuna dena delako errakuntzaz jabetzen denean (H1ean gaizki ulertzera eramango lukeen zerbait) bat-batean eten dezake ahos-katzea, berbaren osotasuna bere betera eraman gabe. Hiztunak hariari berriro heltzen dionean reparandumaren tamaina erakusten du.

Shri-bergek (1994) egiten duen berba zatien azalpena bat dator idatzitako

horrekin.

Roelofts-ek (1997), Levelt-en ekoizpen ereduan oinarrituta,

propo-satu zuen ekoizpen inkrementalak pausu batzuk garatuta dituen bi-tartean beste batzuk kodetzeke egon daitezkeela; horrek ere azalduko luke ikuspegi bata zein bestea.

3.11. irudia: Hitz zatiak

Irudiko kasuan hiztunak uzten du badaude(?), badago(?) bat ahoskatzeko plana. Hasieran plana eteten da fonazio luzatuaz eta gero uzten du. Amaieran berriro heltzen dio berbari badaude esanaz.

Dörnyeik eta Kormosek (1998) ez zioten berba zatien ahoskatzeari

bere horretan begiratu. Agerrera hori birformulazioen azalpenean aipatzen dute, berba zati ahoskatuen ondokoak aldakuntza (eta ez amaitzea) suposatzen duen kasuetan, eta azalpenak birformulazioari dagozkionak dira.

Birformulazioa da autozuzenketa moten artean kanonikoena, txartzat

hartutako formulazioa berriro egiten da, egokia okerraren ordez jarriaz,

zituzten H1n van Wijk eta Kempen-ek (1987), haiek birformulazioa eta lema ordezkapena desberdindu zituzten, birformulazioko osagai sintaktiko nagusian ikusten da garrantzizko unitate linguistikoa. Lema ordezkapenaren kasuan, berriz unitate linguistikoa eta unitate prosodi-koa bat datoz.

Birformulazioan reparanduma, eten unea eta ordaina agerian daude, baliteke, gainera, interregnoan ere elementuren bat agertzea, hutsik

egon badaiteke ere; Shribergek (1994) elementu horiekin deskribatu

zuen eta deskribapen horretako elementuekin analizatu zuten beste

askok (Rieger,2003b;Rose,2013a,2013b).

3.12. irudia: Birformulazioa

Goiko irudian ikusten den birformulazioaren aurretik hitz zati eta eten isila ere ikusten dira.

Lehen aipatu dugun moduan, birformulazioen sailkapenean, repa-randumeko hitzak osorik zein zatika ahoskatu, Dörnyei eta Kormosek

(1998), ez zuten bereizketarik egin. Haien sailkapena ikastunen

azal-penetan oinarriturik eraiki zuten eta garrantzia reparandumek baino ordainak hartzen du. Lan horretan aipatzen dituztenak ageriko auto-zuzenketak dira. Erroreen eta desegokitasun zuzenketetan okertzat hartutako elementuaren ordezkoa esaten da, inguratzailerik gabe edo inguratzaile gutxiz. Plana aldatzen dela erakusten duten zuzenketa batzuk ere zerrendatzen dituzte, aurrez ahoskatua utzi eta beste era ba-tera adieraztea horien sailari different-repair izena ematen diote, bestelako konponketa. Esaldi osoa elementuren bat aldatuaz errepikatzeari beste

trataera bat ematen diote, horri birformulazioa esaten diote, atzera esaten baitu elementuren bat aldatuaz.

3.5. Erroreak

Errore zeri diotsogun, non hasi eta non amaitzen den, eta garrantzi-tsuagoa, nola ulertzen den errorea H2ko ikastunak egiten duenean eta euskalduntzen ari direnen erroreez zer esan den; horri guztiorri heldu behar diogu kapitulu honen amaierako atalean.

Esana dugu aurretik,3.4atalean, errorea eta autozuzenketaren arteko

muga ez dela muga. Ez muga-lerro argia behintzat.

Erroretzat zer hartu behar dugun erabakitzeak ere arazoak eragi-ten ditu. Hasiera batean, azalpenak egituratzeko ez bada ere, Xede Hizkuntzako gramatikaren araberako sailkapena har dezakegu. IXA

tal-deak (2007) bere lanetan maila operatiboan darabilena erabilgarria izan

daiteke: Euskaltzaindiaren gramatika arautzailea betetzen ez dituen hizkuntz egiturak. IXA taldekoen kasuan, gramatika zuzentzaileak detektatu eta zuzendu behar dituen erroreak identifikatu behar dituzte. Baina horixe, ikasgelan bat edo batzuetan erabilgarria izan baliteke ere, ez da azalpen nahikoa; ez errore zer den esateko, ez erroreak zer erakuts dezakeen ikusteko (ekoizpena den neurrian), ezta erroretzat jotzen dugun hori zergatik ekoizten den jakiteko ere. Orduan horren gaineko begirada bat egingo dugu, errakuntzak hizktun nagusiaren hizketa espontaneoan nola agertzen den, errorea nola ikertu eta ulertu den H2ko eremuan, tarteko hizkuntzaren hipotesiaren begirada bat eta euskaraz egiten diren erroreez zein lanketa ikusi ditugun ere azalduko dugu.

3.5.1. Errakuntzak H1 hiztun nagusiaren hizketa

Dokumen terkait