• Tidak ada hasil yang ditemukan

25 gaiak euskaraz

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Membagikan "25 gaiak euskaraz"

Copied!
614
0
0

Teks penuh

(1)

1. GAIA

SEI URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK. BERE GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK. ETAPA ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK. LEHEN URTEAN HAURRAK DUEN GARAPENA. HELDUEN PAPERA.

SARRERA

1. 0-6 URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK

a) Izaki globala b) Sexua du

c) Izaki bakarra, zoragarria, errepikaezina eta mugatua d) Izaki dinamikoa da, uneoro garatzen ari da.

e) Eraikitzen duen izakia da. f ) Soziala da.

2. GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK

2.1.- Teorietara hurbilketa

 Teoria kognoszitibo-eboluzionistak (Piaget, Vigotsky)

 Inguruneak aprendizaian duen eraginean oinarritutako ikuspuntua (Skinner, Paulov, Albert Bandura)

 Ikuspuntu etologikoa (Lorenz eta Tinbergen)  Ikuspuntu ekologikoa (Brofenbrenner)

2.2.- Garapen hitzaren kontzeptua (hazi, heldu, kanpo-barne faktoreak

3. GARAPENEKO ETAPA ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK

3.1.-Haur garapena lantzen duten aditu ezberdinen etapak  Arnold Gessel

(2)

 Jean Piaget  Life-Span

3.2.- Haur garapeneko momentu esanguratsuenak - Barrea

- 8. hilabeteko angustia - lehenengo pausoak - hizkuntzaren agerpena

- Aurkakoaren krisia (crisis de oposición) - Egozentrismoaren desagerketa

4. LEHEN URTEAN HAURRAK DUEN GARAPENA

4.1.- Maila fisikoa (pisua, altura eta hortzak) 4.2.- Maila neurologikoa (errefleju arkaikoak)

4.3.- Maila kognitibo-motorea (apenas mugitzetik ibiltzera iristen da) 4.4.- Zentzuen maila eta maila perzeptiboa :

Dastamena, usaimena,ukimena, ikusmena, entzumena. 4.5.- Maila sozio-afektiboa

4.6.- Hizkuntza eta komunikazio maila

5. HELDUEN PAPERA

5.1.- Familia

5.2.- Hezitzailea. Irizpide metodologikoak:  Globalizazio printzipioa

 Afekto eta erlajazio printzipioa  Autonomia printzipioa

 Indibidualizazio printzipioa  Ikasten ikasteko printzipioa  Jokuaren printzipioa

 Hezkuntza koherentearen printzipioa ONDORIOAK

(3)

SARRERA

Orain aztertuko dudan gaia, haur hezkuntzan dauden haurren garapen psikologiko, biologiko eta sozialetaz mintzo da; hau da, 0-6 urte bitartekoena. Zalantzarik ez dago, hezkuntza eskuhartze edo praktika on bat egiteko, ezinbestekoa dela haurrak ezagutzetik hastea, eta horretarako nola formatzen den, nola barneratzen dituen gauzak, datuak nola prozesatzen dituen... jakin behar dugu. Guzti hau jakinik, errazago izango zaigu (hezitzaileoi) gure lana ahalik eta hobekien betetzea.

Haurtzaroa, izaki bizidun guztiok pasatzen dugun bizitzako etapa bat da, eta etapa horrek, ezaugarri, behar, gaitasun, eta identitate propioak ditu. Horregatik, behar-beharrezkoa da etapa honetako haurraren ezaugarri orokorrak jakiteaz gain, portaeran (conducta) ze aldaketa gertatzen diren eta aldaketa horiek zergatik gertatzen diren ezagutzea. Honetaz gain, ulertu behar dugu, gaitasun mentalak barneratzeko edo asimilatzeko prozesua zein den, zeren gaitasun mental horiei esker, gorengo mailako beste ezagutza batzuk barneratzen dira. Azken finean, hau guztia ezagutu behar dugu (zertarako?) irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan gela barneko bizi kalitatea hobetzeko helburuz.

*Oharra: gai honetan behin baino gehiagotan aipatuko dut haurren adina. Baina oso kontutan izan behar da, aipatutako adin hori ez dela zehatz-mehatza, alegia, haur batetik bestera aldatu egingo dela, eta hala izanik ere, normaltasunez hitz egiten ari garela.

(4)

1.- 0 - 6 URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK.

Zer da haur bat? Haur bat, izaki global, sexua duena, bakarra, zoragarria, errepikaezina eta mugatua da. Horretaz gain, garatzen ari da biologikoki, psikikoki eta sozialki. Eta bera bizi den ingurune sozialarekin duen interakzioari esker, bere pertsonalitate propioa eraikitzen ari da. Definizio honetatik, haurrek ezaugarri hauek ondoriozta daitezke:

a) Izaki GLOBALA da

Haurrak inguruan duen mundua perzibitzeko eta ezagutzeko duen modua globala da, hau da, bere ezagutza eskema sortzen ditu duen eremu biologiko, psikiko eta sozialari esker. Eremu edo dimentsio horiek, elkarren artean erlazioan daude haurtzaroko etapa guztian.

b) SEXUA duen izakia da

Sexuak ezaugarri propioak ditu. Hau da, neska eta mutilak fisikoki ez gara guztiz berdinak, eta horrek eragina du garapenean eta honekin zuzenean erlazionatuta dauden beste eremuetan ere (bizitza sozialean...)

c) Izaki BAKARRA, ZORAGARRIA, ERREPIKAEZINA eta MUGATUA

Haur bakoitzak bere esperientzia propioak bizitzen ditu. Nahiz eta helduak egoera bera eskaini bi haurrei, bakoitzak bere esperientzia biziko du, eta inoiz ez dira bi esperientzia horiek berdinak izango. Esperientzia hauek, haur bakoitzari, modu ezberdinean sentitzeko, pentsatzeko eta aktuatzeko aukera eskaintzen dio. Horregatik esaten da izaki bakarrak (único, originalidad) dela.

Bestalde, gaitasunak asko dira, baina ezberdinak eta mugatuak dira, izakia bera mugatua den bezala. Alegia, haur bakoitzak bere mugak ditu, eta ahal den neurrian, bakoitza bere gorengo mailara irits dadin saiatu behar gara. Haur bakoitzak ezaugarri eta gaitasun jakin batzuk dituelako, irakas-kuntza-ikaskuntza prozesuan indibidualizazio printzipioa kontuan hartu behar dugu, haur bakoitzaren garapen maila eta erritmoa errespetatuz.

(5)

d) Izaki DINAMIKOA da, MOMENTUERO GARAPENEAN DOA

Haurra jaiotzen den unetik, heldutasun osoa lortu arte, bere garapen prozesua ez da geratzen. Une batzuetan garapeneko alor bat gehiago garatuko da bestea baino, esaterako, 0-1 urte: mugimenduan aldaketa handia (honekin, espazioan kokatzen ikasten du); 1-2 urte: ahoz-hizkuntza..

e) ERAIKITZEN DUEN izakia da

Haurraren garapen fisiko eta motorikoari esker, bere ingurunean aktiboki interaktuatzen edo eragiten du. Interakzio honi esker, bere hipotesi propioak sortuko eta egiaztatuko ditu (ekintzaren bidez), alegia, munduaren ezagutza eraikitzen joango da. (Piaget-en teoria azaldu daiteke pixka bat: etapa ezberdinak, eta ezagutzak barneratu ahala etapa batetik bestera...)

f) Izaki SOZIALA da

Nahiz eta orain arte aipatu haurra bakarra dela, hazteko erritmo propioa duela..., haurrak bere pertsonalitatea eraikitzen du bera bizi den ingurunearekin erlazionatzen edo interakzionatzen duen heinean. Haurra, jaiotzen den momentutik talde ezberdinetako partaide da: familia, auzoa...

Azterketa txiki hau eginez, haurrak garapeneko etapa ezberdinetik igaro ahala, aldatzen ari dela ikusi dugu, eta honela, bere pertsonalitatea eraikitzen ari da: biologikoa, kognitiboa eta soziala. Baina, nola gertatzen dira aldaketa horiek? Zergatik edo nola pasatzen dira haurrak etapa batetik bestera? Galdera hauei erantzunez, hurrengo atalari sarrera emango diot. Bertan, besteak beste, gai hau landuko da: haurraren garapenean zein faktorek eragiten dute? Galdera honen erantzuna ezagutzeak, informazioa emango digu gure lana diseinatzeko eta planifikatzeko.

(6)

2.- GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK.

Atal hau sakonki lantzen hasi aurretik, indar gehien hartu-izan duten teoria edo ikuspuntu batzuk gogoraraziko ditut:

2.1.- TEORIETARA HURBILKETA

Lau eredu ezberdin nagusitzen dira:

a) TEORIA KOGNOSZITIBO-EBOLUZIONISTAK (Piaget, Vigotsky)

Teoria hauen ustez, haurrak garatzen dira eta beraien portaera (conducta) aldatzen dute, (zergatik?) batez ere, beraien ezagutza mailan eta gaitasun intelektualean aldaketak gertatzen direlako.

b) INGURUNEAK APRENDIZAIAN DUEN ERAGINAN OINARRITUTAKO IKUSPUNTUA (Skinner, Paulov, Albert Bandura)

Hauen ustez, gizakion portaeraren zati handi bat, batez ere portaera soziala, barneratu edo jaso egiten dugu (adquirir), ez da guztiz innatoa, baina onartzen dute faktore biologiko eta kognitiboek giza garapenean nolabaiteko eragina dutela. Aurreko teorikoekin alderatuta, hauek ez dute onartzen portaeran gertatzen diren aldaketak, beti geroz eta gaitasun kognitibo hobeagoetan erreflejatzen direla.

c) IKUSPUNTU ETOLOGIKOA (Lorenz eta Tinbergen)

Teoriko hauek, portaera aldaketak azaltzen saiatzen dira, aldaketak hori probokatu duen kausa eta zergatiaren bidez. Zergati hauek determinatzaile innatoak (ingurunea, esperientziak, norberaren egoera fisiko eta emozionala) edo determinatzaile ebolutiboak izan daitezke.

Batez ere portaera innatoak aztertzen dituzte, eta honela definitzen dituzte: unibertsalak dira, estereotipatuak, ezin dira ikasi eta inguruneak oso gutxi eragiten du bertan.

d) IKUSPUNTU EKOLOGIKOA (Brofenbrenner)

Azken urte hauetan indarra hartzen ari den teoria bat da. Hauek, haurraren garapena aztertzen dute, baina beti kontestuan, zeren hauen ustez, haurraren garapena ez da inoiz laborategian gertatzen, baizik eta ingurune sozio-kultural zabal batean gertatzen

(7)

da: etxean, familian, eskolan, lagunekin, irakasleekin... Horregatik, inguruneak haurrarengan duen eragin mota aztertzen dute.

Brofenbrenner-ek sistema ezberdinetaz hitz egiten du:

Mikrosistema: haurrak gertuen duena da: familia, eskola, lagunak... Normalean konstantea da, baina haurra hazten doan heinean aldatzen doa.  Mesosistema: mikrosistemen artean gertatzen diren erlazioak dira.

Exosistema: haurrak berak eszenatoki honetan ez du zuzenean parte hartzen

baina berarengan eragina du. Adib. gobernua, eskolako zuzendaritza...  Makrosistema: kultura, balore, sinismen...-en eragina. Normalean aurrekoak

baino sistema egonkorragoa da, baina aldaketak ere gerta daitezke, esate baterako, politika konserbadore batetik liberak batetik pasatzea.

2.2.- GARAPEN HITZAREN KONTZEPTUA

Garapen hitzaren barnean, bi kontzeptu ezberdindu behar ditugu: * Hazkundea: gorputzeko masaren haunditzea da.

* Heldutasuna: aldaketak morfologiko mailan eta portaeran.

Beraz, zer da GARAPENA?

Maila fisiko eta psikologikoan gertatutako aldaketa kualitatibo eta kuantitatiboen sekuentzia ordenatu bat da (hau da, aldaketek orden logiko bat jarraitzen dute), eta zuzenean eragiten dute portaeran, eta pentsatzeko eta sentitzeko moduan. Aldaketa fisiko eta psikologiko horiek faktore ezberdinengatik gertatzen dira. Garapena baldintzatzen duten faktore hauek barnekoak hala kanpokoak izan daitezke:

- Kanpoko faktoreak:

o Alimentazioa eta nutrizioa: etapa kritiko batean nutrizio txar batek eragin kaltegarriak edota irreversibleak izan ditzake.

o Ingurugiroko ezaugarriak (variables ambientales): osasun baldintzak, gaixotasun arin edo kronikoa, habito sozialak...

o Klima afektiboa: klima afektibo lasai, egonkorra eta aberatsa izan behar du.

(8)

o Estimulazioa eta esperientziak: haurrak barneratzen dituen estimulazio eta esperientziak.

- Barneko faktoreak:

o Karga genetikoa

o Sistema nerbiosoaren heldutasuna o Sistema endokrinoaren heldutasuna

Atal honekin amaitzen dugu, esanez, garapena etapa edo denbora zehatz batean gertatzen dela, eta etapa horretan, haurrak predisposizio handia daukala gaitasun batzuk barneratzeko. Predisposizio hori, haurraren heldutasun mailaren araberakoa izaten da, hau da, ezinbestekoa da oinarri fisiologiko bat izatea, honela, haurrak izango dituen esperientzia berrien bidez, portaera berriak ikasiko ditu. Horretaz gain, predisposizio hori, barneko (gaitasun kognitiboak, predisposizio genetikoa eta heldutasuna) eta kanpoko (ingurune fisikoa eta soziala) faktoreengandik ere baldintzatuta dago. Guzti honek eragingo du haurraren portaeran, eta portaera horiei esker, haurraren garapena aldatzen eta konfiguratzen joango da.

(9)

3.- GARAPENEKO ETAPA ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK.

3.1.- HAUR GARAPENA LANTZEN DUTEN ADITU EZBERDINEN ETAPAK.

Ondoren aipatuko ditudan autoreek, harren garapenean adituak dira, eta hazkundea eta haur portaerak etapa ezberdinetak kokatzen dituzte.

3.1.1. ARNOLD GESSEL

Autore honen arabera, garapena jarraia da (progresiboa) eta sistema nerbiosoaren heldutasunak determinatzen du.

3.1.2. HENRI WALLON

Haurra aztertzen du beti bi gauza kontutan hartuta: baldintza fisiologikoak eta inguruneko baldintzak (ambientales). Bere ustez, bi hauen arteko elkarrekintzaren bidez sortzen da portaera. Wallon-en hitzetan, ez da posible biologikoa eta soziala separatzea, dena azken finean, elkarreraginean baitago.

Wallon-en ustez, garapena ez da jarraia, etapa edo fase batzuk daude. Eta garapen horretan lau “dominio” daude, eta jarraiak edo sucesivo-ak dira, hau da, hirugarrena lortzeak, esaterako, aurreko biak lortuak dituela adierazten du...

-Afektuaren dominioa -Mugimenduaren dominioa -Ezagutzaren dominioa

-Pertsona (garapenaren gorengo helburua da)

Garapenean 7 etapa bereizten ditu:

1) Umetoki barneko bizitza

2) Mugimendu inpulsiboen etapa (0-6 hilabete): mugimenduan aldaketa handiak daude, begiradaren bidez helduekin lehen interkanbioak gertatzen dira...

(10)

3) Etapa emozionala (6-12 hilabete): haurrak soilik bere beharrak ikusten ditu eta berehala asetzea nahi du. Ez du bereizketarik egiten bere gauza eta kanpoko munduarenen artean. Helduaren papera haurraren beharrak asetzean datza. Lehen erlazio sozialak hasten dira.

4) Etapa sensoriomotorra eta proiektiboa (1-3 urte): objetuak manipulatzen hasiko da. Mugikortasun handia du eta desplazamenduei esker esperientzia berriak biziko ditu. Hizkuntza agertuko da eta honek portaeran aldaketa handia suposatzen du.

5) Personalismoaren etapa (3-6 urte): bere “ni” indarrean jartzen da, helduarekiko independentzia lortu nahi du. Uneoro atentzioa lortu nahi du, eta horretarako estrategia ezberdinak erabiliko ditu. Sentimendu berriak agertuko dir: frustrazioa, kooperazioa, norgehiagoka... Gero eta gehiago sozializatzen hasiko da. Pentsamendua erabiltzen du.

6) Etapa kategoriala (6-11 urte)

7) Gaztaroa eta nerabetzaroa

3.1.3. SIGMUND FREUD

Freud-ek batez ere pertsonalitatearen garapena aztertzen du, eta hor etapa batzuk bereizten ditu, haurrak plazerra gorputzeko zein ataletan aurkitzen duenaren arabera. Segun eta haurrak esperientzia horiek nola bizi dituen (satisfazioa, frustrazioa...) pertsonalitatean egitura zehaztuko dute. Beraz, garapenean 5 fase edo etapa bereizten ditu:

a) Aho fasea (0-1 urte): plazerra ematen dio organoa ahoa da. Ahoaren bidez haurrak objetuak ezagutzen ditu. Elikagaiak ahotik sartzen ditu

b) Uzki fasea (1-3 urte): plazerra ematen dio organoa uzkia da, eta plazerra ematen dio kakak eusteak eta kanporatzeak.

(11)

c) Fase falikoa (3-5/6 urte): bere organo genitalek atentzioa deituko die, bere organoak manipulatuz gozatuko du. Bere sexu organoekiko kuriositatea izango du, baina baita besteen organoekiko ere. Honela, ezberdintasunak deskubrituko ditu eta sexu batekin identifikatuko da.

d) Latencia fasea (6tik pubertaterarte)

e) Genital fasea (pubertate garaia)

Freud-en ustez, oso garrantzitsua da nola bizitzen diren etapa haueta-ko bakoitza, arazoak suertatzen badira, haurra oraindik gainditu ez duen etapa horretan “ataskatuta” geratzea gerta daiteke (adi. aho faseko beha-rrak ongi gainditu ez dituen haur batek, ondorengo etapetan fijazioa izan dezake aho etapako zerbaitekin: behatza txupatzea, objetuei koska egitea..), edo atzeko etapa batera bueltatzea (adib. 5 urteko haur batek anai txiki bat izan du, eta 5 urteko hori berriro esfintereak deskontrolatzen hasi da).

3.1.4. JEAN PIAGET

Piagetek aztertzen du garapena oinarrituz inteligentziaren garapenean, eta hau, ingurunera egokitzeko prozesu aktibo bezala ulertzen du. Garapen kognitiboan etapa edo estadio ezberdinak bereizten ditu. Etapa bakoitzean, norberak eskema edo modu propioak erabiltzen ditu arazoak konpontzeko, beti ere, oreka aurkitzea helburu delarik. Piageten ustez, garapena, oreka gutxiagoko etapa batetik goragoko edo oreka gehiagoko beste etapa batetara pasatzea da.

Etapa bakoitzean bi fase daude, lehenengoa prestakuntza fasea da, eta bigarrena ekintzarena. Periodo edo etapa hauek sucesivo-ak dira, hau da bat bestearen atzetik lortzen da, eta ez dute koinziditzen beti adin kronologiko zehatz batekin.

Piagetek garapenean lau estadio edo etapa bereizten ditu, eta hauetako bakoitzaren barnean, beste azpi-estadio batzuk definitzen ditu:

(12)

konfigurazioan. Periodo honen barnean 6 subestadio daude eta hauetako bakoitzean zentzumen edo arlo bat nagusitzen da bereziki.

Periodo honetan haurrak egiten duen aurkikuntzarik nagusiena zera da: “permanencia del objeto”, hau da, nahiz eta objetua ez ikusi, ohartzen da objetu hori existitzen dela.

2) Eragiketa aurreko etapa (preoperatorio) (2-6/7 urte): etapa honetako ezaugarririk nagusiena, pentsamendu sinbolikoaren agerketa eta desagerketa graduala da. Agertzen dira seinaleak, sinboloak, zeinuak, imagen mentalak ditu, hizkuntza garatu du, gai da aurrean eredurik ez duen marrazki bat imitatzeko, gai da aurrean ez dituen edo iraganeko gauzez hitz egiteko, joku sinbolikoa erabiltzen dute (medikuetara jolasten dute...)...

Gaitasun guzti hauek bere inguruko mundua antolatzen laguntzen diote, honela errealitatea ulertzea erraztuz, zeren ingurunean elkarreragiteko aukera handiagoak ditu, besteekin erlazionatzeko aukera gehiago... eta honela, aukera gehiago ditu bere pertsonalitatean aurrera egiteko, gauzen eta norberaren konzientzia hartzen baitoa.

Etapa honetan bi azpi-estadio bereizten ditu:

Pentsamendu sinbolikoaren edo aurrekontzeptuen azpi-estadioa (2-4

urte):

Pentsamendua aurrekontzeptuetan (objetu edo egoera zehatz batekin lotutako eskemak dira) oinarrituta dago. Adibidez, 3 urteko haur batek aulkia esaten duenean, beti erreferentzia du bere logelan duen aulki urdina, bere ustez aulki guztiak berea bezalakoak dira. Gauzak ikusteko modu honi, “razonamiento transductivo”a deitzen zaio.

Pentsamendu intuitiboaren azpi-estadioa(4-6/7 urte):

Errealitatea interpretatzen edo azaltzen du, demostratu ezin dituen intuizioetan. Adibidez, posible da 4 urteko haur batek pertsianak gaua egiteko direla esatea, edo, mendi txikiak paseo txikiak emateko egin zirela...

(13)

4) Eragiketa formalen etapa (12 urtetik aurrera)

3.1.5. LIFE-SPAN

Azken urte hauetan ospe handia hartzen ari dira Life-Span edo “ciclo vital” bezalako teoriak. Teoria hauek lehen azaldutako teorien kontra daude. Aurreko teoriek, garapena batez ere lehen haurtzaroan eta adoleszentzia arte ematen zela zioten; “ciclo-vital” teoriaren ustez, ordea, adin guztietan garatu eta haz daiteke pertsona. Hauen ustez, pertsona garatzen da bizi dituen esperientzien emaitza moduan.

Garapenean zenbait etapa daude:

a) Prenatal etapa (zigotoa sortzen denetik jaio arte): oso etapa garrantzitsua da garapenean, zeren hazkundea oso bizkorra da eta amaren dependentzia osoa du.

b) Lactancia etapa (0-12/18 hilabete): garapen azkarra ematen da maila motorikoan, kognitiboan eta sozialean.

c) Haurtzaro goiztiarra (infancia temprana) (1-6 urte): aldaketa handiak daude fisikoki, kognitiboki eta pertsonalitatean.

d) Erdiko haurtzaroa (infancia media)

e) Beranduko haurtzaroa (infancia tardía)

0-6 urteko haurren garapenari buruzko teorien deskribapen bat egin ondoren, etapa hauetako unerik esanguratsuenak aipatzea oso garrantzitsua da. Beraz, hori aztertzera pasako naiz.

(14)

3.2.-HAUR GARAPENEKO MOMENTU ESANGURATSUENAK.

1) BARREA. 3. hilabete inguruan. Pertsona ezagutzen duela adierazteko egiten du

2) 8. HILABETEKO ANGUSTIA

Ezagutzen eta identifikatzen ditu pertsona ezagunak eta ezezagunak, eta beldurra agertzen du ezezagunekin. Ama ondoan ez badu, abandonatua izan dela sentitzen du, eta negarra eta angustiaren bidez adierazten du.

3) LEHENENGO PAUSOAK EDO URRATSAK

12-18 hilabete inguruan ibiltzen hasiko da. Nahiz eta ibiltza ekintza guztiz motorikoa izan, izugarrizko eragina du garapen intelektualean. Orain gai da objetuengana bera hurbiltzeko, manipulatzeko, ukitzeko... Bide batez, bere gorputzaren nozioa eta espazio eta denbora nozioaz jabetzen da.

4) HIZKUNTZAREN AGERPENA

Hizkuntzaz jabetzea, oso euskarri garrantzitsua da haurraren pentsamendurako eta erlazio sozialen garapenerako.

5) AURKAKOAREN KRISIA (crisis de oposición)

3 urte bete aurretik gertatzen da. Haurrak independientea izan nahi du, berak bakarrik aktuatu. Bere burua ezagutu du eta bere mugak ezagutu nahi ditu. Oraindik besteen dependentzia du eta behar ditu. “Autosuficiencia” hori behar-beharrezkoa da independentziara iristeko.

6) EGOZENTRISMOAREN DESAGERKETA

5 urte inguruan, berearen berdinak ez diren beste ikuspuntu batzuk badaudela ohartzen hasten da, eta bere ideiak eta ekintzak azaltzeko eta justifikatzeko beharra ikusten du. Egozentrismoaren desagerketa behar-beharrezkoa da garapen sozialerako.

(15)

4.- LEHEN URTEAN HAURRAK DUEN GARAPENA.

0-6 urte bitarteko haurren ezaugarririk nagusiena eremu guztietan gertatzen diren aldaketa kantitate handia da, eta batez ere lehen urtebetea da garrantzitsua. Horregatik, orain, lehen 12 hilabeteez hitzegingo dut.

4.1.-MAILA FISIKOA

Maila fisikoari dagokionean, haurrak izugarrizko aldaketak jasaten ditu lehen urtebetean: pisua, talla.... Aldaketa hauek haur guztiengan gertatzen dira, baina aldaketa hauetan nabarmen eragiten dute kanpoko eta barneko faktoreek, esate baterako, karga genetikoa, alimentazio mota, maila sozio-ekonomikoa eta afektiboa....

Pisua: jaiotzean bataz-beste 3,5 kg. eta urte batekin 10 kg. Altuera: jaiotzean bataz-beste 50 cm eta urte batekin 74 cm.

Hortzak (dentición): jaiotzean 0 hortz ditu. 8 hilabetekin hasiko zaizkio esnezko hortzak eta 3 urte arte luzatzen da hortzen kontua.

4.2.-MAILA NEUROLOGIKOA

Maila neurobiologikoan, haurrak errefleju arkaiko batzuk ditu:

-Reflejo de succión: haurraren ahoarekin kontaktuan objetu bat jartzen bada, bera txupatzeko mugimendu ritmiko bat jarriko da martxan.

-Reflejo de grasping o prensión: haurrarekin eskuarekin kontaktuan bjetu bat jartzen bada, eskua itxi egingo du objetua hartzeko.

-Reflejo de moro: soinu edo zarata handi bat entzutean haurra beldurtu egiten da, eta besoak ireki egingo ditu bapatean eta ondoren itxi.

-Reflejo de marcha automática: haurrai beso azpitik heldu eta bere oinek lurra jotzen badute, ibiltzean egiten den moduko mugimendua egiten du.

(16)

-Reflejo de enderezamiento estático: oin azpian indar bat egiten badiogu, besoak ireki egiten ditu.

-Reflejo de los puntos cardinales: ezpainen inguruan laztana egiten badiogu, berak burua jiratukodu guk laztana egin diogun norabidean.

Erreflejuek, haurra garatzen ari dela adierazten dute, jaioberriaren heldutasun neurologikoa neurtzen baitute. Horretaz gain, desagertua egon behar zen errefleju batek oraindik ere irauten badu, garapenean atzerapena adierazten du, beraz, patologiaren baten abisua izan daiteke.

4.3.-MAILA KOGNITIBO-MOTOREA

Piageten teorian oinarrituz azaltzen da garapen kognitibo-motorea. Autore honi jarraituz, 0-1 urte bitarteko haurra, periodo sensoriomotorean kokatzen da, non, inteligentzia eta pentsamendua oso erlazionatuta daude zentzuekin eta mugimenduarekin. Eta gaitasun kognitiboak, objetuekin egiten dituen ekintza eta manipulazio errepikakorrei esker eraikitzen ditu. Ezagutza berri hauek, aurreko ezagutzetan oinarritzen dira (=ezagutza esanguratsua). Haurrak hazten ari den neurrian, bere ekintzak antolatu egiten ditu, eta ekintza horiek gero eta inteligenteagoak eta intentzionalagoak dira.

Lehen urtebetean, mugimenduari dagokionez, honelako bilakaera ematen du:

1-2 hilabete: -mugimendua oso oinarrizkoa da.

-buruaren eta gorputzaren tono muskularra oso baxua da.

3-4 hilabete: *Hipotonia eta hipertonia desagertzen dira, beraz, buruaren eta gorputzaren kontrol hobea du.

*objetuak interesatzen hasi zaizkio, baina oraindik berak bakarrik ezin ditu hartu. Guk hurbiltzen badizkiogu, berak eskuarrekin harrapatuko ditu. Gai da objetuak ahora eramateko, hori da bere bitartekoa gauzak ezagutzeko eta esploratzeko.

5-6 hilabete: -Kasualitatez oinak deskubritzen ditu, beraz, eskuak ez zaizkio asko interesatzen.

(17)

7-8 hilabete: *Alde batetara eta bestera jira daiteke.

*Arrastaka ibiltzetik gateoan ibiltzera pasako da.

*Gorputzaren tonua asko igo da. Posturak hobeto kontrolatzen ditu. Esaterko, eseritzeko posturan egon daiteke (8 hilabetekin ez du euskarririk behar).

*Pinza egiten hasiko da (gauza handiak hartzeko)

9-10 hilabete: -Leku batetik bestera mugitzen da (desplazatu). Honela, interesatzen zaiona hartzeko aukera du.Kognitiiboki, intentzionalitatearen garapena gertatzen hasten da.

-Oreka mantentzen du. Eta zerbaiti eutsita zutik egoteko gai da. Lehen pausoak emango ditu.

-Pinza egingo du gauza txikiak hartzeko (ogi apurra)

11-12 hilabete: Oreka ematen dion zerbaiti helduz ibiltzeko gai da. Bakarrik ibiltzeko prestatzen ari da.

4.4.-ZENTZUEN MAILA ETA MAILA PERZEPTIBOA

Zentzuen garapenari dagokionean, haurrak jaiotzen denenean, nahiko garatuta izaten ditu zentzumen gehienak (ongi ornituak) eta prest egoten da zentzumenak erabiltzen ikasteko.

Dastamena: nahiz eta haurra jaiotzen denean ez dagoen oraindik oso garatuta, aho organoaren bidez izaten du haurrak kontaktua munduarekin. Laisten, zapore gozoak eta gaziak bereizten hasiko da.

Usaimena: haurren usaimen ona dutela zihurtatzeko, ez dago beraien aurpegiko

erreakzio eta mugimenduak ikusi besterik. Haurrarentzat, bere amaren gorputzaren usaina da guztien artean esanguratsuena.

Ukimena: haurraren mugimendu-sistema garatzen doan heinean, ukimen

zentzumena aberasten doa, eta honek inteligentzia sensorio-motorraren eraikuntzan laguntzen du.

(18)

Ikusmena:

-Jaiotzean: gai da ikusteko, baina ez helduok egiten dugun zehaztasun mailarekin, izan ere, bere ikusmen sistema oraindik heldugabea da edo guztiz osatu gabe dago. Hasiera batean, soilik 20-25 zm-tara dauden gauzak edo pertsonak ikusten ditu soilik zehaztasunez.

-2 hilabetekin, bi begiak objetu berera enfokatzeko gai da, eta normalean, mugimenduan dauden gauzak begiratzea gustatzen zaio.

-4 hilabetekin: haurraren ikusmena helduen parekoa dela esan dezakegu; hau da, distantzia ezberdinetara dauden objetuak bereizten ditu, eta zehaztasun txikiak ere behatzen ditu.

Entzumena:

-Jaiotzean: oso sensiblea da soinuen intentsitateari, jasotzen ditu, baina bigarren hilabete arte ez da gai soinu hoiek nondik datozen jakiteko.

-2 hilabetekin: gertukoen ahotsak bereizten hasten dira, esaterako, amarena. -3 hilabetean: soinuan datorren lekura mugitzen du burua, eta pertsonen ahotsak hobeto jasotzen ditu beste soinuak baino.

-4 hilabetean: dagoeneko lortu entzumenaren heldutasuna, hau da, soinuaren norabide zehatza lokalizatzen du.

4.5.-MAILA SOZIO-AFEKTIBOA

Haurrak jaiotzean emozio ezkorrak adierazten ditu: negarra, tentsio muskularra, arnasteko arazoak. Exzitazio guzti hau, bere behar biologikoekin erlazionatuta dago (jan, lo egin...). Denborarekin, emozio hauek polarizatzen eta ezberdintzen hastendira.

Haurrak bi hilabete inguru dituenean, edozein helduk dituen emozio berak adierazten ditu: poza, tristura, beldurra...

Haurrak bizitzako lehen erlazio berezia apegoa egin duen pertsonarekin izaten du, eta normalean hau ama da. Amak, haurraren ekintza edo portaerak interpretatzen ditu, eta haurra, pixkanaka, amaren portaerak ezberdintzen joango da. Ama eta haurraren artean gertatzen diren lehen lazo afektibo hauei esker, haurrak sozializatzeko prozesua hasten du, eta honela, bere maila sozio-afektiboa handitzen joango da. Haurrak 8 hilabete inguru dituenean, oso ongi bereiten ditu berarekin erlazio estua duten pertsonak (ama, aita, anai-arreba, zaintzailea...) eta ezezagunak.

(19)

4.6.- HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO MAILA

Haurrak helduekin (amarekin) duen erlazioari esker, hizkuntza eta komounikazioa garatzen da. Hasiera batean, negarraren bidez (oinarrizko beharrak asetzeko), barrearen bidez (amaren ahotsa entzutean)... Kognitiboki bere ekintzen intentzionalitatea garatzen duen neurrian, bere emozioak ere intentzionalizatzen ditu, hau da, orain ez du negar egingo soilik gosea duenean, baizik eta “maliziaz” objetu bat nahi duenean ere negar egingo du (atentzioa deitzeko).

Orain arte, garapenak maila guztietan aldaketak suposatzen dituela ikusi dugu. Baina garapena ez da soilik haurrak objetuekin duen erlazioaren bidez garatzen, baizik eta bere berdinekin, helduekin... duen erlazioari esker ere bai. Horregatik, hurrengo lerroetan, familiaren eta hezitzailearen (irakaslea) paperaz hitz egingo dut.

5.-HELDUEN PAPERA.

Haurra bere pertsonalitatea eraikitzen joango da, bai pentsamendu, sentimenduei eta ekintzei dagokionez. Pertsonalitate hori, objetuekin eta inguruko pertsonekin duen erlazioaren bidez gauzatzen da. Gogoratu behar dugu, hasiera-hasieran, haurrak soilik bere ama eta familiakoekin erlazionatuko dela; beranduago hezitzailearekin, eta ondoren, bere berdinekin (lagunekin). Erlazio guzti hauen ondorioa da pertsonalitatearen eraikuntza. Ingurunetik hartzen duen informazioari esker, gaitasun mentaletan hobetzen edo hazten da, eta honetaz gain, bere buruari buruzko ezagutza ere eraikitzen du (autoimagina eta autokontzeptua).

5.1.-FAMILIA

Familiak haurrari eskaintzen dion giro edo baldintzak, aberastu edo oztopatu egingo du haurraren garapen prozesua, izan ere, familia giroa baita haurra bizi den ingurunea: giro horretan sentitzen du, oinarrizko baloreak ikasi, giza ohituretaz jabetu, norbere burua ezagutu, komunikatu, lehen erlazioak sortu, bazterketa esperimentatzen du... alegia, modu globalean heldu egiten da.

(20)

Haurra eskolan hasten denean, beraretzat izugarrizko aldaketa handia gertatzen da, zeren etxean ziur sentitzen zen, familiako erdigunea zen, zaindua zegoen.... eta eskolan, beste ikasleekin erlazionatu behar du, eraikuntza eta materialak arrotzak dira, helduak ez ditu ezagutzen... Eskolako giro honetan, ez da seguru eta konfidantzaz sentitzen. Aldaketak handi honetan inplikatuta dauden helduak (irakasleak, hezitzaileak...) egokitze aldi hau oso ongi zaindu behar dute, oso garrantzitsua baita, eta gurasoek ere zerbait egin dezakete (haurrak eskolara joateko animatu, beraien beldurrak haurrari ez transmititu...

5.2.-HEZITZAILEA

Goian aipatutako egokitzapen aldi honetan, eta ondoren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan hezitzailearen lan bat, gurasoak orientatzea da, haurrekin nola kolaboratu behar duten jakiteko. Gurasoak, irakasleak bezala, haurraren gaitasun guztiak estimulatzen eta potentziatzen saiatu behar dira, eta horretarako, irizpide metodologiko hauek jarraitu behar dira:

Globalizazio printzipioa: haurraren gaitasun guzti-guztiei atenditu behar zaie, haurrak modu globalean perzibitzen duela kontutan hartuz: hau da, haurrak ez du ezer ikasiko, aurretik bere gorputzetik edo esperientziatik igaro ez bada.

Afekto eta erlajazio printzipioa:

o Haurrari klima afektibo, “acogedor” eta erlajatua eskaini. o Leku eta pertsona aldaketak ekidin.

o Haurrarekin maiz hitz egin, modu argian eta zuzenean. Hiztegi sinple batekin, eta hilabeteko umea izango bazen bezala.

Autonomia printzipioa:

o Haurrari berari, esperimentatzeko eta ekintzak egiteko aukerak eskaini. o Haurrari leku zabalak eskaini, arriskurik gabe nahi duen moduan mugi

(21)

Indibidualizazio printzipioa:

o Haur bakoitzaren gaitasunetan sinetsi, eta bere ekintzetan estimulatu eta animatu.

o Haur bakoitzarne ikasteko modua eta erritmoa errespetatu eta onartu. o Ikaskuntza prozesuan helduak parte hartuko du, soilik,

behar-beharrezkoa denean.

Ikasten ikasteko printzipioa:

o Explorazioaren bidez aprendizai esanguratsuak egin ditzan erraztu. Alegia, ideia eta ezaugarri garrantzitsuenak deskubri ditzan lagundu. o Gai izan dadila bere aprendizai esanguratsuak sortzeko.

Jokuaren printzipioa: jokua da haurren aprendizaien motorra.

Hezkuntza koherentearen printzipioa:

o Hezkuntza-eskuhartzea planifikatu eta organizatu helburu zehatz batzuek lortzeko asmoz. Horretarako, kontuan izan: maila ebolutiboak (garapenaren faseak), haurren beharrak eta interesak. Egoeraren diagnostiko bat egin behar da, alegia, taldearen eta haur bakoitzaren ezaguarriak ezagutu behar ditugu.

o Planifikatu dena maiztasun batekin ebaluatu, garapen prozesua behatu... eta beharrezkoa bada, interbenitu eta aldaketak egin.

ONDORIOA

Gai honekin amaitzeko, ideia hauek azpimarratuko nituzke:

- Hezitzaile batentzat ezinbestekoa da haurren garapeneko aldaketen berri izatea, eta hezkuntzaren eskuhartzea egokitu egin beharko da adin bakoitzeko ezaugarrietara eta ikasteko modu ezberdinetara.

- Bizitzako lehen urteetan izandako gertaera eta esperientzia guztiek haurraren garapenean nabarmen eragiten dute. Eragin hau zergatik da handia? Adin horretan garapenaren prozesuan aldaketa asko gertatzen direlako (maila fisikoan, kognitiboan, afektiboan eta

(22)

2.GAIA

6 URTE BITARTEKO HAURREN GARAPEN PSIKOMOTOREA.

PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMEAN.

SENTSAZIOA ETA PERZEPZIOA EZAGUTZEKO ITURRI MODUAN. ANTOLAKUNTZA SENSORIALA (ZENTZUMENAK) ETA PERZEPTIBOA. HEZKUNTZA ESKUHARTZEA.

SARRERA

1. SEI URTE BITARTEKO HAURREN GARAPEN PSIKOMOTOREA

1.1. PSIKOMOTRIZITATEA: GARAPEN MOTOREAN ERAGITEN DUTEN LEGE ETA FAKTOREAK.

1.1.1.-HELDUTASUN LEGEAK  Ley próximo-distal  Ley céfalo-caudal

 Ley de lo general a lo espedífico 1.1.2.-GARAPENEKO FAKTOREAK

1.2.- GAITASUN MOTOREEN EBOLUZIOA.

* GAITASUN MOTOREAK A) OREKA GAITASUNA B) GAITASUN LOKOMOTOREA  Zorutik desplazatzea  Ibiltzea  Eskailerak igotzea  Korri egitea  Saltatzea

 Baloi bati ostikoz jotzea c) MANIPULATZEKO GAITASUNA

- La prensión - Grafia

(23)

* GAITASUN PSIKOMOTOREN EBOLUZIOA a) GIZA ESKEMA

 Nivel de cuerpo vivenciado  Nivel de cuerpo percibido  Nivel de cuerpo representado b) ORIENTAZIO ESPAZIALA

c) DENBORAREN PERZEPZIOA d) LATERALITATEA

2. PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMEAN.

2.1.-PSIKOMOTRIZITATEA HELBURUETAN 2.2.-EDUKIAK

2.3.-METODOLOGIA 2.4.-EBALUAKETA

3. SENSAZIOA ETA PERZEPZIOA EZAGUTZEKO ITURRI MODUAN. ANTOLAKUNTZA SENSORIALA ETA PERZEPTIBOA.

3.1.-SENSAZIOA ETA PERZEPZIOA

3.2.-ANTOLAKUNTZA SENSORIALAREN ETA PERZEPTIBOA.

3.2.1.-IKUSMEN PERZEPZIOAREN GARAPENA a) Oinarri fisiologikoak

b) Koloreen perzepzioa

c) Ingurunearen pezepzioa eta esplorazioa 3.2.2.-ENTZUMEN PERZEPZIOAREN GARAPENA 3.2.3.-USAIMENA 3.2.4.-DASTAMENA 3.2.5.-UKIMENA 4. HEZKUNTZA ESKUHARTZEA.  HELBURUAK  EDUKIAK  METODOLOGIA  HEZKUNTZA BALIABIDEAK  IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZARAKO EKINTZAK

(24)

SARRERA

Gai hau haurraren garapen psikomotorearen ingurukoa da, eta besteak beste gai hauek jorratuko ditut: garapen psikomotorean eragiten duten faktoreak aurkeztuko ditut, garapena bera nola ematen den eta bere eboluzioa, nola antolatu psikomotrizitatearen lanketa adin honetan, 0-6 urte bitarteko haurrengan gai honek duen garrantzia azpimarratuko dut...

Oraintxu ikusi bezala, garapen psikomotorearen gaia sakonki aztertuko dut, baina ez dugu ahaztu behar, garapen psikomotorea gertatzeko behar-beharrekoz da: inteligentziaren garapena eta garapen sozio-afektibo egoki bat.

Gaiari heldu asmoz, lehenik eta behin psikomotrizitate kontzeptua bera landuko dut, eta garapen horretan eragiten duten zenbait legeren aipamena egingo dut. Honen ondoren, arlo perzeptibo, kognitibo eta motorearen eboluzioa aztertuko dut, eta jarraian haur hezkuntzako curriculuan gai hau nola txertatzen den aztertuko dut. Azkenik, hezitzailearen lanak haurraren garapen psikomotorean ahalik eta modurik esanguratsuenean eragitea helburu delarik, hezkuntza eskuhartzea ahalik eta hobekien egiteko pauta edo irizpide batzuk aipatuko ditut.

1. SEI URTE BITARTEKO HAURREN GARAPEN PSIKOMOTOREA

Gai honetan zehar maiz agertuko dira psikomotrizitate eta garapen hitzak. Baina zer esan nahi du bakoitzak? Hori aztertzen hasiko naiz.

PSIKOMOTRIZITATE HITZA, bi hitzez osatuta dago: “psiko” eta “motorea”, beraz, bi hauek definitu beharko ditut:

 ”Psiko”: ekintza psikikoei egiten die erreferentzia, eta oinarrizko bi alderdirekin: kognitiboa eta afektiboa.

(25)

Mugimendua ongi egiteko, ezinbestekoa da:

- Kontutan hartuz edozein mugimenduzko ekintzaren oinarrian edo atzean nerbio sistema zentrala dagoela, garrantzitsua da oinarri neurobiologikoa izatea.

- Hezurren sistema muskularra izatea beharreko da, hori baita mugimenduaren euskarria edo armazoia. (oinarri anatomikoa)

- Informazio sensoriala behar-beharrezkoa da burmuineko ekintza bat egoteko (actividad cerebral)

- Azkenik, oinarri neurobiologikoak, anatomikoak eta sensorialak esistitzen badira, baina beraien funtzionamendua edo heldutasuna ez badago “egoera ezinhobean”, ez dute ongi funtzionatzen, eta beraz, ez zen mugimendua posible izango.

GARAPEN HITZAren barnean, bi kontzeptu ezberdindu behar ditugu: * Hazkundea: gorputzeko masaren haunditzea da.

* Heldutasuna: aldaketak morfologiko mailan eta portaeran. Beraz, zer da GARAPENA?

Maila fisiko eta psikologikoan gertatutako aldaketa kualitatibo eta kuantitatiboen sekuentzia ordenatu bat da (hau da, aldaketek orden logiko bat jarraitzen dute), eta zuzenean eragiten dute portaeran, eta pentsatzeko eta sentitzeko moduan. Aldaketa fisiko eta psikologiko horiek faktore ezberdinengatik eta heldutasun legeengatik gertatzen dira:

1.1.-PSIKOMOTRIZITATEA: GARAPEN MOTOREAN ERAGITEN DUTEN LEGE ETA FAKTOREAK.

1.1.1.-HELDUTASUN LEGEAK

Ley próximo-distal: haurrak lehenik eta behin, bere gorputzetik gertuen dituen gorputzeko zatiak kontrolatzen ditu; adib. sorbalda lehenago kontrolatuko du behatzak baino.

(26)

Ley céfalo-caudal: mugimenduaren kontrola burutik hasten da, gero lepoa, gorputza eta hanketan amaitzen da. Beraz, haurra zutik mantentzeko gai izan aurretik, beste atalak kontrolatu behar ditu.

Ley de lo general a lo espedífico: haurrak egiten dituen lehen

mugimenduak oso orokorrak dira, zabalak eta koordinatu gabeak. Garapena aurrera doan heinean, mugimenduak geroz eta txikiagoak eta kontrolatuagoak egingo ditu.

Lege hauek diotenari jarraituz, garapen motorea bi kategoriatan banatzen dela esan dezakegu:

* Motrizitate zabala, handia (gruesa): muskulu talde handiak mugitzen edo koordinatzen dira. Adib: oreka mantentzean, lokomozioa, posturaren kontrola...

* Motrizitate fina (“o la prensión): muskulu talde txikiak mugitzen edo koordinatzen dira, batez ere eskukoak eta behatzetakoak. Motrizitate fin honi esker, haurrak jateko, eraikitzeko eta esploratzeko aukera du.

1.1.2.-GARAPENEKO FAKTOREAK

Garapena baldintzatzen duten faktore hauek barnekoak hala kanpokoak izan daitezke:

- Kanpoko faktoreak:

o Elikadura eta nutrizioa: etapa kritiko batean nutrizio txar batek eragin kaltegarriak edota irreversibleak izan ditzake.

o Ingurugiroko ezaugarriak (variables ambientales): osasun baldintzak, gaixotasun arin edo kronikoa, habito sozialak...

o Klima afektiboa: klima afektibo lasai, egonkorra eta aberatsa izan behar du.

o Estimulazioa eta esperientziak: haurrak barneratzen dituen estimulazio eta esperientziak.

(27)

o Karga genetikoa

o Sistema nerbiosoaren heldutasuna o Sistema endokrinoaren heldutasuna

1.2.- GAITASUN MOTOREEN EBOLUZIOA.

Garrantzitsua da gaitasun hauen garapen prozesua ezagutzea, zeren haurrak jasaten duten garapena ezagutuz gero, gure eskuhartzearen bidez, behar duten estimulazioa eskeini ahal izango diogu.

Garapena baldintzatzen duten legeak eta faktoreak modu egokian aurreratzen badute, haurraren garapen psikomotorea garantizatua dago, eta Haur Hezkuntzaren amaieran, garapen psikomotorearen gorengo helmugara (norberaren gorputzaren kontrola) iristeko gaitasunak eskuratuak izango ditu. Norberaren gorputzaren kontrola lortzen lagunduko dio mugimenduak.

Haurrak lortu beharreko gaitasun horiek, bi multzotan bereiz daitezke:

1) GAITASUN MOTOREAK a. Oreka gaitasuna b. Lokomotora gaitasuna c. Manipulatzeko gaitasuna 2) GAITASUN PSIKOMOTOREAK a. Gorputz eskema b. Orientazio espaziala c. Denboraren perzepzioa d. Lateralitatea

Ondorengo orrietan, guzti hau sakonduko dut.

1 ) GAITASUN MOTOREAK, hau da, espreski mugimenduarekin lotuta daudenak:

(28)

Grabitatearekiko gorputzaren kontrola inplikatzen du. Adib. buelta eman, balanzeatu, buru gainean apoiaturik egon, tabla baten gainean ibili...

Haurrak oreka gaitasuna garatu dezan, eta goian aipatu bezalako ekintza konplexuak egin ditzan, beharrezkoa da haurrak nola lortzen duen zutik jartzea aztertzea. Horretarako, ezinbestekoa da tono muskularra, posturaren kontrola eta orekaren garapena gorengo maila batean egotea.

Tono muskularra: muskuluak duen tentsioa da, bai atseden garaian, eta

bai ekintza egiten ari garen bitartean. Muskuluaren tentsio hau gogorregia (hipertonia) edo suabeegia (hipotonia) izan daiteke.

Posturaren kontrola: tono muskularrarekin erabat erlazionatuta dago. Beraz, tono muskularraren kontrol ona badago, gorputza postura bat edo beste hartzeko gai izan da, eta baita postura horretan gero eta gehiago irauteko ere.

Oreka: tono muskularraren eta posturaren kontrolaen bidez, haurra oreka

gaitasuna garatzen joango da. Bi oreka mota daude: - Oreka estatikoa: geldirik egotea.

- Oreka dinamikoa: desplazamentuetan gorputza kontrola-tzean datza, esate baterako, marra baten gainean ibiltzea.

Ondoren, tono muskularrak, posturaren kontrolak eta oreka gaitasunak 0-2 urte bitarteko haurraren gorputzaren kontrolean nola eragiten duten aztertuko dut.

0-3 hilabete: haurraren motrizitatea oso oinarrizkoa da, oraindik errefleju arkaikoak mantentzen dira. (Orain erreflejuak aipatuko ditut, baina ondoren sakonduko ditut zer diren erreflejuak eta zein diren nagusienak).

3-4 hilabete: garunean heldutasun bat gertatzen da, eta errefleju primarioak desagertuz doaz.

9-10 hilabete: tono muskularra gogortzen ari da, eta honi esker, bizkar-hezurra gogortzen da, eta haurrak gai da zutik egoteko. Ondoren, urtebete inguruan, gai da zutik heldu gabe egoteko eta lehen pausoak emateko. Honek, oreka estatikoa garatzen ari dela adierazten du.

(29)

2 urte: dagoeneko, tono muskularra, posturaren kontrola eta oreka erabat garatu direla esan daiteke.

Erreflejuak

Erreflejuak, estimulo baten aurrean emandako erreakzio automatikoak dira. Erreflejuak egoteak, edo ez egoteak, garunari buruz (heldutasun neurologikoa) eta sistema nerbiosoari buruz informazioa ematen digu. Errefleju batzuk bizi guztia irauten dute, baina errefleju primarioak deitzen ditugunak lehen urtebetean desagertzen dira, eta horreak, garuna egoki garatzen ari dela adierazten du. Baina errefleju batzuk jaiotzean ez badaude, edo estipulatutako denboran desagertzen ez badira, lesio organiko bat egon daitekeela esateko irizpide bat da.

Hauek dira errefleju arkaiko nagusienak:

- Reflejo de succión: haurraren ahoarekin kontaktuan objetu bat jartzen bada, bera txupatzeko mugimendu ritmiko bat jarriko da martxan.

- Reflejo de grasping o prensión: haurrarekin eskuarekin kontaktuan bjetu bat jartzen bada, eskua itxi egingo du objetua hartzeko.

- Reflejo de moro: soinu edo zarata handi bat entzutean haurra beldurtu egiten da, eta besoak ireki egingo ditu bapatean eta ondoren itxi.

- Reflejo de marcha automática: haurrai beso azpitik heldu eta bere oinek lurra jotzen badute, ibiltzean egiten den moduko mugimendua egiten du.

- Reflejo de enderezamiento estático: oin azpian indar bat egiten badiogu, besoak ireki egiten ditu.

- Reflejo de los puntos cardinales: ezpainen inguruan laztana egiten badiogu, berak burua jiratukodu guk laztana egin diogun norabidean.

(30)

- Reflejos de parpadeo: soinu, zarata edo argi baten aurrean, haurrak begiak itxi edo itxi ireki ibiltzen ditu.

- Reflejo de ojos de muñeca: haurraren burua poliki-poliki alde batera mugitzen dugunean, haurraren begiek mugimendua ez dutela jarraitzen ikus dezakegu.

- Reflejo natatorio: haurra uretan sartzen dugunean, beso eta oinak erritmikoki mugitzeko joera du.

- Reflejo de paracaídas: haurra eserita eta alboetatik helduta dugu, eta gainazal batean azkar jeitsiarazten dugu (adib txirristran), haurrak besoak zabaltzen ditu “erorketatik” protegitzeko.

b. Gaitasun lokomotorea

Lurrean edo zoruan gertatzen diren mugimenduek osatzen dute. adib. ibili, korri egin, salto egin, jauzi egin, eskailerak igo...

Zorutik desplazatzea: haurrak 6 hilabete inguru dituenean hasten da zorutik desplazatzen, arrastratuz. 8 hilabete inguruan, arrastaka ibiltzetik gateora pasatzen dira. Haur batzuk aurreraka arrastratzen dira, besteak atzeraka, batzuk ez dira inoiz gateatzen ibiltzen... ez du inporta. Garrantzitsuena, bakoitzak bere desplazatzeko modua aurkitzea da, deskubri dezatela gai direla nahi duten lekura joan eta gauzak hartzeko, exploratzeko... Haurrak urte bat eta erdi duenean, prest dago beste desplazamendu bat egiteko: ibiltzea.

Ibiltzea: Haurrak ibiltzen ikasten duenean, izugarrizko autonomia lortzen du bere desplazamenduei dagokienean, eta hau 9-10 hilabete inguruan hasten da. Haurrak ibiltzen ikasteko, garatuak izan behar ditu: oreka dinamiko eta estatikoa, tono muskular altua, oinen arteko koordinazioa, eta nahikoa indar bere pisua oin batek aguantatzeko.

Gogora dezagun, zutik jartzeko eta ibitzeko gaitasunen eragin handia dutela faktore ezberdinek: morfologia, herentzia, ingurune afektibo eta soziala.

(31)

Haurrak 2 urte dituenean gai da korri eta salto egiteko. 3 urtekin, beso eta oinen balantzeo alternatiboa automatizatzen du. Eta 4 urtekin, helduen antzeko ibilkera lortzen du.

Eskailerak igotzea: hasieran eskailerak banaka-banaka igotzen dituzten, beti hanka berarekin, eta espailera bakoitzean atsedena hartuz. Haurrak 2 urte erdi dituenean hasten dira eskailerak helduak bezala bakarrik igotzen, eta 3 urterekin, jaisten dituzte bakarrik.

Korri egitea: 2 urte ondoren hasten da korri egiten, baina zailtasun handiak ditu bapatean gelditzeko, edo korrika doala giro bat egiteko. 4 urte inguruan lortzen da guzti hau ongi menperatzea. 5 urtetik aurrera, korrika egitearen abiadura asko bizkortzen da.

Saltatzea: 2 urte inguruan hasten da saltoak egiten. Bi oinekin batera saltatzen 3 urte dituenean ikasiko du.

Baloi bati ostikoz jotzea: hasiera batean, gorputza (besoak...) geldirik daudenean jotzen du ostikoz baloi bat. Baina denborarekin, inpulsoa hartzen du, gorputza ere gehiago mugitzen du. Guzti hau 5 urte inguruan gertatzen da.

c. Manipulatzeko gaitasuna

Adib. gauzak jaurtitzea, hartu, ostikoak eman, zerbait jo...

Gauzak heltzea: Prensio gaitasuna, oreka eta desplazamendu gaitasunekin batera, aldi berean, garatzen da. 0-6 urte bitarteko haurrek, gauzei heltzen ikasteko (prensión), lau fase igarotzen dituzte:

- Gauza edo objetua bisualki lokalizatzea. - Eskua edo punteria gerturatzea.

- La prensión.

(32)

Haurrak, lehenengo, objetua bisualki lokalizatzen du. Hilabeteak igaro ahala, bere eskuekin objetu horiek hartu ditzala konturatzen da, eta hemen, 5-6 hilabete inguruan, borondatezko prensioa eta heltzea hasten da. 8 hilabete inguruan, “beheko pinza” egiteko gai da, horrela, gauzak heltzeko prozesua asko hobetzen du. 9-10 hilabetekin “goiko pinza” egiten du.

Grafia: pinza-ri esker, pintura batekin zerbait ekoiztu dezakeela ikertzen du. Hasiera batean, berak egiten dituen zirriborroek ez dute esanahirik, baina helduaren laguntzaz, zirriborro horiek esanahia hartzen dute.

Grafo-motrizitatera iristeko ere, urrats edo pauso ezberdinetatik igaro behar da:

- Zirriborro motoriko fasea (garabato motor): 1,5 – 2 urte bitartean gertatzen da. Etapa honetan, haurrak zirriborroak egiten ditu mugimendu inpulsibo, azkar eta kontrolik gabekoen bidez. Beso guztia mugitzen du, eta ez du koordinatzen eskuaren trazoa bistarekin. Zirriborroak egiten ditu grafia egiteko mugimendu horrek plazerra ematen diolako.

- Zirriborro perzeptiboa (garabato perzeptibo): praktika askoren poderioz, eskumuturraren kontrola geroz eta hobeagoa da, eta honela, zirriborro perzeptiboen fasera heltzen gara. Oraindik ez dago esku eta begiaren arteko koordinaziorik, eta zirriborroak egiten jarraitzen du mugimendu horrek plazerra ematen diolako. Baina 3 urte inguruan, eskua eta begien arteko koordinazioa gertatzen hasten da, eta perzepzioa jokuan sartzen da, hau da, haurrak mundua behatzen du, eta munduaren interpretazioa bere zirriborroen bidez adierazten du. Dagoeneko, egiten dituen zirriborroei izena eta esanahia jar dakizkioke. Oraindik guretzat, marrazten duena eta berak marraztu duena kontatzen duenean, ez datoz bat, baina denborarekin, bere ezagutzak ere handitzen doaz, eta zirriborro horiek hobetuz joango dira.

- “ Etapa de los renacuajos”: marrazki guztietan “ni” agertzen da, (zirkulu handi bat), ondoren oinak eta besoak jarriko dizkio marra batzuen bidez... denborarekin, inguruko beste objetu edo pertsonak txertatuko ditu marrazkian.

- Zirriborro adierazgarriaren fasea (garabato representativo): 4 urtekin ematen da, eta honetan lagundu du pentsamendu sinbolikoak. Fase honen ezaugarririk

(33)

nagusiena, marraztu aurretik mentalki antizipatzen du zer marraztuko duen, alegia, zerbait berezia egiteko intentzio bat dago. Marrazten hasi aurretik, zer marraztuko duen esango digu. Bestalde, haurrek egindako marrazkiek, balio pedagogiko eta didaktiko handia dute, zeren munduaz duen perzepzioa isladatzen da bertan.

2) GAITASUN PSIKOMOTOREAK: gaitasunak osagarriak dira, hau da, konplementatu egiten dira, eta beraz, batek ezin du bestearengandik independienteki eboluzionatu.

a. Gorputz eskema

Pertsonaren garapen integral edo osorako, oso garrantzitsua da giza eskema on bat barneratua izatea; zeren horrela, badu norberak bere gorputzaren kontzientzia, gorputzeko zatien berri, goputz-mugimenduak ezagutzen ditu, posturak, jarrerak...

Gorputz eskema lantzen dugunean haurrekin, zera ari gara lantzen:

- Gorputzaren kontzeptua: intelektual mailan jakin dezatela zer den gorputza, bere atalak, atal bakoitzaren funtzioa zein den...

- Gorputzaren imagina: norbere gorputzari buruzko sentimendu batzuk izatea erakusten diegu. Sentimendu horiek aldakorrak izan daitezke eboluzioaren une kritiko batzuetan. Autoestima ere landu behar dugu, eta hau, amarengandik urruntzen hasten denean hasiko da.

Gorputzaren eskema oso bat, 5-6 urterekin osatuko dute lehen aldiz. Haur Hezkuntzan gorputzaren eskema landu behar-beharrezkoa da.

Zergatik?

- gaitasun motorikoak garatzen dituelako.

- ondorengo aprendizaien oinarria izango delako.

(34)

- Maila perzeptiboan: ikusmen perzepzioa eta espazio eta denboraren perzepzioa ez du ona izango, beraz, mundua eta gauzak ez ditu ongi perzibituko. Denboran eta espazioan kokatzeko arazoak izango ditu. Guzti honek, eskolako aprendizaietan atzerapena ekar dezake.

- Maila motorikoan: torpeagoak dira, koordinazio falta dute, mugimenduak geldi egiten dituzten... Guzti honek eragina du idazketaren aprendizaian (hizkiak ez dira leku egokian idazten, hizkiak nahasgarriak dira...)

- Erlazio mailan: aurretik agertutako arazo guzti horiek, haurrarengan segurtasun eza sortzen dute, eta honek aldi berean, erlazio mailan eragiten du: erlazio afektibo gutxi eta eskasak izango ditu.

b. Orientazio espaziala

Orientazioaren gaitasuna, giza eskemaren garapenarekin batera gertatzen da. Beraz, giza eskemaren ezagutza eta eskema ona bada, espazioaren orientazioa ere ona izango da. Orientazioa mentalki egituratzerakoan, fase batzuk pasa behar dira:

Espazioan orientatzea: haurra gai da objetu baten posizioa zehazteko, bere gorputzean dituen erreferentzi batzuen bidez (eje horizontalak eta bertikalak).

Antolakuntza espaziala: objetuan espazioan kokatzean datza, eta horretarako, kontzeptu hauek erabitzen dira: gertu, urruti, ordena-tu, aurrekoa, atzekoa, koloreka edo tamainaren arabera sailkatu...

Egitura espaziala: Hau da denetan zailena, zeren elementuen artean erlazioak aurkitu behar ditu. Egitura espazialak zentzua izan dezan, orden bat jarraitu behar du haurrak. Adib. esaldi bateko hitzak ordenatu, etxe bateko objetuak antolatu, hegazkinaren zatiak...

(35)

Espazioaren eboluzioa

0 - 2 urte: Hasieran espazioa, haurrak berak bizitzen du. Espazio edo leku ezberdinetara joaten da zentzuen bidez objetuak lokalizatuz eta exploratuz. 18 hilabetekin, “permanencia del objeto” lortzen du, eta beraz, badaki gauza bakoitzak lortzeko nora joan behar duen.

3 - 6 urte: etapa sensoriomotorra amaitzen denean eta pentsamendu sinbolikoa hasten denean, haurra prestatuta dago espazioa mentalki errepresentatzeko.

Gelan espazioa lantzeko, ezinbestekoa da egingo diren ekintzak egituratuak egon behar direla orden edo jarraitasun batekin. Gomendatzen da honela lantzea (praktika alorrerako garrantzitsua da):

 Lehenengo nire gorputza (yo corporal) eta ondoren ni espazioan (burua goran, oinak behean, sabela aurrean, ipurdia atzean...).

 Objektu edo gauzak, beti, norberaren erreferentziaren arabera kokatu (objetuak dira mugitzen direnak).

 Ni edo norbera, objetuen arabera kokatu (pertsona da mugitzen dena).  Objektuak beraien artean kokatu.

 Espazio grafikoa landu (arbelean marraztuta dagoen zirkulua marraztu...) c. Denboraren perzepzioa

Psikomotrizitatean lantzen diren eduki guztien artean, denboraren antolaketa eta egituraketa da haurrei barneratzeko zailena egiten zaiena, zeren denboraz hitz egiten denean, abstrazio batetaz ari gara hizketan, eta horretaz gain, zentzuen bidez ezin dute bizitu edo esperimentatu. Lanketa hau ere, poliki-poliki egin behar da: lehen-gero, beranduago, atzo-bihar, iraganean-etorkizunean...

0 - 3 urte: etapa sensoriomotorrarekin koinziditzen du. Denbora eta espazioa momentuz independienteak dira, eta denbora oso praktikoa da, eta haurraren behar biologikoak betetzeko ekintzekin lotuta dago.

(36)

3 - 6 urte: funtzio sinbolikoaren garapenarekin koinziditzen du, hau da, eragiketa-aurreko etapa. Oraindik, denbora eta espazioa independienteak dira haurrarentzat, baina haurrak gai dira beraien egoera pertsonalak denboran zehar kokatzeko: jaiki, jantzi, gosaldu... (honelako ariketak egin behar dira haurrekin).

Denbora lantzeko beste ekintza bat: asteko egunak ordenatu, haur bakoitzak asteko egun bat da, eta rotatzen joatzen dira, horrela, haurrak ohartzen dira gaur astelehena zirela eta bihar asteartea izango direla.

(37)

d. Lateralitatea

Lateralitate prozesuan ere fase ezberdinak daude:

Indiferenziazio fasea: 0 - 2 urte bitartean gertatzen da, hau da, periodo sensoriomotorean. Lateralitatea oraindik ez dago definituta, eta haurra poliki-poliki deskubritzen hasten da bi esku dituela...

Alternantzia fasea: 2 - 4 urte bitartean ematen da. Eguneroko ekintzak egiteko bi eskuak erabiltzen ditu, indistintamente.

Automatizazio fasea: 4 - 6 urte bitartean ematen da. Poliki-poliki, bere gestoak automatizatzen hasten da, eta berehala ohartzen gara ekintza batzuetan ( telefonoa hartu, txupatu...) gorputzeko alderik nagusiena edo dominanteena erabitzen duela.

Gaitasun guzti hauen bidez, psikomotrizitateko edukiak osatzen dira.

2.- PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMEAN.

Haur Hezkuntzako azken helburu nagusiak zera dio:

“haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo, sozial eta amoralean parte hartu (contribuir)”.

Eta Haur Hezkuntzako helburuak aztertzen baditugu, zera ikus dezakegu, aipatzen diren gaitasun guztien artean hiruk, erreferentzi zuzena egiten diola garapen psikomotoreari:

1) Norbere gorputza eta honekin aritzeko (ekintza egiteko) aukerak ezagutu. 2) Ingurune naturala, familiarra eta soziala behatu eta esploratu.

3) Eguneroko ekintzetan geroz eta autonomia maila handiagoa lortu.

Haur Hezkuntzako curriculumean garapen psikomotoreak duen lekua aztertzeko, curriculumaren dekretoetan oinarrituko naiz, beraz, orain hori aztertuko dut.

(38)

2.1.- PSIKOMOTRIZITATEA HELBURUETAN

Curriculuak, helburu orokor handi batzuk zehazten ditu, gaitasunetan adierazten direnak. Gaitasun horiek, eskolako eta ikasleen errealitatera egokitu eta zehaztu egin behar dira. Hau eskolako irakasle taldearen lana izango da, eta curriculumeko konkrezio mailan zehaztean datza.

Haur Hezkuntzarako proposatzen diren helburu guztiek, nolabait, erreferentzi egiten dio psikomotrizitateari, baina batez ere bitan da gaitasun hori aipagarria, eta horiek aztertuko ditut:

- Norberaren gorputza deskubritu, ezagutu eta kontrolatu pixkanaka, norberaren irudi edo imajin positibo bat sortuz, bere identitate sexuala baloratuz, ekintzak egiteko eta expresatzeko bere gaitasun eta mugak ezagutuz, eta osasun eta ongizatearen oinarrizko ohiturak barneratuz.

- Norberaren gorputza deskubritu, ezagutu eta kontrolatu pixkanaka, bere oinarrizko elementuak ezagutu, ezaugarriak ezagutu, bere posibilitate eta mugak baloratuz, eguneroko ekintzetan geroz eta autonomia handiagoarekin aritzeko.

Helburua hauek gaitasun psikomotoreen garapenari erreferentzi egiten diote, zeren, eguneroko ohituretan eta ekintzetan autonomia lortzeko, behar-beharrezkoa da giza gorputzaren eskema barneratua izatea, hau da, haurrak ez ditu soilik bere gorputza osatzen duten zatiak ezagutu behar, baizik eta baita mugimenduari dagokionez ze muga edo ezintasun dituen ingurunean eragiteko. Horretaz gain, gogoratu behar dugu, giza gorputzaren eskemaren garapena ez zela posible izango giza interakziorik gabe, erlazio afektiborik gabe... Zeren azken batean, erlazio hauei esker, haurrak bere buruarengan konfidantza eta segurtasuna du, eta sentimendu hauek oso balio garrantzitsua dute haurren garapenean, zeren, haurrak mugimendu mailan konkista berriak egitera inpulsatzeko motorra dira.

Irakasleek gelarako egiten dituzten unitate didaktikoetan, psikomotrizitatea une ezberdinetan agertu behar da:

(39)

- Eguneroko ohituretan (errutina), ikasleen autonomia indartuz. - Jokuan (joku askean edo zuzenduan)

- Atsedeneko orduan - Gelako ekintzetan,...

2.2.- EDUKIAK

Edukiak, Haur Hezkuntzako helburu orokorrak lortzeko bitartekoak dira. Eduki hauek, mota ezberdinetako aprendizaiak barnebiltzen dituzte: kontzeptuala, prozedurak eta jarrerak. Gelako programazioaren eta mugimenduzko ekintza ezberdinen bidez garatu edo barneratuko dituzte ikasleek eduki hauek.

Ez da existitzen Haur Hezkuntzako psikomotrizitaterako edukien bloke espezifiko bat, baina aldiz, eduki hauek, Haur Hezkuntzako esperientzia arlo edo eremu guztietan inplizitatuta daude.

Esperientzia arloak edo eremuak, globalki lantzen dira gelan, eta gai honetan aipatutako psikomotrizitateko elementu guztiak agertzen dira bertan. Beraz:

- Ikasleek ezingo dute beraien identitate eta autonomia pertsonala eraiki aurretik giza gorputzaren eskema barneratu gabe.

- Ezingo dira erlazionatu eta beste lazo afektiboak sortu, aurretik oreka eta desplazamendu gaitasunak (motorikoak direnak) garatu gabe.

- Ezingo dira komunikatu, ezta errealitatea errepresentatu ere, aurretik giza gorputzaren eskema egoki bat garatu gabe. Izan ere, lehenengo gorputzaren bidez komunikatzen gara, eta errealitatea errepresentatzen jakiteko, aurretik motrizitate fina, grafia... landu behar dira.

2.3.-METODOLOGIA

Irizpide metodologikoek, Haur Hezkuntzako haurrekin pedagogikoki nola aktuatu jakiteko orientazioak ematen dituzte.

Gaur egungo curriculuak jasotzen dituen irizpide metodologiko edo orientazioek, eredu aktibo bat aurkezten dute, haurra da ingurunearengan eragiten duena, honela, bere autonomia garatuz. Horregatik, “principio de actividad”,

(40)

globalizazio irizpidea eta aprendizai esanguratsuen irizpidea oso erlazionatuta daude autonomia pertsonalarekin, iniziatibarekin, mugimenduarekin, perzepzioarekin, garapen psikomotorearen oinarriekin. Bestalde, ingurune fisikoaren antolaketak zerikusi handia du psikomotrizitatea bultzatzearekin, eta garapen psikomotorearentzat ezinbesteko baldintzak dira baita ere segurtasunezko eta konfidantzazko klima edo ingurunea izatea.

2.4.- EBALUAKETA

Curriculuan ez da aipamen zehatzik egiten ikasleen prozesu psikomotorearen ebaluaketa egiteko orientabideei buruz. Orientabide orokorrak (ebaluaketa global, jarraia eta formatiboa. Behaketa ibiliko da teknika bezala) baliagarriak izan badaitezke ere, kontuan izan behar da:

singularitatea, hau da, mugimenduaren garapenean haur bakoitzak ezaugarri eta behar bereziak ditu.

Interakzio soziala (ikasle-irakasle, ikasle-ikasle) ebaluaketa irizpide bat izan behar da, hau da, ebaluatu egin behar da. Izan ere, interakzio hau da adin honetako haurrei garapen integrala lortzeko motibazioa edo motorra.

Aztertzen ari garen adin garaian sentitzeko eta perzibitzeko gaitasunak oso indarrean daude, eta beraz, haurrak gaitasun horiek nola erabiltzen dituen aztertuko dugu, eta ohartuko gara, inteligentziaren eraikuntzarako ezinbesteko baldintza direla.

3.- SENTSAZIOA ETA PERZEPZIOA EZAGUTZEKO ITURRI MODUAN. ANTOLAKUNTZA SENSORIALA ETA PERTZEPTIBOA.

Haurrak giza gorputzaren eskema barneratzen du zentzuen bidez jasotako datuei eta gorputzaren desplazamentuei esker.

Zentzuen garapenaren ondoren, garapen kognitibo-motorea hasten da. Haurrak hasieran zentzuen bidez bakarrik jasotzen du informazioa. Eta atentzioa eta memoriaren bidez, oinarrizko gauzak ikasten hasiko da. Beraz, esan daiteke, zentzuen estimulu aberatsak goi mailako prozesu kognitiboetan modu onean eragiten duela: pentsamenduan, arrazonamenduan, inteligentzian eta hizkuntzan.

(41)

3.1.- SENSAZIOA ETA PERZEPZIOA

Lehenengo sensazio eta perzepzio hitzak definitu behar ditut:

* Sentsazioa: ingurunea “notatzeko” dugun sensibilitatea da. Ingurunetik edo norberaren gorputzetik estimulua organoek (esku, hanka...) jasotzen duten. Ondoren, nerbio sensorialek informazioa garunera eramaten dute. Hor, informazioa errejistratzen da eta sensazioan bilakatzen da (eta ondoren perzepzioan).

Haurrak 0-3 urte bitarte dituenean garatzen dira gaitasun sensorialak eta zentzumenak. Ondoren, estabilizatu egiten dira eta bizitza guztian irauten dute.

* Perzepzioa: sensazioak emandako datuak antolatzeaz, interpretatzeaz eta kodifikatzeaz arduratzen da. 3-6 urte bitartean garatzen da.

3.2.- ANTOLAKUNTZA SENSORIALAREN ETA PERZEPTIBOAK

3.2.1.-IKUSMEN PERZEPZIOAREN GARAPENA

a) Oinarri fisiologikoak:

- Jaiotzean: gai da ikusteko, baina ez helduok egiten dugun zehaztasun mailarekin, izan ere, bere ikusmen sistema oraindik heldugabea da edo guztiz osatu gabe dago. Hasiera batean, soilik 20-25 zm-tara dauden gauzak edo pertsonak ikusten ditu soilik zehaztasunez.

- 2 hilabetekin, bi begiak objetu berera enfokatzeko gai da, eta normalean, mugimenduan dauden gauzak begiratzea gustatzen zaio.

- 4-5 hilabetekin: haurraren ikusmena helduen parekoa dela esan dezakegu; hau da, distantzia ezberdinetara dauden objetuak bereizten ditu, eta zehaztasun txikiak ere behatzen ditu.

b) Koloreen perzepzioa

Helduek bezala, haur txikiek ere mundua koloreetan ikusten dute, eta helduok egiten dugun modu berean.

(42)

c) Ingurunearen pezepzioa eta esplorazioa

Ikusteko gauzen preferentzia batzuk badituzte. Esate baterako, nahiago dute dizdira duten estimuluak begiratzea, kontrasteak, mugimenduzko gauzak, koloreetakoak, soinua dutenak...

3.2.2.- ENTZUMEN PERZEPZIOAREN GARAPENA

Haur jaioberriek entzuten dute. Soinu gogorren aurrean urduri jartzen dira, aldiz, amaren ahotsari esker eta soinu lasaiagoei esker, lasaitzen dira.

- Jaiotzean: oso sensiblea da soinuen intentsitateari, jasotzen ditu, baina bigarren hilabete arte ez da gai soinu horiek nondik datozen jakiteko.

- 2 hilabetekin: gertukoen ahotsak bereizten hasten dira, esaterako, amarena. - 3 hilabetean: soinuan datorren lekura mugitzen du burua, eta pertsonen ahotsak

hobeto jasotzen ditu beste soinuak baino.

- 4 hilabetean: dagoeneko lortu entzumenaren heldutasuna, hau da, soinuaren norabide zehatza lokalizatzen du.

3.2.3.- USAIMENA

Haurrek usaimen ona dutela ziurtatzeko, ez dago beraien aurpegiko erreakzio eta mugimenduak ikusi besterik. Beraz, jaioberriek ere usai ezberdinak bereiz ditzakete. Haurrarentzat, bere amaren gorputzaren usaina da guztien artean esanguratsuena.

3.2.4.- DASTAMENA

Nahiz eta haurra jaiotzen denean ez dagoen oraindik oso garatuta, aho organoaren bidez izaten du haurrak kontaktua munduarekin. Laisten, zapore gozoak eta gaziak bereizten hasiko da.

3.2.5.- UKIMENA

Jaioberriarentzat, ukimena hizkuntza bat da, zeren, bere amaren larruazalarekin duen kontaktuari esker bere bibrazioak jasotzen ditu eta sentimenduak esperimentatzen ditu. Honela garatzen hasten da garapen sozio-afektiboa.

(43)

Hasieran ahoa bada ere mundua esploratzeko bitarteko, mugimendua garatzen doan heinean, ukimena funtsezkoa izango du esplorazio horrekin jarraitzeko. Beraz, haurraren mugimendu-sistema garatzen doan heinean, ukimen zentzumena aberasten doa, eta honek inteligentzia sensorio-motorraren eraikuntzan laguntzen du.

--- Orain arte zera aztertu dugu:

* Psikomotrizitatearen garapena

- heldutasun biologikoaren estimuluei esker eta - estimulu sozialari esker garatzen da.

* Garunaren heldutasunik (maduración cerebral) eta heldutasun fisikorik gabe ez dago garapenik. Baina heldutasunak berak bakarrik ez du garapena sortzen. Heldutasunaz gain, haurrak behar ditu:

-ekintza zehatz batzuen aprendizaia estimulatuko duten egoerak. -Praktika

-Gida edo eredua behar du -Motibazioa

-Egiten dituen lorpenak baloratzea

-Afektoa eta apoioa (adib. ekintzetan frakasatzen duenean)

Guzti hau jakinda, hezkuntzaren eskuhartzea nola edo nolakoa izan behar da haurrak bere gaitasun psikomotoreak ahalik eta gehien eta hobekien garatzeko? ( honi erantzuten saiatuko gara hurrengo atalean).

4. HEZKUNTZA ESKUHARTZEA.

Hezkuntza eskuhartzearen lan garrantzitsu bat, hezkuntza programa bat diseinatzea da, eta horretarako noski, curriculuan aipatzen diren elementu eta irizpideak aintzat hartu beharko dira.

Referensi

Dokumen terkait

Sentuhan mata : Gejala yang teruk boleh termasuk yang berikut: kesakitan atau kerengsaan..

Berdasarkan hasil pengamatan struktur populasi pasak bumi pada hutan tanaman di Jorong Pinang Nagari Durian Gadang Kabupaten Sijunjung didapatkan gambran yang jelas

Emisi adalah zat, energi dan/atau komponen lain yang dihasilkan dari suatu kegiatan yang masuk dan/atau dimasukkannya ke dalam udara ambien yang mempunyai dan/atau tidak

Untuk mengurangi resiko ini, dapat dilakukan dengan pengeringan buatan sehingga pengeringan dapat dilakukan terus menerus tanpa tergantung pada iklim, dapat

Berdasarkan perhitungan analisis risiko semi kuantitatif menggunakan AS/NZS 4360 (1999), pekerjaan yang memiliki nilai risiko kecelakaan kerja tertinggi adalah pekerjaan

Policy brief berbasis konteks lokal ini ditujukan untuk mengurangi angka stunting (pendek dan sangat pendek) yang tinggi pada balita di Suku Lani di.. Distrik

Ikan lele merupakan salah satu jenis ikan air tawar yang banyak dibudidayakan di Indonesia karena memiliki beberapa keunggulan, antara lain mudah dibudidayakan dan pertumbuhannya

Pengadaan BITK perlu karena bidang kepariwisataan sebagai muara lulusan SMK Program Studi Kepariwisataan merupakan bidang tersendiri yang tentu juga memiliki