• Tidak ada hasil yang ditemukan

3.Ikerketaren emaitzak eta emaitzen analisia

3.1. KULTURA DIMENTSIOA

3.1.10. Kirola egiteari uzteko arrazoiak

Frankismo garaian zergatik emakumeak kirola eta jarduera fisikoei agur esaten zietenaren inguruan haiei galdetu zitzaien eta erantzun batzuk oso orokorrak dira. Amankomunezkoak: *ezkontzea eta *seme-alabak izatea kasu gehienetan arrazoi nagusitzat jo zuten.

Batzuk beraien kasuak azaltzen dute baina askotan beraien garaian zeintzuk ziren zergatiak baino ez dituzte ematen.

Argi dago nola kirola usteko arrazoi nagusiena ezkontzea, bikotea izatea dela. Hau da, seme-alabak izatea nagusiena zen, Riaño Gonzálezek bere lanean adierazi zuen legez (2004). Etapa guztietan batezbesteko nahiko antzekoa izan arren, hau da 20-21 urteekin. Baina denboraren poderioz pixkanaka hau gorantza doa. Dena den, badaude salbuespen batzuk seme-alabak izan eta gero jarraitu zutenak. horiek master-txapelketetan jarraitu izan direnak eta duela denbora gutxi utzi ziotela praktikari. “(…) hasta hace siete años (2007)…”. (emak.18)

Ezkontzea edota mutil-laguna izatea maiz arrazoi nagusienetarikoa izaten zen. “(…) hasta que te casabas más o menos…nuestra época era 26, 27 años más o menos” (emak.17). “hasta los 19…me casé”(emak.15) . “(…) me casé a los 27” (emak.27). “(…) yo creo que era hasta los veintitantos años “(emak.10).

Beste batzuetan betebeharragatik edota lana aurkitzerakoan andrak ez zuten kirolean jarraitzen. “(…) en mi caso la pareja no hubo ningún problema…el quehacer y la obligación y la economía, todas esas cosas” (emak.13). “Se casaban o lo mío era el curro” (emak.23)

Alabaina, seme-alabak izaterakoan arrazoi “normalena” jotzen zuten kirola baztertzeko. “(…) pero luego llegan los hijos y tal…normalemente desaparecían cuando se casaban o seguían

187

hasta que tenían niños” (emak.7). “(…) yo creo que dejé el atletismo cuando me casé…lo dejé por mis hijos” (emak.20).

Hala ere, arrazoi bat baino gehiago bazeuden bertan behera uzteko kirola, desberdinak direnak. “(…) a tenis hasta los 60 años…tuvo mi marido un derrame…mis amigas y todo mi grupo siguió jugando a tenis” (emak.2). “(…) se abandonaba…algún problema personal o así” (emak.21) Beraien artean bazeuden andra batzuk adinagatik utzi zutela, nahiko “nagusiak“ beraien hitzetan. Eskerrak kontzeptu hau aldatzen doa. “(…) yo creo que era hasta los veintitantos años…”. (emak.15).

Egia da kasu batzuetan baietz seme-alabak izan arren edota izan arte jarraitzen zutela. “(…) en plan competitivo hasta el año 84 con treinta y muchos años,sí”. (emak.18). “(…) pues 32 años”. (emak.19)

Lesioen eragina askotan guztiz erabakitzailea zen eta horregatik batzuk ezin zuten jarraitu. “(…) con natación hasta que sales del colegio con 16 años o así…y baloncesto por la lesión…a los 18 me lesioné…”. (emak.28)

Beraz, batezbesteko bat eginda, 20 urte betetzerakoan elkarrizketaturiko neskak uzten zuten kirola, jarduteari agur esaten zioten.

Guztientzako oso era natural batean sortu zen abandonatze hau, arrazoi desberdinengatik zen bai baina holan zen edota izan behar zen eta kitto, buelta gehiago ez zioten zergatiari emoten. Nire ikuspuntutik, beraiek guztiz barneraturik, onarturik zeukaten emakumearen papera. Garrantzi handiena amatasunak zuen eta momentu hori ailegatzerakoan ez zegoela asko pentsatzekorik. Horregatik praktika usten zuten nahiz eta batzuk abandonatze hori “urrun”, irreala ikusiz.

“Vamos a ver, yo creo que dejé el atletismo cuando me casé, en realidad nunca he dejado el atletismo, nunca he dicho, voy a dejar el atletismo, osea que cualquier día empiezo otra vez, ja ja ja ja, nunca he dicho voy a dejarlo. Lo que pasa que yo me casé...” (emak.20)

188

Azken finean beraien helburua kirolean parte hartzerakoan ez zuen harremanik feminismoarekin, emakumearentzako bide berriak irekitzea edota generoen berdintasunaren aldeko borrokatzea, ezta ezer ez apurtzeko gogoekin. Elkarrizketaturiko emakumeek behintzat ez dute horrelakorik aipatu, kontrakoa baizik. Honen adibide bat emak.13k esandakoan argi eta garbi gelditzen da:

“Era otra forma de ver la historia era una forma de aparte de hacer algo, yo no pretendía romper ningún molde, que no, si dijese otra cosa ahora sería una estupidez. Pretendí pasármelo bien agradablemente…pero romper moldes yo no he pretendido romper ningún molde porque no me he sentido, no he sentido esa historia” (emak.13)

Baina inteligenteak zirenez aldaketa hoietaz baietz konturatu ziren eta jakitun izan holan aipatu zuea emak.20ek: “(…) éramos las primeras y entonces tienes que romper muchos hielos pero…”

Nahiz eta beraien partehartzearen helburua ez izan apurketarik sortzea, egin zuten.

Atal honen barnean ezin alde batera utzi andra hauen bikotekide batzuk kirolariak bait ziren, modalitate berakoak edo ez. Aipatu behar da emakume batzuen elkarrizketen ez dela agertzen informazio hau, baina grabazioa bukatu eta gero, berba egiten egon ginen eta modu informalean kontatu zidaten beraiek.

18Taula: Elkarrizketaturiko emakumeen bikotekide kirolariak.

bikote kirolaria modalitate berbera (bikoteak) modalitate ezberdina (bikoteak) bikote kirolaria + mutil-laguna kirolaria 7 5 3 9 %25 %37’5 %62’5 %33

189

Egiaztatu dudanez, neska batzuk kirola, jarduera fisiko egiteari utzi ziotela mutil-laguna izaterakoan. Informatzaileen kasu gehienetan horrek ez zuen garrantzirik izan. Askok ezkondu ziren beste kirolari batzuekin. Honek bere logika badu jakina, mundo berakoak izaterakoan errezago ulertuko zuten beraien ezkongaien aukerak, kirolean aritzea. Horri esker, neska hauek ez zituzten arazorik izango jarraitzeko. Beraiek baita ere konfirmatu zidaten nola ezagunak zituzten neska eta mutil kirolariak bikoteak zirela. “Mi marido también era deportista con lo cual no tenía ningún problema” (emak.24). “Yo me casé con un jugador de baloncesto pues Teresa Ruiz también y Ruth se casó con otro” (emak.26)

Esperientzia hau, kirola egitearena, partekatzerakoan askoz errezago izan zen guztiontzako, bai kirolarientzako bai ondoan zeudenentzako. “(...) el que hoy es mi marido tengo que reconocer que se ha chupado entrenamientos” (emak.19). “(...) y yo creo que mucha gente hizo pareja dentro del atletismo, a mi por ejemplo a mi, mi marido me apoyó muchísimo muchísimo, me apoyó, también yo a él ehhh y nunca tuve ningúna pega” (emak.20). “Yo de soltera y sin novio también jugaba al tenis” (emak.25).

Dokumen terkait