• Tidak ada hasil yang ditemukan

Lehenengo sekuentzia didaktikoa: SD1

5. Metodologia

5.3. Lehenengo sekuentzia didaktikoa: SD1

SD1 sekuentzia didaktikoa 1998-1999 ikasturtean zehar diseinatu zen Euskara eta bere Didaktika ikasgaian lantzeko, Genevako ereduaren arabera BAMek moldatua (ikus, 7. grafikoa, 4.3 atalean).

Sekuentzia diseinatu aurretik, Egunkaria egunkaritik 20 testu aztertu eta hauetatik abiatuta generoaren karakterizazio bat egin ondoren, sekuentziako tailerrak diseinatzeko edukiak aukeratu ziren.

SD1 honen bitartez, ondoko eduki hauek landu dira:

 Testuinguraketan:

- Igorlearen inplikazio marka ezberdinen kontzientzia hartu - Hartzailea ez dela zuzendari bat, baizik eta egunkariko

irakurleak direla kontuan hartu

- Testuaren helburua hartzaileak konbentzitzea denez, hartu beharreko erabaki ezberdinen inguruan hausnartu

 Edukiaren egituran: testu genero honetan zein eduki mota agertzen den beti erakutsi

 Planifikazioan: iritzia testuko zein tokitan ager daitekeen behatu

 Testualizazioan:

- Argudioak hierarkizatzeko testu antolatzaileen funtzioa aztertu - Gaia berreskuratzeko baliabide anaforiko ezberdinak

erabiltzen trebatu

 Ardura enuntziatiboan: hartzailea konbentzitu nahi denean modalizazioaren garrantzia azpimarratu

Zerrenda honetan ikus daitekeen bezala, aukeratu diren edukiak nahiko oinarrizkoak dira argudio testuak sortzeko. Garai hartako helburu nagusienetarikoa, ikasleak argudiozko testuen idazketan trebatzeaz gain, argudio testu bat ekoizteko behar diren oinarrizko abilezien inguruko hausnarketa egitea zen. Ikasle hauek etorkizunean euren Lehen Hezkuntzako ikasleei irakasteko orduan, oinarrizko eduki hauen garrantzia kontuan har dezaten.

Helburu hauek lantzeko jarraian deskribatzen den SDa diseinatu da (4.3. atalean azaltzen den ereduaren arabera).

(1) Egokia den egoera komunikatiboa proposatu eta lehen produkzioa egiteko kontsigna sortu:

1. koadroa. SD1eko lehen produkzioa egiteko kontsigna

Eman dezagun gaur magisteritza eskolako pasiloetan ohar hau irakurri duzula:

OHARRA

Eskola honetako ikasleei zera jakinarazten zaie:

E.H.U.-ko Gobernu Batzordearen erabakiz, aurrerantzean asignatura bakoitzerako konbokatoria aukerak bi baino ez direla izango.

Nahi izanez gero, erabaki horren kopia tabloi ofizialean izango duzue. Ikasketa Burua

Hau jakin ondoren ikasleok erabaki duzue egunkarietan gutun bat kaleratzea, eta zeuk idatziko duzu ikasleen izenean. Zure eskutitza sinesgarria izan dadin oso garrantzitsua

Egoera simulatua da, baina ikasleen interesekoa, Unibertsitatean hartu den erabaki polemiko baten inguruan ikasle guztien izenean idatzi behar dena. Gaia erabakitzeko orduan, ikasleentzat gai ezaguna aukeratu da argudioak emateko orduan, gaia ez bihurtzeko zailtasun. Beraz, lehen saioan proiektua aurkeztu eta aurrezagutzak arakatu ondoren, lehen produkzioa idazten da gelan bertan.

(2) Horren ondoren, 50 minutuko bost saiotan tailerretako lana egiten da. Ikasgaiak astean hiru saio zituenez, 4.3.2. atalean azaldu bezala, egokia den denbora muga ez da gainditzen.

SD eredu honen arabera, tailer bakoitzean abilezia bat bakarrik lantzen da, baina saio baten tailer bitako lana egin daiteke. Hau da, tailer kopurua eta saio kopurua ez datoz beti bat. Tailerrak laburrak direnean, saio baten tailer bat baino gehiago egiteko aukera izaten baita.

Azaldu bezala (ikus 4.3.2), tailerretan metodologia induktiboa jarraitzea oso garrantzitsua da. Ariketak orden honetan egiten dira: testu errealen behaketa; manipulazio ariketak, testugintzan trebatzeko ariketak eta amaieran konstatazio batekin amaitu, tailerrean ikasitako teoria batuz.

Hauek dira SD1ean lantzen diren tailerrak:

Lehen tailerra Testuinguraketarena da eta honako izenburua du: “Zuzendariari gutunak beste testu batzuen artean bereizten”. Tailer honen helburua testua eta bere testuingurua nola lotzen diren ikustea da.

Bigarren tailerra Edukiaren egiturarena da eta izenburu hau du: “Testuaren edukiak sailkatzen”. Idatzi beharreko testuak nolako eduki motak izaten dituen aztertuko da.

Hirugarren tailerra Planifikazioa lantzeko da eta izenburu hau dauka: “Testuaren atalak antolatzen”. aurreko tailerreko edukiak nola ordenatzen diren ikusiko da.

Laugarren tailerra Testualizazioarena da eta izenburu hau dauka: “Hizkuntza baliabideak aztertzen”. Hemen hizkuntza unitateak aukeratzeko testu antolatzaileak eta anaforak aztertuko dira.

Bosgarren tailerra Ardura enuntziatiboarena da, honako izenburua du: “Hartzailea igorlearen ideietara erakartzeko bideak”. Tailer honetan igorleak nola egiten duen hartzailea bere ideietara erakartzeko aztertzen da eta modalizazioak lantzen dira.

Azken saioan, auto-zuzenketa egiteko ondoko kontrol zerrenda hau eraikitzen da, tailerretan zehar ateratzen joan diren konstatazioak bilduz:

5. taula. SD1eko Kontrol Zerrenda

Zuzendariari Gutuna BAI EZ

Testuinguraketa: ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ Planifikazioa ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ Edukien egitura ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ Testualizazioa: ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________ ______________________________________

Taula honetan ikusten den bezala, ikasleek eurek formulatzen dituzte sekuentzian zehar ikasitako edukiak ebaluaziorako item bihurtuz. Ataza honek eskatzen duen hausnarketa metalinguistikoa posiblea da ikerketa honetan parte hartu duten subjektuen heldutasun mailari esker.

Kontrol zerrendaren arabera, lehen produkzioa aztertzen da eta horren ondoren, azken produkzioa egiteko kontsigna ematen da. Testu berri hau sortzeko erabiltzen den kontsigna ez da aurrekoan proposatutakoa: egoera komunikatiboa bera ez da aldatzen baina gaia, bai, aldatzen da. Kasu honetan, landutako abileziak oinarrizkoak izanik, aurreko testua berridaztea baino, testu berri bat sortzea hobesten da. 2. koadroan jasotzen da kontsigna berria.

SD1 honetako lehen produkzioak (P1) eta azken produkzioak (P2) alderatu ondoren, ikusiko dugu esperimentazio honetan parte hartu duten irakaslegaiek nolako abileziak eskuratu dituzten eta nolako gabeziak ikusten diren euren testuetan. Ondoren azalduko dugun SD2a, ikusiko den bezala, SD1 emaitzen interpretaziotik abiatzen da.

2. koadroa. SD1eko azken produkzioa egiteko kontsigna

Gaur eskolako iragarki taulan ohar hau irakurri duzu:

Ikasleentzako oharra

Aspaldian ugaritu egin dira eskolan lanen kopiaketak. Horren aurrean erabaki bat hartu behar izan dugu eskola mailan eta ondoko hau da:

Lanen bat kopiatzen duen ikasleak ezin izango du ikasturte horretan lanik aurkeztu ezta azterketarik egin ere. Ondorioz, ikasgaia gainditu gabe geldituko da eta espedientea ere

irekiko da.

Zuzendaria

Oharra irakurri duzu eta gehiegizkoa dela uste izan duzu. Ikasleen ordezkari bezala egunkarietarako testu bat idatziko duzu. Idatz ezazu testu hori zuzendariari gutunak sailean

argitaratzeko.

Dokumen terkait