• Tidak ada hasil yang ditemukan

Prentsa , emakumea, jarduera fisikoa eta kirola Bizkaian

1. Oinarri teorikoak: aurrekariak

1.4. Jarduera Fisikoak eta Kirola Bizkaian Frankismoaren garaian

1.4.4. Prentsa , emakumea, jarduera fisikoa eta kirola Bizkaian

Nola ikusten zen emakumearen papera jarduera fisikoan, kirolean Bizkaiko komunikabideetan?. Ondorengo taulan (4. taula) ikusi daitezken egunkari batzuei buruzko informazioa eta bertan aurkitutako berriak gai honi buruz. Eranskinetan taula honen garapena kontsultatu daiteke datu zehatzagoekin. Gaur egun, emakume kirolariak eta beren irudia ardatz duten zenbait ikerketa daude, baina nahiko anekdotikoak eta estetikoak dira (Lallana del Río, 2005). Urteak pasatu dira baina batzutan egoerabatzuk antzekoak gertatzen dira.

Egunkarietan emakumeaz hitz egiten zenean kortesia, adeitasun eta fintasun osoz izaten zen baina emakumeen kirolari-papera berri-berria zenez oraindik orain asko aldatu beharko ziren gauzak (etxe barrukoak ere bai, jakina).

Bizkaia mailan egin da analisi hau. Bizkaiko egunkariekin soilik. Eskola, parrokia, auzo eta familietan hurbil zituzten pertsonen partetik galderak eta erantzunak jaso dira. Baina andra horien

123

eremu pertsonalatik ateraz gero, pixka urrutira joanda, ingurura denok dakigu prentsa eta aldizkariak duten eragina gizartearengan, iturri-informazioa beraiei sor diegu, bereziki urte horietan kultura eta informazioa sistemak kontrolpean bait zeuden. Nola ikusitak ziren?. Zer pentsatzen zuen jendeak kirola egiten zuten neska horiei buruz?. Itaun hauei erantzuteko garai horretan zehar, frankismoan zeuden hainbeste egunkari eta aldizkariak aztertu izan dira. Jomuga honetara ailegatzeko ziren. Hona hemen laburpen-taula:sortutako urteen arabera ordenaturik:

4. taula: Aztertutako egunkari eta aldizkarien zerrenda.

NOIZ SORTU?

IZENA ZENBAT ALE

AZTERTU ZIREN? ZENBAT BERRI EMAKUME KIROLARIETAZ AURKITU ZIREN? 1891 El Nervión 14 1

1901 Gaceta del Norte 413 67

1924 Excelsius-Excelsior 17 1

1937 Diario Hierro 438 111

1970 Diana, 40 7

Atzeko eranskinetan ikusi daitezke hauen erreferentziak bai miatuen aleak bai aurkitu ziren berriak. Hauetaz aparte, Sabino Arana Fundazioan (Bilbo) “Avante” (“El correo español el pueblo

vasco-”k zuen kirol-astekariak ale batzuekin topatzerakoan emakumezko kirolari buruzko berri

batzuk lortu topatu ziren.

Prentsa, aldizkari hauek erregimen-gizartearen ideiak isladatzen zituztela ezin ahaztu. Lorpenak, garapenak berri hauek irakurtzerakoan somatzen dira. Hurrengo taula hauetan ikus daitezke hemerotekan jarraitutako etapak prentsarekin lan hau egiterakoan:

124 *Egunkari eta aldizkariak aukeratu.

*Ikertu 1936-1975 egunkari eta aldizkariak.

*Urte bakoitzatik hileroko ale bat zozketaz aukeratu.

*Ale hori miatu ea emakume-kirolariei buruzko berririk dauden ala ez. Baietz izaterakoan urdinez markatu bestela beltzez agertzen dira.

Orokorrean, esan behar da aldaketak nabaritzen direla urteetan zehar. Gero eta berri gehiago argitaratzen dira emakume eta kirolaren inguruan. Aztertu diren ale eta berrien artean desberdintasun importante bat dago, emakumeen inguruko kirol-berriak aurkitu nituen “Diana” aldizkari honetan, Banco Bilbaok argitaratzen hasi zen 70. hamarkadan. Aldizkari hau espreski argitaratzen zen emakumeentzat. Baina Frankismo iraundu zuen bitartean urteetako ale guztiak aztertu eta gero, oso berri gutxi aurkitu dira, emakumezko kirol-berriak hain zuzen ere.

Egunkariak aukeratzerakoan kontutan hartu zen bertokoak (Bizkaian argitaratuak) zirela, alde politiko ezberdinenak eta frankismoaren zehar une desberdinetakoak zirela. Hilabeteko ale bat aukeratzen zen, ordenik gabe, antolatu barik. Banco Bilbao delakoko aldizkaria aukeratu zen Emakume Sekzioaren aldizkaritaz aparte bakarra zelako “emakume-aldizkaria“ hitzekin agertzen zena zen. Dena den, Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegiaren hemerotekan beste aldizkari bat aurkitu arren ezinezkoa izan zen bere erabilera frankismoaren hasierarekin batera desagertu bait zen. Gainera, estatu mailako berriak soilik agertzen ziren. Dena den, kirol-berri desberdinak agertzen ziren, atletismoa eta eskia beste hainbeste. Frankismoarekin debekatuko zen atletismoa jadanik neska batzuk praktikatzen zutelaren berriak argitaratuak zeuden.

125

31. irudia: Jaurtitzale bat.

Cronica aldizkaria 1934-03

Orokorrean, esan beharra dago, oso berri gutxi agertzen zirela emakume-kirolarien inguruan. Hala ere, 70eko hamarkadan aldaketa nabarmena izan zen. Hasiera batean, 30. hamarkadan irakurri zitekeen gehienak ez ziren bizkaitarretaz, atzerritarretaz baizik, horiek ziren emakume kirolariei buruzko berriak. Adibide bat daukagu Hierro egunkarian (1937) non Willie den Ouden igerilariak 20 urtekin bere burua zaharra ikusten zuen.

Espainiako estatuko emakumetaz berriak apenas argitaratzen ziren. Eta salbuespen bat zegoen momentu horretan, oso andra berezi bat aipatu beharra dago, Lili Alvarez. 1924an Joko Olinpikoetan Rosa Torresekin batera Espainiako estatutik lehenengo emakumezko kirol ordezkariak izan ziren hauek. Gaur egun emakume kirolariei buruz egindako ikerketek argi uzten dute garai hartan Lilí Álvarez edo Rosa Torres bezalako emakumeen lorpenak gutxiesten zirela; beraiei buruzko pasadizoei lehentasuna ematen zitzaien (Gómez-Colell, 2015). Beste aldetik, Lili Alvarez Francoren alde (Hierro egunkaria, 1937-12-29) jarrera hartu zuen (behintzat hasiera batean) eta oso ondo konsideratua zegoen

126

Itxurazko adeitasunarekin tratatzen zituztela esan daiteke; hori pentsa daiteke artikulu ugari irakurri eta gero (ezin ahaztu urte asko igaro direla). Eta berria kirolaria izatearena garrantsitzuena ez izanda. Beraien bizitza pribatua interesanteagoa bait zen.

32. irudia: Kirolari pare baten ezkontza

Excelsius egunkaria 1936-12-19

Kirol-froga bereziak egon arren emakumeentzako, kirol praktikaz aparteko beste detailetaz arduratzen zen askotan prentsa, hurrengo berri honetan erabili behar zuten janzkerari emandako garrantzian nabaritu daiteke.

33. irudia: Emakume txirrindulariak, “andereño”entzako soilik, arroparen kontrola.

Hierro Egunkaria 1942-05-27

Atletetaz eta frogataz hitz egin eta gero bat batean emakumeen fisikoaren garrantzia agertzen da, emakumearen edertasuna hain zuzen ere.

127

34. irudia: Emakumeak “guapas”.

Hierro egunkaria 1964-09-19

Gaur egungo ikerketa batzuk badaude honen inguruan eginda, Planteamendu interesanteak eta gogorrak egiten dituzte. Aipagarria da prentsaren eraginagatik gizarteak emakumezko edo gizonezko kirolarien aurrean modu batera edo bestera erreakzionatu dezakeela ikustea. (Lallana del Río, 2012).

129 2. Metodoa

131 2.1. Ikerketaren helburuak

Tesi honen bidez ikertu nahi dugu frankismo garaiko emakume bizkaitar kirolarien esperientziak eta bizipenak nolakoak izan ziren ezagutzea, analizatzea eta belaunaldi berrietara helaraztea, memoria hau gal ez dadila, eta haiengandik ikasteko.

Beraz, tesiaren helburua orokorra hauxe da:

Emakume kirolari bizkaitarren frankismoan zehar izan zituzten bizipenak eta esperientziak jasotzea, informazio hau berreskuratzeko, gordetzeko eta belaunaldi berrietara transmititzeko.

Hau da, frankismo garaiko emakume kirolarien IKUSGAITASUNA ematea, eta kirolaren historia berridaztea, hurrengo belaunaldiak ez ahazteko eta erreferenteak edukitzeko.

Frankismo garaian kokaturik dago, 1936-1975 tartean, eta momentu historiko honen testuinguruak emakume kirolarien praktikak baldintzatu zituen, baina zein zentzutan izan zen eragin hori aztertu nahi nuke. Hau dela eta, lanari ekiteko momentuan galdera batzuk sortu zitzaizkidan, hauek dira garrantzitsuenak:

1. Zein motatako emakumeak praktikatzen zuten kirola?. Zein testuingurutakoak ziren?. Zer eragina zuen klase sozialak kirola aukeratzerakoan?

2. Emakumeak zein kirol mota praktikatzen zuen?.

3. Nolako zen emakume kirolarien bizitza, garapena eta amaiera, haien traiektoria?. Zergatik uzten zioten kirola egiteari?

4. Nork bultzatu edo lagundu zien kirolaren hastapenean? Agente sozializatzailen eragina: familia, lagunak, irakasleak, entrenatzaileak, beste batzuk

132

5. Nolakoa zen eskoletan egiten zuten heziketa fisikoa (gorpuz heziketa)?

6. Nolakoa zen Emakume Sekzioaren kontrola kirolean?

7. Frankismo garaiko moralak nola baldintzatzen zuen emakumearen kirol praktika?

8. Nolakoa zen garai hartako kirolarien janzkera?

Dokumen terkait