• Tidak ada hasil yang ditemukan

BURUKETAK-4.MAILA.pdf

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Membagikan "BURUKETAK-4.MAILA.pdf"

Copied!
19
0
0

Teks penuh

(1)

MATEMATIKA

BURUKETAK

(2)

1.-Kamioibatek 80 kaxa garraiatu ditu Barakaldotik Parisera. Kaxa bakoitzak 25 kg pisatzen ditu. Kamioiaren txoferrak 90 kg pisatzen ditu. Muga pasatzerakoan, Irunen, poliziak kamioia pisatu du.

Zein ote da pisu osoa?

2.-Makina batek 230 torloju egiten ditu orduko.

Zenbat torloju egiten ditu astebetean, astegunetan 16 ordutan jarduten badu, eta larunbatean 9 ordutan?

3.-Erosketak egitera joan zara. Idatzi problema baten testua, jakinik ebazteko egin duzun eskema honako hau dela:

? 8

53

Testua: ……… ……… ……… 4.-Aitona 1915. urtean jaio zen, eta amona handik 5 urtera. Aitona 80 urte zituela hil zen.

(3)

5.- 22 € nituen eta izebak 5 € eman dizkit.

……… ?

6.- Ikastetxe batean 355 mutil eta 430 neska daude.

……… ? ……… ……… ? 7.- ……… ……… ………

Zenbat kromo galdu dizkit anaiak?

8.- ……… ……… ……… Zein zenbaki ari naiz pentsatzen?

9.- ……… ………. Zenbat orrialde falta zaizkigu liburua bukatzeko?

(4)

10.- Martak gorriz pintatu ditu lauki batzuk. Segi zuk margotzen, hau lortzeko:

-Gorriak baino hiru lauki berde gehiago.

- Gorriak baino hiru bider lauki urdin gehiago.

11.-Marraztu triangeluak, karratuak eta zirkuluak, zertarako eta: - Kaxa barruan, triangeluak baino lau bider zirkulu gehiago egon daitezen.

- Kaxaz kanpo zirkuluak baino lau bider gehiago egon daitezen.



(5)

Irteera Barakaldo Iritsiera Bilbo Bizkaibus autobusa 16,15 16,45 METROA 14,10 14,25

Zenbat denbora behar du autobusak Bilbora iristeko? ……… Zenbat denbora behar du metroak Bilbora iristeko? ……….. Besterik zer kalkula zenezake? ……….. ……… ………

13.- Sei neska eta bi mutileko talde lagun bat lagun bati urtebete- tzeko oparia egiteko bildu dira. Opariak 72 € balio du.

Zenbat diru jarri dute neska guztien artean?

14.- Zirkoko sarrerak 6 € balio du. Zirkoan 360 pertsona

kabitzen dira, baina gaur zirkoko eserlekuen erdia hutsik dago. Zenbat diru bildu dute zirkoaren jabeek?

15.- Zenbat dozena pintza behar dira 12 izara eskegitzeko, izara bakoitzarentzat 5 pintza behar badira?

(6)

16.- Ikasgela batean 36 ikasle dira. Gaur, laurden bat ez da etorri. Zenbat ikasle ez dira eskolara etorri?

17.- Xabierri 86 kromo falta zitzaizkion 150 kromoko bilduma bat burutzeko. Aitak 14 ekarri dizkio eta lagun batek 27 oparitu.. Zenbat kromo ditu orain Xabierrek?

18.- Margoak kaxetan gordetzen zenituen. Idatzi bi problema desberdinen testua, jakinik ebazteko egin duzun eragiketa honako hau dela:

56 : 4

Testua: ……… ………. ………. Testua: ……… ………. ………. 19.- Amak 20 € eman zizkidan dendan 3 kilo laranja eta 4

kilo patata ordaintzeko. Laranja kiloa 2 €tan dago eta patatena € 1ean.

(7)

20.- Jonek 120 kromo ditu. Peruk dio Jonek baino hiru aldiz kromo gehiago dituela.

Zenbat kromo ditu Peruk?

21.- Miren 252 orrialdeko liburua irakurtzen ari da. Astelehenean liburuaren 1/3 irakurri zituen, eta asteartean beste 60 orrialde. Asteartean amaitu al zuen liburua?

22.- Xabierrek 2 koaderno erosi ditu 3 €tan eta arkatz bat 35 zentimotan ………..? ……… ………? ………

23.- 3 gozokik 15 zentimo balio dute. Zenbat balio du gozoki bakoitzak?

(8)

24.-Kaiola batean 18 txori daude. Bakoitzak 9 € balio du. Zenbat balio dute txori guztiek?

25.- Antzerkiko txartelak 4 € balio du. Zenbat diru ordaindu beharko du irakasleak, bera eta bere 17 ikasleekin joaten badira?

26.- Albertok 3 € dauzka, Izazkunek 6 €, Asierrek 4 eta Mirenek 5 €. Zenbat diru faltatzen zaie 30 €ko jostailua erosteko?

27.- Artalde batean 332 hanka zenbatu ditugu. Zenbat ardi daude?

28.- Meategian 36 meatzari ari dira lanean. Bakoitzak 500 €

irabazten ditu astero. Zenbat diru irabazten dute guztiok 4 astetan?

(9)

30.- Liburu batek 136 orrialde dauzka. 8 orrialde irakurtzen baditut egunero, zenbat egun behar ditut dena bukatzeko?

31.- 428 tomate saldu eta beste 19 usteldu ondoren, 126 gelditzen zaizkio baserritarrari. Zenbat tomate zeuden hasieran?

32.- Egunero 9 patata saku saltzen ditu patatariak. Zenbat egunetan salduko ditu biltegian dauden 369 patata sakuak?

33.- 3 panpin eta txano batek 18 € balio dute. Txanoak 3 € pzta balio du. Zenbat diru balioko du panpin bakoitzak?

34.- 60 eurotan, zenbat zentimo daude?

35.- Jatetxe batean goizez 187 plater prestatu dira eta arratsaldez beste 153. Plater bakoitzak 5 € balio badu, zenbat diru

(10)

lortu dute gaur jatetxean?

36.- Dortoka txiki batek 60 zentimo balio du. Kutxa batean, hankak ikusirik 184 hanka zenbatu ditugu. Zenbat diru balioko dute kutxan dauden dortoka guztiek?

37.- Nire liburuan 26 behi eta 78 txori daude. Zenbat hanka dituzte guztiok?

38.- Zenbat aste daude urtean zehar?

39.-Bizargin batek 14 bibote, 16 bizar eta 17 buruko ile moztu ditu. Bibote bakoitzako € 1 lortzen du; bizarrako 3 € eta

buruko ileagatik 12 €.

Zenbat diru irabazi du gaur bizarginak?

(11)

40.- Ihaz Barakaldoko G.U.P.era joateko 60 pertsonako 4 autobus erabili genituen. Zenbat pertsona joan ginen G.U.P.era?

Bakoitzak 2 € ordaindu bazituen, zenbat diru bildu zen?

41.- 336 adreilu daude. Ume bakoitzak 6 adreilu jarriko baditu, zenbat ume beharko ditugu adreilu guztiak jartzeko?

42.- Kutxan 18 € daude. Jonek .6 € hartu ditu, Albak Jonek baino 2 € gehiago eta Nereak Albaren erdia. Zenbat diru geratzen da Rubenentzat?

43.- Nire perikitoak 25 gramo janari jaten du egunero. Zenbat gramo jango ditu 4 astetan?

(12)

44.- Kanika batek 10 zentimo balio du. Zenbat kanika eros dezaket euro batekin?

45.- Aitonak 67 urte dauzka; osabak aitonak baino 23 urte gutxiago eta lehengusinak osabaren erdia.

Zenbat urte dauzkate hiruren artean?

46.- Bi zenbakiren biderkaketaren emaitza 1.125 da. Zenbaki bat 9 bada, zein da bestea?

47.- 4 galtzerdik eta txano batek 11 € balio dute. Txanoak 3 € balio badu, zenbat balio du galtzerdi bakoitzak?

48.- Txikle batek 10 zentimo balio badu, zenbat balioko dute 7 dozena txikle?

(13)

49.- Barakaldoko jaietara 5.427 pertsona etorri dira 9 trenetan. Zenbat pertsona etorri dira tren bakoitzean?

50.- Zenbat ordu daude 4 urtetan?

51.- Zuhaizti batean 39 zuhaitz daude eta zuhaitz bakoitzean 3 habia. Zenbat txorikume egongo dira zuhaiztian, habia bakoitzean 4 txorikume badaude?

(14)

52.- Gaur azokara joan gara eta 4 aza, 5 pepino, 3 letxuga eta 6 zainzuri erosi ditugu. Azak 50 zentimo balio du, pepinoak 30 zentimo, letxugak 40 zentimo eta zainzuriak 10 zentimo. Zenbat diru gastatu dugu azokan?

53.- Zenbat hilabete daude 2 mendetan?. (Mende batek = 100 urte).

54.- Kamioi batek 3 dozena kaxa botila daramatza. Kaxa bakoitzean 15 botila badaude, zenbat botila daramatza kamioiak?

55.- 10 ipuinek eta 3 baloik 29 € balio dute. Baloi bakoitzak 3 € balio badu, zenbat diru balio du ipuin bakoitzak?

(15)

56.-Nire etxeak 25 urte dauzka, Josebarenak 17 urte gehiago eta Izaskunenak Josebarenak dauzkanaren erdia.

Zenbat urte dauzkate hirurek?

57.- Tarta handi batek 64 € balio du. Zenbat ordaindu behar dugu bakoitzak, 8 lagun izanik?

58.- Baserritarrak 25 dozena arraultza ekarri ditu azokara. Laurdena tabernan saldu ditu, eta azokan tabernan baino 125 arraultza gehiago. Zenbat arraultza geratzen zaizkio?

59.- 9 kilo atunak 45 € balio du. Zenbat balio du kilo bakoitzak?

(16)

60.- Margolari batek koadro bat egiteko 48 ordu behar ditu. Zenbat koadro egin ditzake 2 urtetan?

61.- Oilotegian 97 oilo daude. Bakoitzak 3 arraultza erruten ditu egunero. Zenbat erraultza lortuko dituzte 9 hilabetetan?

62.- 4 adiskideren artean 2.592 puntu lortu dituzte zozketan.

Janirek erdia lortu du, Ainarak gelditzen denaren laurdena eta Norak Ainarak baino 4 gehiago. Zenbat puntu lortu ditu

Anderrek?

63.- Idoiak 12 urte dauzka eta bere amak honen hirukoitza. Zenbat urte edukiko dituzte bien artean 26 urte barru?

(17)

64.- Auto lasterketa batean 918 litro gasolina erre dira. Zenbat litro errekin erre ditu bakoitzak 9 partaide egonez?

65.- Euskal Birak 2.422 km dauzka. Lehenengo egunean txirrindu- lariek 385 km egin dituzte; 2.egunean 693 km eta 3.ean bira guztiaren erdia. Zenbat km gelditzen zaizkie bira guztia betetzeko?

66.- Ardotegian 386 litro ardo daude salgai. Goizez erdia saldu dira eta arratsaldez goizez baino 57 litro gutxiago.

Zenbat litro gelditzen dira salgai?

67.- Andorran 18.875 biztanle daude, Monakon horren hirukoitza eta Gasteizen Monakon baino 52.594 biztanle gehiago.

(18)

68.- Amamak 48 € banatu ditu bere 4 biloben artean. Zenbat diru eman dio bakoitzari?

69.- 16 marrazki egiten baditugu hilero. Zenbat egingo ditugu 3 urtetan?

70.- 3 baserritarren artean 5 behi eta 4 ardi erosi dituzte. Behi bakoitzak 700 € balio du eta ardi bakoitzak 100 €.

Zenbat diru ordaindu behar izan du baserritar bakoitzak?

71.- Jokalari batengatik 864.000 € ordaindu behar ditu kirol

talde batek Hasieran erdia ordaindu du, eta gero beste 359.849 €. Zenbat faltatzen zaio zor guztia ordaintzeko?

(19)

72.- 4 alkandorak eta berokiak 120 € balio dute. Alkandora bakoitzak 20 € balio du. Zenbat balio du berokiak?

73.- 724 sagar eta 304 laranja daude 4 kaxatan sartzeko. Zenbat sagar eta laranja sartuko ditugu kaxa bakoitzean?

Referensi

Dokumen terkait

Eta eskubide hauek (familia eta haurrak zaintzeko esze- dentzia eta lanaldi murrizketa, amatasun eta aitatasun prestazioak, lizentziak, e.a.) onuragarriak badira

Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan zenbait

Une berean, zien tziak eta teknologiak urruntasunak murrizten eta per- tsonak fisikoki zein intelektualki hurbil tzen ditu. Telebistak eta irratiak, tele- fonoak eta

Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, oren / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, oren / ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak,

8 1% 9 1% 10 1% 11 1% 12 1% 13 1% DAYA MANUSIA DAN PEMANFAATAN TEKNOLOGI INFORMASI TERHADAP KUALITAS LAPORAN KEUANGAN PEMERINTAH DAERAH KABUPATEN PEGUNUNGAN BINTANG", Jurnal

Kana eta katerangan koe eta pihak geus ditambahkeun deui katerangan kieu: ,,Ngan bae oerang henteu terang koemaha noe Djerman." Doea kapal noe sedjenna oge djadi wadal Noeroetkeun

9 < 1% 10 < 1% 11 < 1% Exclude quotes Of f Exclude bibliography Of f Exclude matches Of f www.ijens.org Int ernet Source vdocuments.site Int ernet Source Jockey Satria Wijaya,

IMPLEMENTASI PENERAPAN METODE PEMBELAJARAN DISKUSI PADA GURU PENDIDIKAN AGAMA ISLAM DENGAN JUMLAH PESERTA DIDIK YANG SEDIKIT DI SDN 107411 LAU REMPAK Proses pembelajaran menggunakan